Apitoxina
Apitoxina edo erle-pozoia zenbait erle-espezietako erle langileek jariatzen duten pozoia da. Hizkuntza arruntean erle-pozoia esaten da, Apitoxina izena erabiltzen da medikuntzan erabiltzen denean.[1]
Harraparien aurka eta erleen arteko borrokarako erabiltzen dute. Espezie pozoitsuetan, langileen obipositorea aldatu egin da ezten bihurtzeko.
Apitoxina ez da substantzia sinplea, konbinazio konplexu samarra baizik. Efektuak konposatuaren azidotasunari egozten zaizkion arren, berez azido formikorik ia ez da agertzen, eta pozoiaren jariaketan inplikatutako bi guruinetako batetik bakarrik dator. Jariaketa horietako bat azidoa da. Hala ere, jariaketa aktiboena oso alkalino den likido batena da, bi proteinaren (batez ere melitina polipeptido zitotoxikoa) konbinazioa da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Aizpurua, Martxel. (2020). «Erleekin solasean» www.buruxkak.eus (UEU) ISBN 978-84-8438-706-0. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Britto, F. B.; Caetano, F. H. «Ultramorphological analysis of the venom glands and their histochemical relationship with the convoluted glands in the primitive social paper wasp Polistes versicolor». Journal of Venoms and Animal Toxins including Tropical Diseases, 11, 2005. pp. 160-174.
- Uodgson, N. B. «Bee venom: its components and their properties». Bee World, 3, 1955. pp. 217-222.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Erletxo, Erletxo nagusia hil da Martxel Aizpurua (UEU, 2023)
- Erleekin solasean Martxel Aizpurua (UEU, 2020)