Edukira joan

Lucero Tena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lucero Tena
1970.06.22 Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría de la Luz Tena Álvarez `
JaiotzaDurango1938ko irailaren 16a (86 urte)
Herrialdea Espainia
 Mexiko
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdantzaria eta musikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Musicbrainz: 9193a87a-a5ec-4fa5-800e-63f139aca089 Discogs: 2652684 Allmusic: mn0000859291 Edit the value on Wikidata
Lucero Tena eta Enric Matatlí, 1970.06.22

María de la Luz Tena Álvarez, ezaguna Lucero Tena izen artistikokoaz (Durango, Mexiko, 1938ko irailaren 16a)[1] jatorri mexikarreko eta espainiar hiritartasuneko flamenko-dantzaria eta kriskitin-jotzailea da. 1958tik Espainian bizi da.[2][1] Kriskitina orkestrarako tresna gisa sartzen aitzindaria izan zen.[3]

Gasteizen, Espainian jaiotako María Rosario del Pilar Bonachea de Mendozaren biloba, eta Lucha Álvarez de Tenaren alaba. Familia du Pasadenan (Kalifornia) eta Cuernavacan (Mexiko). Aita ingeniaria zen eta ama irakaslea.

Bere kontakizunaren arabera, lau urterekin izandako kalentura batzuen ondorioz, dantzan hasi zen:

"Hasieran ballet klasikoa ikasi nuen Nina Shestakovarekin zortzi urtez, eta dantza espainiarra Emilia Díaz dantzari madrildarrarekin, zeinak irakatsi baitzizkidan Espainiako folklore aberatsaren dantzak, XVIII. mendeko bola-eskola eta konpositore espainiarren dantza klasikoak, besteak beste".[4]

44 urtez egon zen ezkonduta José Carlos de Mendoza Feijóo mediku galiziarrarekin, hura hil zen arte.[5]

Madrilen bizi da, Salamanca auzoan, Boadilla del Monten urte asko eman ondoren.

Lan ibilaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantzari eta enpresaburu

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carmen Amaya flamenko-dantzari handia ezagutu zuen Mexikon, haren ahizpa Leonor Amayaren osasun-ezbehar batengatik. Carmenek, ordea, hura ordezkatzera gonbidatu zuen, eta konpainiako kide izatera pasatu zen. Amayarekin birak egin zituen Mexikon eta Estatu Batuetan hiru urtez, 1957 arte. 1958an, Lucero Tena Madrilera iritsi zen, eta hainbat urtez dantzatu zuen Corral de la Morería ospetsuan (1956ko maiatzean irekia), izar nagusi gisa. Geroago, bere flamenko-taldea sortu zuen, eta sarritan birak egin zituen atzerrian.

Kriskitin-jotzaile

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«Dantzari» bikaina, era berean, kriskitinen jotzaile aparta zen, batez ere lan klasikoak interpretatuz, Joaquín Rodrigok 1966an Espainiako bi dantza eskaini baitzizkion. Alde horretatik, 1987ko apirilaren 25ean Valentzian izan zen Palau de la Músicaren inaugurazio-kontzertuan parte hartu zuen.

Dantzari erretiratu zenetik, gero eta kriskitin-kontzertista aritu zen gehiago. Orkestra-zuzendari handiekin lan egin zuen Tenak: Mstislav Rostropóvich, Rafael Frühbeck de Burgos, Jesús López Cobos, Sergiu Comissiona, Franz-Paul Decker eta Miguel Ángel Gómez Martínez. Kriskitina orkestrarako tresna gisa sartzen aitzindaria izan zen.[3]

Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioko epailea izan zen, eta hainbat disko argitaratu zituen: "Lecciones de castañuelas" (1966), "Palillos flamencos", "El barroco español en castañuelas" edo "Música española en castañuelas" (1992).

La boda de Luis Alonso”,[6] Enrique García Asensio maisuak zuzendua (2007) eta Youtube plataforman zintzilikatutako bideo batean jasoa, hamahiru milioi ikuspen izan zituen.[7]

Sariak eta goraipamenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Marta Carrasco. (16 de septiembre de 2019). El 16 de septiembre de 1938 nace en México. .
  2. ´Hace años que las castañuelas que toco sólo se fabrican en Valencia´
  3. a b Román, Manuel. (10 de enero de 2016). Lucero Tena: más de seis décadas tocando las castañuelas. .
  4. Misma fuente y enlace de la nota anterior, donde detalla otras circunstancias de sus primeros tiempos y aprendizaje junto a Carmen Amaya.
  5. Méndez, José Antonio. (septiembre-noviembre 2021). «Lucero Tena: “La pasión es importante, pero sin disciplina, el talento se desperdicia”» Misión.
  6. «Lucero tena “La boda de Luis Alonso”, Enrique García Asensi - Bing video» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
  7. Lucero Tena: “Una vez que estoy en el escenario, respiro”. 22 de mayo de 2021.
  8. Madrid, 11-5-1965.- En el teatro de Bellas Artes han sido entregadas por Joaquín Calvo Sotelo, al final de una representación, las medallas de oro del Círculo. En la foto la bailaora Lucero Tena. 11 de mayo de 1965.
  9. «Lucero Tena condecorada con el lazo de dama de la Orden de Isabel la Católica» Semana (1502) 1968.
  10. G., T.. (11 de noviembre de 2013). Lucero Tena, socia de honor de Manuel de Falla-Ernesto Halffter. .
  11. Cecilia Gómez. (17 de enero de 2017). Lucero Tena. Gran mujer, gran artísta. .
  12. a b c Redacción. (7 de octubre de 2012). La musica iza la Senyera: La Banda y la Orquesta de Valencia ofrecen hoy y mañana conciertos gratuitos para conmemorar el 9 d'Octubre. .
  13. Boletín Oficial del Estado

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]