Edukira joan

Aiora Renteria Agirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aiora Errenteria» orritik birbideratua)
Aiora Renteria Agirre

(2019)
Bizitza
JaiotzaBilbo1976ko martxoaren 16a (48 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Musika instrumentuaahotsa

Discogs: 3437105 Edit the value on Wikidata

Aiora Renteria Agirre (Bilbo, 1976ko martxoaren 16a) euskal abeslari, kantagile eta irakaslea da. 1997an sortutako Zea Maysen abeslari eta liderra izateagatik da ezaguna.

Maitane Azurmendiren ilustrazioa

2023ko azaroko Athletic-en enbaxadorea izendatu dute. Behin baino gehiagotan erakutsi du bere sentimendu zuri-gorria. Besteak beste, Athleticzale taldearen aurrean abestu zuen San Mameseko 2012ko kontzertuetan eta Bartzelonako Athletic Hirian, 2015eko Kopako finalak zirela eta, eta 'Legoiak' abestiari ahotsa jarri zion emakumezkoen taldea omenduz.[1]

Renteria 1997a geroztik Zea Mays taldearen abeslaria da. 2019an kaleratu zuten beraien 10. lana.[2]

Beste talde batzuekin izandako hamaika kolaborazioen artean, Doctor Deseoren "Metamorfosis. Básicamente lento" zuzeneko diskorako egindakoa azpimarratzekoa da. Berri Txarrak taldearekin Bisai Berriak abestian kolaboratu zuen, besteak beste, eta Altsasu auzia-ren harira Peio Reparazek egindako abestian ere kolaboratu zuen beste abeslari famaturekin batera. Norte Apache-rekin batera Ilargi Bakarra abestian ere kolaboratu zuen eta Siroka taldearekin batera Inside on a Belmarsh cell abestian kolaboratu zuen beste abeslari batzuekin batera.

Musika, beldurrak eta poztasunak espresatzeko era bat da.[3]

2016ko Fair Saturdayn Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin Negua joan da ta interpretatu zuen.[4] [5] 2017an Gaur eta Elektrizitatea. [6][7]

Talde batek jotzen ez badu, azkenean galdu egiten da. Hoberena da zerbait egitea eta jotzea. Nik, publiko moduan, kontzertu desberdinak ikusi ditut eta asko disfrutatu dut kontzertua, nahiz eta eserita egon eta maskarillarekin.[8]

Irudi-galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko pregoia Bilboko Aste Nagusian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Renteria berbetan hasi zenean «Nire erara egingo dut», ohartarazi zuen. Eta Zea Maysen Negua joan da ta abestiaren lehen notak aditu ziren. Orroekin hartu zituzten Arriaga Plazako entzuleek.[9][10][11]

Kantuan bota zuen pregoia Renteriak, taldearen abesti ezagunaren letrarekin uztartuta, eta nagusiki euskaraz, gaztelaniazko bi esaldi salbu. Jaietara deitzeko erabili zituen doinuak: «Beti dena eman behar da / Bilboko jaietan». Gogoan izan zituen gertukoak: «Eskerrik asko, benetan/ oso harro sentitzen naiz. / Eskerrik asko aita eta ama,/ eskerrik asko Zea Mays». Eta oroitu zen, era berean, beste hainbat ertzez, Renteriarena aldarrikatzeko pregoia ere izan baitzen.[9]

Kukutza Gaztetxea

1983ko uholdeak gogoan, konpartsen orduko eta egungo elkarlana goratu zuen, aurtengo jaiak alderik alde zeharkatuko baititu ezbeharrak. «Bilboko Konpartsarik barik,/ ez dago Aste Nagusirik», adierazi zuen. Eta ahotan izan zituen, halaber, Bilboko auzoak: «[Taldeko] Laurak bilbotarrak gara, / Santutxu, Irala eta errekaldetarrak./ Maite ditugu auzoko jaiak,/ eta ez dugu ahaztuko Kukutza». Eta txalo zaparrada batekin jaso zuten festazaleek abeslariaren aldarri feminista. «Mesedez ondo pasa aurten Bilboko jaietan,/ beldurrik gabe denok kaleak betetzera./ Laztandu nazazu orain,/ nire baietza duzunean./ Badakizu noiz den ezetz,/ ez dizut azaldu behar./ Eta larrua jotzean, garrasirik ozenena». Keinu hizkuntzako interprete batek itzuli zituen pregoilariaren hitz guztiak.[9]

