Umetoki arteria
Umetoki arteria | |
---|---|
Emakumeen ugaltze-aparatuko arteriak: umetoki arteria, obulutegiko arteria eta baginako arteriak — umetoki arteria erdian. | |
[[Fitxategi:|285px]] Haurdun ez dagoen umetokiaren baskulatura arteriala | |
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
Latinez | arteria uterina |
MeSH | A07.015.114.940 |
TA | A12.2.15.029F |
FMA | 18829 |
Terminologia anatomikoa |
Umetoki-arteria emakumeetan agertzen den arteria bat da, beste atal batzuez gain (umetoki lepoa, bagina, obarioak eta Falopio tronpak), umetokia irrigatzeaz arduratzen dena. Giza gorputzeko kiribil itxurako hiru arterietako bat da (esplenikoarekin eta aurpegikoarekin batera). Barneko arteria iliakoaren aurreko adar batetik irteten da, arteria butxatzailearen azpitik igotzen dena, alegia. Ondoren, azpil-zoruaren alboko horman zehar doa behe-erdi aldetik umetokira heldu arte. Arteria honen hasierako ibilbidean, umetoki-arteria ureterraren albo-gaineko 2,5 cm-tan aurkitzen da, eta, jarraian, ureterraren aurretik igaroko da honen erdialdera gurutzatuz umetokiaren lepora iristeko[1].
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Umetoki arteria arteria hipogastrikotik -barneko iliakoa ere deitua- abiatzen da. Umetokira iritsi aurretik, umetokiaren lotailu zabalaren edo lotailu kardinalaren behealdeko parametriotik igaroko da. Askotan baginako arteriarekin anastomosiak egiten ditu, nahiz eta umetoki arteriaren adar gisa jaio daitekeen, arteria hipogastrikoaren adarra izan beharrean.
Ibilbidea eta adarkadurak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garrantzitsua da gogoratzea umetokia bi umetoki-arteriek irrigatzen dutela, ezker eta eskuin umetoki-arteriek hain zuzen ere. Arteria horiek umetokia zeharkatzen dute goranzko ibilbidea eginez lotailu zabalean zehar, obulutegi-arteriarekin anastomosiak eginez. Ibilbide honetan, arteria arkuatak sortzen dira, medialki igaro eta miometrioa sartzen direnak. Arteria arkuatuak ia berehala banatzen dira aurreko eta atzeko adarretan, zirkunferentzialki igarotzen dira miometrioaren erdiko herenaren eta kanpokoaren artean, eta libreki anastomosatzen dira lerro ertainean aurkitzen diren kontrako aldeko adarrekin. Hauen ibilbidean zehar, arteria arkuatuek zuzenean umetokiaren lumenera doazen arteria erradialei hasiera ematen diete[2].
Adarkadurak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Umetoki arteriak eta haren adarrek osatzen dute umetokiaren odol-irrigazioaren zatirik handiena, eta zeregin garrantzitsua betetzen dute hilekoaren zikloa eta haurdunaldia bezalako prozesuetan. Umetoki arteria umetokira heltzean eta ureterraren aurretik pasatzean bitan banatuko da: goranzko adarra eta beheranzko adarra emanez. Goranzko adarra umetoki-arteriaren adar nagusia izango da eta umetokiaren hormetatik bideratuko da kiribildu ugari sortuz (umetokia haurdunaldian zabaltzean odoleztapena ahalbidetzeko). Umetoki tutu mailean bi adar emango ditu zeinen artean anastomosiak emango diren:
- Umetoki arteriaren tuba adarrak: mesosalpinxean zehar hedatuko dira eta umetokiaren tuba odoleztatzeko.
- Umetoki arteriaren obulutegi adarrak: mesovarioan zehar obulutegirantz bideratuko.
Bestetik, beheranzko adarrak ematutu adarrak emango ditu ematutua odoleztatzeko.
Odoleztatzen duen eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Obulutegia ("adar obarikoak")
- Bagina ("baginako adarrak")
Patologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Umetoki arteriak umetokiaren odol-irrigazioko urritasunarekin zerikusia duela aztertu da antzutasuna izan duten hainbat pazienteengan eta umetoki arterian odol-fluxuaren anormaltasuna preeklampsia larridun pazienteengan ere bai[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Arteria uterina (origen, curso, irrigación, ramas)» anatomiatopografica.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
- ↑ Apaza Valencia, John; Huamán Guerrero, Moisés. (2015-04). «Flujo sanguíneo uterino en el embarazo» Revista Peruana de Ginecología y Obstetricia 61 (2): 127–134. ISSN 2304-5132. (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).
- ↑ (Ingelesez) Ho, Ming; Huang, Li-Chia; Chang, Yin-Yi; Chen, Huey-Yi; Chang, Wei-Chun; Yang, Tung-Chuan; Tsai, Horng-Der. (2009-06-01). «Electroacupuncture Reduces Uterine Artery Blood Flow Impedance in Infertile Women» Taiwanese Journal of Obstetrics and Gynecology 48 (2): 148–151. doi: . ISSN 1028-4559. (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).