Claudio Monteverdi
Claudio Monteverdi | |||||
---|---|---|---|---|---|
1613 - 1643ko azaroaren 29a
1601 - | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Cremona, 1567ko maiatzaren 15a (egutegi gregorianoa) | ||||
Herrialdea | Veneziako Errepublika | ||||
Heriotza | Venezia, 1643ko azaroaren 29a (76 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Santa Maria Gloriosa dei Frari (en) | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Ester Exposito (en) | ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | italiera | ||||
Irakaslea(k) | Marc'Antonio Ingegneri | ||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | musikaren teorikoa, viol player (en) , apaiz katolikoa, classical composer (en) , abeslaria, musikagilea, opera composer (en) , koreografoa eta musikologoa | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Mugimendua | Pizkundeko musika musika barrokoa | ||||
Genero artistikoa | opera musika barrokoa | ||||
Musika instrumentua | Viola da braccioa Viola da gamba organoa | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
Claudio Monteverdi (Cremona, Lonbardia, 1567ko maiatzaren 15a -Venezia, 1643ko azaroaren 29a) italiar musikagilea izan zen. XVI. mendeko tradizio polifoniko eta madrigalistaren eta XVII. mendeko drama lirikoaren eta operaren jaiotzaren arteko trantsizioa markatu zuen. Pizkundeko eta barrokoko musikaren arteko trantsizioko pertsonaiarik garrantzitsuena izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marc'Antonio Ingegneriren ikaslea izan zen. Mantuako Dukea zen Vincenzo Gonzagaren zerbitzari sartu zen 1590. urtean, biola-jotzaile gisa, eta 1602. urtetik aurrera kapera eta ganberako maisu izan zen; hamaika urtez izan zituen bere esku kargu horiek. 1595 urtean Hungarian izan zen nagusiarekin, eta 1599. urtean Flandrian; bertan idatzi zituen Scherzi musicali ospetsuak. Florentziako eskolako esperientziak eta lanak aztertu ondoren drama lirikoak idatzi zituen: La favola d´Orfeo (1607) eta Ariadna (1608); lehena guztiz berrizalea zen, indar dramatikoa eta orkestraren adierazkortasuna bateratzen baitzituen.
Vincenzo Gonzaga hil zenean, eta familia ere galdu zuela, Mantuatik Veneziara joan zen, eta 1632an apaiz egin zen. Harrezkero gutxitan irten zen Veneziatik eta irakaskuntzan jardun zuen. Haren ikasle izan ziren Giovanni Batista Rovetta, Francesco Cavalli eta Heinrich Schütz. Venezian antzoki lirikoak zabaldu zirenean, Monteverdik berriz ere dramak idazteari ekin zion. Operak, madrigalak, eliz musika eta oratorioak idatzi zituen baina haren musika lan asko galdu dira.
Monteverdi aldi berean, azken madrigalen egilea eta lehen opera egilea izan zen. Bestalde, XVI. mendeko azken polifonista bikaina eta XVII. mendeko lehen lirikoa izan zen. Liturgia musikan XVI. mendeko polifonia izan zuen oinarri; bestelako musikan, berriz, askatasunez jokatu zuen, eta hurrengo mendeetako musikagileen aitzindari izan zen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Veneziara joan aurretik argitaraturikoak:
- Scherzi musicali (1599)
- La favola d´Orfeo (1607)
- Ariadna (1608)
Zazpi operetatik hiru gorde dira:
- La favola d´Orfeo (1607)
- Il Ritorno d´ Ulisse in patria (1641)
- L´incoronazione di Poppea (1642), gai historikoa duen lehen drama lirikoa.
Beste lan dramatikoak:
- Il ballo delle ingrate (1641)
- Il combattimento di Tancredi e Clorinda, oratorioa (1624)
Madrigal bildumak:
- Canzonette a tre boci, libro primo (1584)
- Madrigali guerrieri et amorosi (1638)
- Madrigali e canzonette (1651, hil ondoren argitaratua)
- Escherzi musicali (1606-1632)
Eliz musika:
- Sacrae cantiunculae tribus vocibus (1582)
- Madrigali spirituali a quattro voci (1583)
- Sanctissimi viriginis Missa senis vocibus ad ecclesiarum choros ac Vesperae (1610)
- Selva morale e spirituale (1640)
- Messa a quattro voci et Salmi a una, due, tre, quattro, cinque, sei, sette, e otto voci (1650, hil ondoren argitaratua).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Claudio Monteverdi |