« 2023ko Aste Nagusiko pregoia (Aiora Renteria)

Arratsalde on bilbotarrok! Kaixo, Bizkaia maitea!
Unibertsoko hiriburutik besarkada handi bat!
Pozez zoratzen eta emozioz bete-betea,
balkoi hontatik abestea ametsik ederrena da.

Eskerrik asko benetan, oso harro sentitzen naiz,
eskerrak aita ta ama, eskerrik asko Zea Mays.
Laurak bilbotarrak gara, Santutxu, Irala eta Errekaldetarrak,
maite ditugu auzoko jaiak eta ez dugu ahaztuko Kukutza.

Sin Kuartel, Unamuno eta El Gas, Kaskagorri eta Abandoibarra,
Txomin Barullo eta Euskal Gunea, akustikotxoa Txorin eta Algara.
Jarraitu beharko dugu mila urtetan, txosna pilo bat daude jotzeko ta,
beti dena eman behar da, Bilboko jaietan.

Bilbon konpartsarik barik ez dago Aste Nagusirik,
Izaskun dago nire ondoan, Pinpiko aurtengo txupinera da bera.
Mesedez ondo pasa, aurten Bilboko jaietan,
beldurrik gabe denok kaleak betetzera.

Laztandu nazazu orain, nire baietza duzunean.
Tú ya sabes cuándo es no, no te lo tengo que explicar.
Ta larrua jotzean garrasirik ozenena,
gordin amaigabea, Bilboko jaietan.

Marijaia maitea, prest dago hor atzean, txupina dator eta!
Goza ditzagun gure gorputzak, errespetuaz,
handi, txiki, lodi ta argal, maitasun handiaz.
Bilboko jaietan.

Uholde haietan bezala, egin dezagun elkarlana.
Konpartsek ta Udalak antolatu dutena.
Dantzak, jana ta edana, ta han egongo gara
Mari, Txupi eta hirurok, aurtengo Bilboko jaietan.

GORA BILBO!
GORA MARIJAIA!
GORA ASTE NAGUSIA!

»

Sariak eta aitortzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Nieto, Carlos. (2023-11-08). «Aiora Renteria, cantante de Zea Mays, embajadora del 125 aniversario del Athletic» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  2. (Gaztelaniaz) «El puñetazo en la mesa de Zea Mays» El Correo 2019-11-15 (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  3. «Aiora Renteria - Abeslaria | Kontaizu» kontaizu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  4. (Gaztelaniaz) «Zea Mays y Orquesta Sinfónica de Euskadi: 'Negua joan da ta'» EITB Radio Televisión Pública Vasca (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  5. «Ken Zazpi, Zea Mays eta Doctor Deseo EOSekin arituko dira gaur, Bilbon» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  6. Zea Mays eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: ''Elektrizitatea'' Eitb, 2017.
  7. Zea Mays-ek, Doctor Deseok eta EOS-k grabatutako emanaldia, EITB, 2017
  8. «Aiora Renteria, Zea Mays taldeko abeslaria: "Ondoan dagoen jende asko honetaz bizi da eta orain ez dauka ezer"» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  9. a b c Igartua Aristondo, Amaia. (2023-08-20). «Aldarri guztien Aste Nagusia» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-22).
  10. «Lehertu da festa Bilbon» EITB 2023-08-18 (Noiz kontsultatua: 2023-08-22).
  11. (Gaztelaniaz) Molano, Eva. (2023-08-01). «La txupinera y la pregonera, listas para Aste Nagusia: «Será un pregón, no un sermón»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-08-29).
  12. Mendibe Miguel, Gontzal. (2023-08-01). «Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera aurkeztu dituzte» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-01).
  13. «Maketa Lehiaketa, 27. irabazlearen bila» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]