Atotxako dorrea
Itxura
(«Atotxako Dorrea» orritik birbideratua)
Atotxako Dorrea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′N 1°59′W / 43.32°N 1.98°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1972 |
Arkitektura | |
Atotxako Dorrea Donostiako eraikinik garaiena da, Juan Cruz Saralegi arkitektoaren proiektuaren arabera 1972an eraikia. Egia auzoan dago, Mandasko Dukearen pasealekua eta Maria Dolores Agirre kalean kokatzen da, hiriko hainbat puntutatik ikus daiteke dorrea, inguruan eraikin ez oso garaiak izateagatik. Dorrearen lehen solairuetan bulegoak badaude ere, dorrearen gehiengoa etxebizitzek hartzen dute.
Guztira 76 metro eta 21 solairuko garaiera dauka. Gipuzkoako eraikinik garaienak, Unzaga Dorreak, baino metro bat gutxiago.
Anoetako estadioa sortu aurretik, dorrearen alboan zegoen Atotxako futbol zelaian jokatzen zituen etxeko partidak Errealak.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa ?? |
Donostiako eraikinik garaiena 1972 - |
Ondorengoa Garaiena da |