Edukira joan

1972ko eguneko bolido handia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eguneko bolido handia edota US19720810, 1972ko abuztuaren 10ean, 20:29etan Lurraren zorutik 52 kilometrora igarotako meteoroide bat izan zen. Atmosferan 101 segunduz eta 15 kilometro segunduko abiaduraz barneratu eta AEBetako Utah estatuan egun argiz ikusgai izan zenez (AEBetako 14:30etan), 1972ko eguneko bolido handia izendapena jaso zuen. Atmosfera Kanadako Alberta estatu parean laga zuen.

AEBetako Wyoming estatuko Teton mendilerroaren gain igaro zen, eta Montana estatuko Missoula udalerritik begi bistara ikusi ahal izan zen. Egun argiz jazo zenez, jende askok ikusi, argazkiak atera eta filmatu ere egin zuten. Lur-arraseko meteoro baten barneratzea ikusi zen historiako lehen begiztapen dokumentatua izan zen. Maiz meteroide baten inoizko begiztapen hurbilenekoa izan zela aipatu ohi da, atomosfera laga ostean oraindik ere utzitako ke arrastoa ikusgai zen.

Zientzialariek meteroidea 2-8 metroko diametroa izango zuela kalkulatu zuten, auto txiki baten tamainakoa. Bere ustezko tamainuaren kontuan hartuta, 6.000 tonako pisua lukeela kalkulatu da, gainera burdinaren dentsitate berbera luke.

Lurrarekin talka egin izan balu, 0,7 eta 2 kilotoi arteko leherketa eragingo zukeela estimatu izan da, 200-500 metro diametroko kraterra eginez, alegia, tamaina erdiko hiri bat.

Aipatutako ezaugarri fisikoen ondorioz Lurraren aurka talka egin behar zukeen, baina Lur zorutik 59 kilometro eskasera zegoenean (hegazkin komertzial baten hegaldiaren garaiera bost bider), 14,7 km/seg-ko abiaduraz barneratu zela kontutaz hartuz, eta frikzioak sortutako beroa zela eta, masak su hartzen hasi eta bere forma aldatuz joan zen. Deformazio honek bere aerodinamikan eragin eta modu honetan bere ibilbidea ere aldatu egin zen, inklinazio orbitala 15ºtik 8ºra aldatuz, eta ondorioz, baita bere talka puntua ere, atmesferaren geruza dentsoenetan barneratuz zihoan heinean desbideratuz, horizontalki eta gradualki eginez azkenean berriz ere espazioan galdu zen arte. Fenomeno hau ur zoruan errebotatuz doan jaurtitako harri lauaren ibilbidearekin parekatu daiteke.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]