2023ko Ohioko trenaren istripua
2023ko Ohioko trenaren istripua | |
---|---|
Mota | errailetik irtetea hondamendi ekologiko |
Data | 2023ko otsailaren 3a (20:55 (en) . Ekialdeko Ordu-eremu, UTC−05:00) |
Kokaleku | East Palestine |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Operatzen dituen elementuak | Merkantzia-tren, railroad car (en) |
Abiapuntu | Madison |
Kudeatzailea | Norfolk Southern Corporation (en) |
Kausa | mechanical failure (en) |
Honen ondorioa | errekuntza Binil kloruro train fire (en) controlled burn (en) kutsadura Binil kloruro, Fosgeno, hidrogeno kloruro Salbuespen egoera heriotza arrain (2023ko otsailaren 8a) class action (en) |
Pertsona hilak | 0 |
Pertsona zaurituak | 0 |
Nork ikertua | United States Environmental Protection Agency (en) , Ohio Environmental Protection Agency (en) eta National Transportation Safety Board (en) |
Atxilotu kopurua | 1 |
Komunikabide | |
Hashtag | #ohiotrainderailment, #OhioTrainDisaster, #OhioChernobyl, #OhioChemicalDisaster eta #OhioToxicCloud |
2023ko Ohioko trenaren istripua otsailaren 3an Ohioko (AEB) East Palestine herrian gertutako tren istripua izan zen. Sustantzia kimiko arriskutsuak zeramatzen Norfolk Southern enpresaren tren bat errailetik irten zen eta lehertu zen, binil kloruro bezalakoak eguratsera botaz. Trenak 141 bagoi zituen kargatuta, beste bederatzi hutsik eta hiru lokomotor. Illinoisko Madisonetik atera zen eta Conwayra zihoan, Pennsyilvanian[1]. Binil kloruroa ezinbesteko substantzia da PVC plastikoa ekoizteko.
Leherketaren ondorioz hainbat egunez piztuta egon zen sua sortu zen. Otsailaren 6an lortu zuten kontrolatzea, sua bera sortuz eta substantzia kimiko hegazkorrak ateraz, leherketa bat egon ez zedin. Erreketak hidrogeno kloruroa eta oso toxikoa den fosgenoa jaurti zituen airera[2]. Milia bateko distantzian bizi ziren pertsona guztiak ebakuatu ziren, baina ez zen hildakorik egon.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «What caused the train derailment?» WKBN.com 2023-02-06 (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
- ↑ (Ingelesez) Perkins, Tom. (2023-02-11). «Ohio catastrophe is ‘wake-up call’ to dangers of deadly train derailments» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).