Kultura material
Kultura materiala kulturaren alderdia da, pertsonak inguratzen dituzten objektuetan eta arkitekturan oinarritua. Kultura materialak objektuan kontuan hartzen ditu, baina baita horien ekoizpen prozesua, erabilera, kontsumoa eta merkaturatzeak sartzen dira, baita objektu horien inguruan sor daitezkeen portaerak edo erritualak.
Terminoa sarriago erabiltzen da ikerketa arkeologiko eta antropologikoetan, materialak edo artefaktuak zehazteko, testuinguru kultural eta historiko jakinetan, eta komunitateekin eta euren sinesmen-sistemekin lotuta ulertzen dira.
Kultura materiala honela deskriba daiteke: bizirauteko, gizarte-harremanak zehazteko, identitatearen alderdiak irudikatzeko edo herrien gogo-aldartea, egoera soziala edo ekonomikoa hobetzeko gizakiak erabiltzen duen edozein objektu.[1] Kultura materialak kultura sinbolikoarekin kontrastea egiten du, sinbolo, sineste eta eraikuntza sozial ez-materialak barne.
Akademikoari kultura materia aztertzen denean, diziplina arteko eremuak eta metodologiak erabiltzen dira, pertsonen eta beren gauzen arteko harremanez hitz egiten baita. Beraz, ikerketa horiek, gizarte-zientzien eta giza zientzien teorian eta praktikan oinarritzen dira, halabeharrez, hala nola artearen historia, arkeologia, antropologia, historia, kontserbazioa, folklorea, artxiboen zaintza, literaturaren kritika eta museologia, besteak beste.
Definizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lur entziklopedia tematikoan honela adierazten da:
Kultura kontzeptuaren baitan bereiz daitezke kultura materiala, alde batetik, eta kultura ez materiala, bestetik. Kultura ez materiala jendeak erabiltzen dituen hitzek, ideiek, usadioek eta sinesteek, eta jarraitzen dituen ohiturek osatzen dute. Kultura materiala gizakiek egindako objektuek osatzen dute, tresnek, altzariek, automobilek, eraikuntzek, ubideek, bordek, errepideek, zubiek, jendeak eraldatu eta erabili duen edozein gai fisikok, alegia.[2]
Balio materiala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenbait arlotako ikerketek objektu bat zentzua duela hautemateko arrazoiak bilatzen dute. Materiala baloratzeko arrazoi komunak haren balio monetario edo sentimentala dira.
Kahnemanen zuzkidura-efektuaren teoria da nahiko ezagun ad. Kahneman-en arabera, pertsonek berez duten baino balio handiagoa ematen diete objektuei, baldin eta objektua ez badago euren esku.
Materialak zentzua eta balioa izan dezakeen beste modu bat pertsonen arteko komunikazioa "eramatea" da, hizketa, ukimena eta keinua bezalako komunikazio moduak bezala. Objektu batek mezuak garraia ditzake denbora edota leku beren ez dauden bi pertsonen artean. Arte-lan batek, adibidez, mezu bat transferi dezake sortzailearengandik ikuslearengana, eta irudi bat, sentimendu bat edo esperientzia bat partekatu. Materialak oroitzapenak eta esperientziak gorde ditzake denboran zehar, eta pentsamendu eta sentimenduetan eragina izan dezake.
Soziologiaren, psikologiaren eta antropologiaren arloetako ikertzaileak ere oparien sinboloen erabilerak liluratu ditu. Oparitze ekimena, kultura materiala erabiliz esanahi emozionala duen fenomeno unibertsala da. Schieffelin-en arabera, "dohaintza betebehar sozialerako eta maniobra politikorako bidea da". Mauss-ek honela definitzen du oparia: hartzailearen eta emailearen arteko lotura berezi bat sortzea. Maussen arabera, opari emaileak ez du inoiz oparia uzten; hartzailearen etorkizunaren zati bihurtzen da, oparia bere bizitzan txertatuz. Opari batek, uneren batean, beste opari bat dakar, erantzun gisa, pertsonen arteko lotura berezia sortzen duena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kultura materialeko ikasketa akademikoak antropologiaren alorrean hazi egin ziren gehien bat, eta horrela hasi ziren ere, Mendebaldekoa ez zen kultura materialaren ikasketa akademikoak. Maizegi, kultura materialaren ikerketak, objektuen sailkapen bat besterik ez ziren, jatorrizko kulturak baztertzen eta hierarkizatzen zituenak. Museoko "urrezko aroan", kultura materialak erabili ziren gizartearen ustezko bilakaera erakusteko, mendebaldekoak ez ziren objektu sinpleetatik hasi eta europarren objektu aurreratuetaraino. Europarrak gizartearen bilakaeraren amaieran zeudela frogatzeko modu bat zen. Azkenik, ikertzaileek nozio hau utzi zuten: kultura aurreikus zitekeen ziklo baten baitan eboluzionatu egin zirela. Horrela mendebaldekoa ez zen kultura materialaren ikuspegi objektiboagoa lortu nahi zen.
Laurogeita hamarreko hamarkadan, kultura materiala diziplina propiotzat hartu zen. Journal of Material Culture aldizkari akademikoa 1996an hasi zen argitaratzen. Horren aurrekaria izan zen Bildumazaletasuna ohiturak, aldiz, duela ehunka urte hasi zen.
Arkeologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkeologia gizateria kultura materialaren analisi inferentzialaren bidez azterketa da, helburu duena, iraganeko kulturen eguneroko bizitza eta giza historiaren joera orokorrak ulertzea.[3] Kultura arkeologiko batek une eta leku jakin batean antzeko artefaktuak behin da berriz ekoizten ditu, ia beti idatzizko erregistrorik gabe. Tresna fisiko horiek kulturaren eta historiaren alderdi iragankorrei buruzko ondorioztapenak egiteko erabil daitezke. Gizarte berriagoekin, idatzizko historia, ahozko tradizioak eta bertatik bertara egiten den behaketa, kultura materialaren azterketa osatzeko erabil daitezke.
Europako Berpizkundetik antzinate klasikoarekiko liluratik sustatu zen eta horrekin batera,[4] antigoaleko objektuekiko. Galdutako kulturen artefaktuen azterketek, teoria arkeologiko asko sortu ditu, hala nola kulturen hedapena, arkeologia prozesuala eta arkeologia postprozesuala. Gainera, azpieremu arkeologikoak sortu dira: historiaurreko arkeologia, arkeologia klasikoa, arkeologia historikoa, kognitiboa eta ekologia kulturala.
Antropologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antropologia gizakiak denboraren eta espazioaren bidez aztertzea du helburu. Giza kultura bat aztertzean, antropologo batek pertsona horien kultura materiala aztertzen du, baita pertsona horiek eta besteekin dituzten elkarreraginak ere. Objektu bat agertzen den kultura ulertzeko, antropologo batek objektua bera, haren testuingurua eta hura egiteko eta erabiltzeko modua begiratzen ditu.
Kultura materiala aztertu zuen lehen antropologoa Lewis Henry Morgan izan zen, XIX. mendearen erdialdean. Ezagunagoa da ahaidetasunari eta gizarte-egiturei buruzko ikerketagatik, baina kultura materialak, bereziki teknologiak, gizarte baten bilakaeran duen eragina ere aztertu zituen. Geroago, XIX. mendean, Franz boasek antropologiaren eta kultura materialaren eremuak hurbildu zituen. Hark uste zuen antropologo batentzat funtsezkoa zela kultura materialaren propietate fisikoak ez ezik, haren esanahiak eta erabilerak ere aztertzea, jatorrizko testuinguruan, gizarte bat ulertzen hasteko. Era berean, Frantzian, Émile Durkheimek kultura materialak gizarte bat ulertzeko duen garrantziari buruz idatzi zuen. Durkheimek gizarte-gertaera gisa ikusi zuen kultura materiala, gizarte barruan elkartasunari eusteko indar hertsatzaile gisa funtzionatzen duena.
Claude Lévi-Straussek, XX. mendean, kultura materialaren azterketa sartu zuen antropologo gisa egin zituen lanetan, egitura eta esanahi sakonagoa eman zitzakeela uste baitzuen, landa-lan tipikoak lortu ezin zuena. Lévi-Straussen arabera, kultura materialak herri baten pentsamoldea gogora arazi dezake, tarteko denbora edo espazioa edozein dela ere. XX. mendean, Mary Douglasek hau zuen: antropologiak kultura materiala objektu horiek erabiltzen zituen gizartearentzat zuen esanahia aztertu behar zuela.[5] Marvin Harrisek, Douglasen garaikideak, materialismo kulturalaren teoria proposatu zuen eta gizartearen alderdi guztiek arrazoi materialak dituztela esan zuen.
Soziologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkeologian, harreman sozialak objektuetan gorpuzten direnaren ideia oso ezaguna eta finkatuta dago. Ikerketa ugari egiten dira objektuen trukeari buruz, opariak emateari buruz eta objektuei buruz, zeremonia eta gertakari sozialen baitan gertatzen direla ulertzen baita. Arkeologiarekin alderatzen badugu, non zientzialariek aurreko kulturetako aztarna materialen gainean eraikitzen baitute, soziologiak, oso bestela egiten du, eta ez dio garrantzi handirik ematen kultura materialari giza harremanak eta giza portaera soziala ulertzeko.
Kultura materialeko gizarte-alderdiek beren inguruko gizarte-portaera hartzen dute aintzat: materiala erabiltzeko, partekatzeko, nola hitz egiten den objektu horiei buruz, edo objektu horiek egiteko modua. Objektu batek ezin du bere horretan zentzurik izan, eta, hala, kultura materialaren gizarte-alderdiak azpimarratzen direnean, funtsezkoa da kontuan hartzea objektuen interpretazioak eta objektuekiko daukagun erlazioak ematen diotela objektuari bere garrantzia eta esanahia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Material culture : critical concepts in the social sciences. Routledge 2004 ISBN 0-415-26718-8. PMC 53183427. (Noiz kontsultatua: 2022-03-26).
- ↑ «Kultura. Gizarte gaiak. Gizarte jakintza.» www.euskadi.eus (Eusko Jaurlaritza) (Noiz kontsultatua: 2022-03-26).
- ↑ Berger, Arthur Asa. (2009). What objects mean : an introduction to material culture. , 93 or. ISBN 978-1-59874-410-1. PMC 310392588. (Noiz kontsultatua: 2022-03-26).
- ↑ (Ingelesez) Fagan, Brian M.. (1997). Archaeology : a brief introduction. (6th ed. argitaraldia) Longman, 18 or. ISBN 0-673-52525-2. PMC 34080224. (Noiz kontsultatua: 2022-03-26).
- ↑ Douglas, Professor Mary. (2015). Purity and Danger : an Analysis of Concepts of Pollution and Taboo. (1st edition. argitaraldia) ISBN 978-1-134-43823-5. PMC 1100437432. (Noiz kontsultatua: 2022-03-26).