Marra berdea
Marra berdea | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Henri Matisse |
Sorrera-urtea | 1905 |
Izenburua | Portrait of Madame Matisse. The Green Line eta Portræt af Madame Matisse. Den grønne stribe |
Mugimendua | fauvismoa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 40,5 () × 32,5 () cm |
Genero artistikoa | erretratua |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Danimarkako Galeria Nazionala |
Bilduma | Danimarkako Galeria Nazionala |
Inbentarioa | KMSr171 |
Argumentu nagusia | erretratua |
Marra berdea (frantsesez: La Raie verte), baita ere Madame Matisse, 1905ean Henri Matissek, olio muhise gaineko teknika erabiliz bukatu zuen erretratua da. Margolanaren protagonista bere emaztea zen, Amélie Noellie Matisse-Parayre. Kopenhageko Danimarkako Galeria Nazionalean erakusten da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ausardia kromatiko handiko pintura da, formen, argiaren eta perspektibaren irudikapen errealistarekin hausten duena, guztia kolorearen adierazpen-ahalmenaren mende jarriz. Mihise hau 1905eko Udazkeneko Aretoan erakutsi zen, André Derain, Albert Marquet eta Maurice de Vlaminck margolarien obrekin batera. Erakusketa hartako partaideei Les fauves ("piztiak") izena emango zitzaien, kolorearen erabilera zaratatsuagatik eta formen distortsioagatik.[1]
Matisseren miresle eta kritikariek irudi kezkagarritzat jo dute margolan hau: pinturaren jabeen lagun batek "erretratu baten karikatura zoroa" deitu zion. Matissesen bikoteko zailtasunek pertsonariaren inpertsonalateari eta erretratuaren maskara itxurari lagundu ahal izan zioten.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Leymarie, Jean; Read, Herbert; Lieberman, William S. (1966), Henri Matisse, UCLA Art Council, 11.or.
- ↑ Klein, John (2001). Matisse Portraits. Yale University Press. 81.or. ISBN 0300081006.[1]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- [2] Margolanaren erreproduzkioa.