Edukira joan

Bonba-auto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vietnamgo gerrillarien bonba-auto lehertua, Saigon, 1965.

Bonba-auto bat eztanda bat sortzeko asmoz leherkariz betetako automobila da. Bonba-autoak, izenak dioen bezala, autoetan prestatu ohi badira ere, mekanismo bera erabili izan da kamioi, motor, bizikleta eta abarrekin.

Leherkariak erraz ezkutatzeko aproposa denez, munduko hainbat talde armatuk, gerrillarik, talde terroristak nahiz armadak erabili dute. Euskal Herrian, ETAk maiz erabili zuen, 80ko hamarkadan batez ere. Norbanako batzuek ere (1920an, New Yorken Mario Buda anarkistak, kasu) erabili izan dute bonba-autoa.

Historiako lehenengo bonba-autotzat 1905ean Abdul Hamid II.a Sultan Otomandarra hiltzeko erabilitakoa hartu ohi da.

Bonba-autoa Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian ETAk maiz erabili du bonba-autoa, 1980ko hamarkada erdialdetik aurrera. Iparretarrak (IK) erakundeak ere behin erabili zuen, 1996an Baionan, Frantziako administrazioaren bulego baten aurkako ekintza batean, nahiz eta lehergailua poliziek indargabetu zuten.

Eskuin-muturreko talde parapolizialek, gutxitan bada ere, antzeko lehergailuak erabili izan dituzte.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]