Edukira joan

Haurren erabilera militarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Haur soldaduei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gerrako ume (argipen orria)».
Txinatar nazionalistekin zebilen 10 urteko haur-soldadu bat,Birmanian, Txinara eramango duen hegazkin batera igo zain, 1944ko maiatzean.

Haurren erabilera militarra hiru eratara egiten da: haurrek zuzenean borroketan parte hartzea (haur soldaduak); edo borrokalariei laguntzeko zereginetan aritzea, hala nola garraiari, espioi, mezulari... lanetan; edo abantaila politikoren bat ateratzea, giza ezkutu gisa edo propagandan.

Munduko datuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur batzuk beren borondatez aritzen dira, eta beste batzuk, aldiz, harrapatu eta behartu egiten dituzte. Hartzen dituztenean 8-10 urte bitarte dituzte eta beren etxeetatik zein eskoletatik indarrez ateratzen dituzte. Oso zaila da haur soldaduen kopurua zehaztea, baina ikerketen arabera gutxi gorabehera 300.000 haur soldadu daude munduan sakabanaturik, eta gerraren eraginez 12 milioi ume etxebizitzarik gabe geratu dira. Latinoamerika, Afrika, Asia eta Europan gertatzen da; Afganistanen, Birmanian, Kanbodian, Kolonbian, Guatemalan, Libian, Sudanen, Txaden edo Turkian batez ere.

Lan asko egitera behartzen dituzte, esaterako; janak prestatzea, minak kentzea, ura garraiatzea, eta espioi edo mezulari lanak egitea. Gainera, hainbat droga kontsumitzera behartzen dituzte, eta oso txarto tratatzen dituzte, baita bortxatu eta torturatu ere. Zeregin sexualetara behartzen dituzten gehienak emakumezkoak izaten dira.[1]

Soldadu gisa haur soldaduak oso baliagarriak dira, oso leialak direlako eta betebeharrak ezer esan gabe betetzen dituztelako.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Child-Soldier Treaty Has Wide Support» The New York Times 1988-12-19 ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2019-01-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]