Zabaltza (Etxauribar)
- Artikulu hau Etxauribarreko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zabaltza».
Zabaltza | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Etxauribar, Iruñerria | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Zabalza <> Zabaltza[1] | ||
Alkatea | Marina Mejías Jiménez (AIZ) | ||
Posta kodea | 31174 | ||
INE kodea | 31262 | ||
Herritarra | zabaltzar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°46′03″N 1°48′23″W / 42.7676314°N 1.8063225°W | ||
Azalera | 14 km² | ||
Garaiera | 501 metro | ||
Distantzia | 16 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 289 (2023: −8) | ||
Dentsitatea | 20,64 bizt/km² | ||
Zahartzea[2] | % 27,66 | ||
Ugalkortasuna[2] | ‰ 83,33 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[2] | % 89,19 (2011) | ||
Desberdintasuna[2] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[2] | % 8,51 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[3][4] | % 16,20 (2018: %3,83) |
Zabaltza[5] ([s̻aβalts̻a]) Nafarroa Garaiko erdialdeko udalerri bat da, Etxauribarrean kokatua, Iruñeko merindadean. 295 biztanle zituen 2014. urtean. Iruñetik 16 kilometro mendebaldera dago.
Iruñeko metropoli eremuko beste hainbat herritan bezala, Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zabor bilketaz, ur-horniduraz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zabaltza honako kontzejuek osatzen dute: Arraitza, Ubani eta Zabaltza.
Udalerri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zabaltzak mugakide ditu Ziritza eta Etxauri iparraldean, Zizur Zendea ekialdean, Etxarri eta Bidaurreta mendebaldean, eta Beraskoain eta Gares hegoaldean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zabaltza udalerria XIX. mendeko erreformen ondorioz sortu zen. 1846. urtea arte Zabaltza Etxauriko ibarreko kontzeju guztiekin batera Etxauribarraren zati zen. 1846ko birmoldaketaren ostean, ibarraren batasun administratiboa hautsi zen, eta kontzejuak udalerri independente bihurtu ziren. Zabaltza eta Ubaniko kontzejuek Zabaltza udalerria osatu zuten; lehen kontzejuaren izena mantendu zen, Ubanik baino biztanle gehiago eta garrantzi handiagoa zituelako.
1938an Zabaltzak Arraitza udalerria anexionatu zuen. Udalerriaren izenak Zabaltza izaten jarraitu zuen arren, udaletxea Arraitzan kokatu zen.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zabaltzako Arraitza kontzejuaren mugetan, Erreniega mendilerroan, EHN enpresak eraikitako Hiriberri parke eolikoa dago. Ezarritako potentzia 19,80 megawatt da. Parkearen jabea Acciona da, gaur egun.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zabaltzako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
1940tik aurrera, Arraitzako biztanleria ere sartu da, Zabaltzak anexionatu egin zuen eta. 2008ko erroldan jasota dagoenez, Espainiaz kanpoko etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren % 0,50 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaletxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- HELBIDEA: Kontzejuko Plaza, 1 (Arraitza kontzejua)
Udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azken agintaldietan, Zabaltzako alkatea Agrupación Independiente Zabalza (AIZ) taldeko kideen artean aukeratu da. 2007an Alfredo Izko Rezusta hautatu zuten, eta taldeak udaleko bost ordezkariak lortu zituen. Boto baliogabeak bi izan ziren (emandako boto guztien % 1,63), eta boto zuriak bost izan ziren (% 4,13). Abstentzioa % 28,07 izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Francisco Jesus Erripodas Uritz (AIZ) | 73 | Bai |
Alfredo Izko Rezusta (AIZ) | 59 | Bai |
Maria Aranzazu Arbizu Irunberri (AIZ) | 50 | Bai |
Rosa Teresa San Martin Rezusta (AIZ) | 46 | Bai |
Emilio Itzu Aizkorbe (AIZ) | 38 | Bai |
2011ko udal hauteskundeetan ere AIZ izan zen garailea (6 zinegotzi), eta Marina Mejías Jiménez aukeratu zuten alkate. Urte horretan NaBai 2011ko zerrenda ere (zinegotzi bat) aurkeztu zen.[6]
Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek izan dira Zabaltzako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
1979 | 1983 | ||
1983 | 1987 | ||
1987 | 1991 | ||
1991 | 1995 | ||
1995 | 1999 | ||
1999 | 2003 | ||
2003 | 2007 | ||
Alfredo Izko Rezusta | 2007 | 2011 | Agrupación Independiente Zabalza |
Marina Mejias Jimenez | 2011 | 2015 | Agrupación Independiente Zabalza |
2015 | 2019 | ||
Marina Mejias Jimenez | 2019 | Jardunean | Agrupación Independiente Zabalza[7] |
Azpiegitura eta garraioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]La Pamplonesa autobus konpainiak Zabaltza Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:
- Beraskoain - Arraitza - Zabaltza - Baternain - Zizur Nagusia eta Iruñea
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legean ezarrita dagoenez, Zabaltza eremu mistoko udalerria da. Beraz, hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira. 2001eko erroldan, herritarren % 12,42k zekien euskaraz.
2009ko urtarriletik, udalerriaren izen ofiziala Zabalza <> Zabaltza da (Zabaltza euskaraz, Zabalza gaztelaniaz).[1]
Jaiak eta ospakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zabaltzako jai nagusia abuztuaren 15ean da, Andre Maria Jasokundearen egunean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Emaitzak[Betiko hautsitako esteka], Berria egunkarian.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Zabaltzari buruzko informazioa, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
- Zabaltzako Arraitza kontzejuaren ikuspegia, Google Street View zerbitzuan.