Edukira joan

Harrespil

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cromlech» orritik birbideratua)

Artikulu hau harrespil, jentil baratze edo cromlechari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jentilbaratza (argipena)».
Okabe harrespila, Donibane Garazi hego-ekialdean.
Euskal Herriko megalitoen zonaldeak.[1]

Harrespil edo cromlecha harri eta zutarriekin zirkulu edo elipse bat osatuz eraikitzen den monumentu megalitiko mota bat da.

Euskal Herrian ugari dira mota honetako megalitoak, Pirinioetako mendilerroan eta inguruan. Luzaroan uste izan da Oria eta Leitzaran bailara zutela mugatzat, bailara hauetatik mendebaldera ez baitzen harrespilik aurkitu, edo oso adibide bakanak agertzen ziren[2]. Azken urteetan, ordea, Aralarren egin diren ikerketei esker, Leitzarango bailaraz haratago harrespilak egin zirela ikusi da[3]. Gainera, 2022an, Bizkaiko lehen harrespilak aurkitu zituzten Oiz mendian[4]. Kantabrian, La Corona cromlecha izan daitekeena dago, Hermandad de Campoo de Suso udalerriaren barne dagoen Población de Suso herritik gertu.[5] Segovian, Cantos Blancos cromlecha aurkitu zuten 2022an.[6] Katalunian ere badira cromlechak, adibidez, Gironako Mas Baleta cromlecha,[7], Bartzelona probintzian dagoen Cromlec de Pins Rosers.[8][9] Toledon, Totanés herrian aurkitu zen bat 2018an.[10]

Erresuma Batua, Frantzian, Danimarkan eta Suedian ere zabaldurik daude, nahiz eta ez diren Pirinioetako harrespilen berdinak. Frantzia iparraldekoak, kasu, ez dute hildakoren aztarnarik, eta beste garai batekoak dira. Izatez, izen ezberdinak erabiltzen dira ikerketetan, eta Pirinioetan aurki daitezkeen egiturak aipatzeko "Pirinioetako cromlechak" esamoldea erabili ohi da. Gainera, "cromlech" izena, jatorriz, galesa da eta trikuharria izendatzeko erabiltzen zen tradizionalki.

Izena eta euskal mitologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian, toponimian eta herritarren artean ez zen cromlech izena inoiz erabili, eta izen hori erabiltzen hasi zen Jose Miguel Barandiarenek eta bere lankideek Frantziako eta Britania cromlechekin identifikatu zituen arte.

Euskal Herriko zenbait lekutan, besteak beste, mairubaratz izendatu ohi dituzte herritarrek. Mairuak, kondairetan agertzen diren pertsonaiak dira, maiz harrespilekin lotuta hain zuzen. "Baratz" izenari dagokionez, Jose Miguel Barandiaranen ikerketen arabera, gaur egungo hizkeran ortua esan nahi du, baina, antzina, "hilerria" esan nahi izan omen zuen, Gernika eskualdeko latinizatutako ortu-santuan ("baratze santua", "zelai santua") bezala. Horrela, Ataunen, Jentilbaratza, "jentilen baratze", horiek lurperatuta omen dauden lekuari esten zaio; Oiartzunen, mairu-baratz, "Mairuen baratze" esaten diote ere, eta esaten dutenez bertan intxisuak (lamia arrak, Zuberoako Maide edo aztiak Ataunen) lurperatuta daudela.

