Vianaldea
Vianaldea | |
---|---|
Euskal Herria | |
Bargota inguruak. | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerriak | Aguilar Kodes, Aras, Armañantzas, Azuelo, Bargota, Cabredo, Desoio, El Busto, Elizagorria, Esprontzeda, Genevilla, Lapoblacion, Marañon, Santsol, Torralba del Río, Torres del Río eta Viana |
Herri handiena | Viana |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°35′00″N 2°20′03″W / 42.5833°N 2.3342°W |
Azalera | 301,19 km² |
Demografia | |
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² |
Vianaldea ([bianalðe.a]) Nafarroako mendebaldean dagoen eskualde edo azpizona bat da, Nafarroako eskualdeak antolatzen dituen Nafarroa 2000 zonifikazioaren arabera. Horrela, Vianaldeak edo Estellerri Mendebaldeak eta Lizarraldeak edo Estellerri Ekialdeak, Estellerria izeneko zona osatzen dute.
Viana da udalerrik jendetsuena. Eremu honetan, orobat, beste barruti txikiago batzuk ere badaude: Kodesaldea, Viana, Mendebaldeko Kodesaldea eta Elizagorria.
Vianaldea azpizonak, zonifikazio plan berbereko Lizarraldea eta Ebro Garaiko Erribera azpizonek gehi Goñerri, Girgillao eta Artazu udalerriek, aurreko Lizarrako merindadearen lurralde bera hartzen dute.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualde mugakideei dagokienez, honako hauek ditu: ipar-ekialdean Lizarraldea, hego-ekialdean Erribera Garaia, hegoaldean, Ebro ibaia eta Errioxa ditu muga, hego-menbaldean Arabako Errioxa eta ipar-mendebaldean Arabako Mendialdea.
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarari buruzko Foru Legean xedatuaren arabera, eskualde honetako udalerri guztiak eremu ez euskaldunean zeuden kokaturik 2017. urtera arte. Urte horretan Bargota eta Cabredo eremu mistora pasa ziren. Hori dela eta, aurreko bi udalerri horietan izan ezik, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. Vianan, halere, Erentzun ikastola sortu zen 1977an. Hurrengo urtean abian hasi zen 17 ikasle zituela. Ordutik, aldaketa eta hobekuntzei aurre egiteko, 1992 eta 2007an Nafarroa Oinez jaia antolatu izan du ikastetxeak. Gaur egun, 116 ikasle eta 13 irakasle ditu zentroak.
Vianan, 2001eko erroldaren arabera, herritarren %5,02k zekien euskaraz hitzegiten.
Udalerrien eta kontzejuen xehetasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamazazpi udalerri biltzen ditu Vianaldeak.
17 udalerri hauetan 19 herri kokatzen dira eta hauetatik herri bakarrak du 1.000 biztanle baino gehiago, Viana.
# | Udalerria | ▪︎Herriburua, •Kontzejuak eta •Herriak | Alkatea | Alkatearen alderdi politikoa | Biztanleria (2023) |
Biztanleriaren ehunekoa, Vianaldeko guztizkoan |
Azalera (km²) |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | Aguilar Kodes | ▪︎Aguilar Kodes |
Jesus Angel Amescua Martinez de Rituerto | Agrupacion Independiente Aguilar de Codes | 76 | %1,27 | 18,16 |
2 | Aras | ▪︎Aras |
Jesus Carlos Fernandez Rubio | Agrupacion Independiente Tres Aras | 148 | %2,48 | 17,72 |
3 | Armañantzas | ▪︎Armañantzas |
David Perez de Albeniz Crespo | Nafarroako Alderdi Sozialista | 54 | %0,90 | 12,30 |
4 | Azuelo | ▪︎Azuelo |
Roberto Crespo Morentin | Geroa Bai | 37 | %0,62 | 10,50 |
5 | Bargota | ▪︎Bargota |
Cristina Remirez Marquinez | Kudeaketa batzordea | 257 | %4,30 | 25,40 |
6 | Cabredo | ▪︎Cabredo |
Gorka Sancho Perez de Albeniz | Euskal Herria Bildu | 75 | %1,26 | 12,00 |
7 | Desoio | ▪︎Desoio |
Sergio Alvarez Alvarez | Nafarroako Alderdi Sozialista | 72 | %1,21 | 14,12 |
8 | El Busto | ▪︎El Busto |
Javier Ripa Arizaga | Independientes de El Busto | 52 | %0,87 | 7,00 |
9 | Elizagorria | ▪︎Elizagorria |
Maximo Lopez Caro | Nafar Herriaren Batasuna | 182 | %3,05 | 17,00 |
10 | Esprontzeda | ▪︎Esprontzeda |
Lizhet Jhoana Cerpa Paredes | Agrupacion Independiente de Espronceda | 108 | %1,81 | 9,00 |
11 | Genevilla | ▪︎Genevilla |
Maria Asuncion Landa Gil | Agrupacion Independiente El Encinedo | 67 | %1,12 | 9,00 |
12 | Lapoblación | ▪︎Lapoblación •Meano |
Ernesto Apiñaniz Remirez | Agrupacion Independiente El Castillo | 120 | %2,01 | 20,65 |
13 | Marañón | ▪︎Marañón |
Laura Corres Martin | Nafarroako Alderdi Sozialista | 52 | %0,87 | 6,00 |
14 | Santsol | ▪︎Santsol |
Maria Lourdes Garcia Olazabal | Melgar | 87 | %1,46 | 13,31 |
15 | Torralba del Río | •Otiñano ▪︎Torralba del Río |
Silvia Camaces Murillo | Geroa Bai | 98 | %1,64 | 17,69 |
16 | Torres del Río | ▪︎Torres del Río |
Alfredo Agos Gines | Partido Independiente Linares | 117 | %1,96 | 12,81 |
17 | Viana | ▪︎Viana |
Maria Blanca Yolanda Gonzalez Garcia | Nafarroako Alderdi Sozialista | 4.370 | %73,17 | 78,62 |
Vianaldea | 5.972 bizt | %100,00 | 301,28 |
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |