1978ko Espainiako ItzuliaItzuli Handi hone 33. edizioa izan zen. 1978koapirilak 25etikmaiatzak 14 arte ospatu zen, sarrerako bat eta horietako bi bikoitzak izan ziren 19 etapatan banatutako 2995 kilometroko ibilbidea eginez. Itzulia Gijonen hasi eta Donostian amaitu zen.
99 txirrindularik parte hartu zuten 10 taldetan banatuta, eta 52 izan ziren proba amaitu zutenak.
Garailea izan zen Bernard Hinaultek, 5 etapa ere irabazi zituena, proba, batez beste, 35,014 kilometro orduko abiaduran bete zuen, eta Ferdi Van Den Haute eta Hinault izan ziren edizio honetan maillot horia jantzi zuten txirrindulari bakarrak. José Pesarrodona izan zen bigarren eta Jean René Bernaudeau hirugarren.
Van Den Haute belgiarra izan zen puntukako sailkapenaren garailea, Andrés Oliva mendikoarena eta KAS taldekakoarena.
Bigarren etapako bigarren sektorea, Donostian ospatu behar zen erlojupeko bat, bertaratu zen jendearen artean gertatutako istiluen ondorioz baliogabetua izan zen.