Sarako informatzaile batek Barandiarani esan zion, Ibañetako Mairubaratzen ondotik pasatzean, bertako lurperatuen alde otoitz egin ohi zela. Aranon Jentilbaratzak deitzen die; Saran eta Zugarramurdin, Mairuilarrin "Mairu hilobia"; Maidekorralian, Altzain.[11]

Ezaugarriak eta funtzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinioetako mairu-baratze bakoitzak hildako bakar baten errautsak ditu, eta hori ere bada nabarmentzekoa, beste toki batzuetan hilobiak kolektiboak izaten zirelako. Harrespila batzuk taldetan azaltzen dira, baina normalean ez dira oso talde handiak izaten, eta gehienak bakarka daude.[12]

Eztabaida dago harrespilak eraikitzeko asmo eta helburuei buruz: batzuek uste dute hilobi gisa erabili[13] zirela eta baita lur eremu bat markatzeko

Oteizaren hutsaren teoria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jorge Oteiza eskultore eta arte-teorilariak sarritan hitz egin zuen harrespilen estetikari buruz, batez ere Quousque Tandem...! saiakera liburuan. Bertan, euskal pentsaera eta estetikaren ezaugarri nagusiak bilatzen saiatu zen historiaurreko artean erroak aurkituz. Lehen euskal gizakiak mundua huts-aren bidez sumatzen zuela zioen, huts eta harro hitzen etimologia-estetikoa eta harrespilen barneko espazio ireki baina mugatua aztertuz.

Euskal Herriko zenbait harrespil

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izurriztiko Bizkarra harrespilak
Errekaleku harrespil multzoa
Mehatseko Bizkarra harrespil
Altsoroi harrespilak
Agina Ipar harrespilak
Arritxurieta harrespila
Zaria III harrespila

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Kondaira. (Noiz kontsultatua: 2017-11-21).
  2. Ezaguna da Mendiluzeko harrespila, Arabako Entzia mendilerroa
  3. Alustiza, José Antonio Mujika; García, Jaione Agirre; Muñoz, Erik Arévalo; Fito, José Miguel Edeso; Galarraga, Ane Lopetegi; Heredia, Iñigo Orúe Beltrán de; Díaz, Sebastián Pérez; Alonso, Mónica Ruiz et al.. (2018). «El conjunto de círculos pirenaicos de Ondarre en la Sierra de Aralar (Gipuzkoa): de monumento funerario a hito ganadero» Munibe Antropologia - Arkeologia (69): 191–210. ISSN 1132-2217. (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  4. «[BIDEOA Oiz mendian Bizkaiko lehenengo cromlechak aurkitu dituzte, Burdin Aroko hilobi-monumentuak - Durangaldea»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  5. (Gaztelaniaz) CROMLECH DE "LA CORONA". BARRIO / LA POBLACION.. (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
  6. (Gaztelaniaz) «Cromlech de Cantos Blancos» Ayuntamiento de la Villa de Bernardos 2023-11-20 (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
  7. (Katalanez) Cromlec mas Baleta - ubi.cat. 2021-10-07 (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
  8. (Katalanez) Tarrús i Galter, Josep. (2011). «Menhirs i art megalític a Catalunya:les darreres descobertes i el seu context» Menhirs i art megalític a Catalunya: les darreres descobertes i el seu context: 93-102..
  9. Tarrús i Galter, Josep, Tarrús; Carreras, E.; Bofarull, B. E.. (2005). «El cromlec de Pins Rosers (Llinars del Vallès, Vallès Oriental)» in: Martzluff, Michel : Roches Ornées/Roches Dressées. Colloque de l'AAPO en Hommage à Jean Abelanet (Perpinyà, 2001).: 151-155..
  10. «¿Un Stonehenge en Toledo? – Arqueologia, Historia Antigua y Medieval - Terrae Antiqvae» terraeantiqvae.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
  11. «MAIRUBARATZA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
  12. Ana, Galarraga Aiestaran. (2004). «Mairubaratzak. Pirinioetako harrespilak liburuaren aurkezpena» zientzia.eus (Elhuyar) https://zientzia.eus/artikuluak/imairubaratzak-pirinioetako-harrespilaki-liburuare/.
  13. Peñalver, Xabier; San José, Sonia. (2003). Burdin Aroko herri harresituak Gipuzkoan. in: Bertan. Gipuzkoako Foru Aldundia, 66 or. ISBN 84-7907-422-1..
  14. «AZPEGIKO LEPOA harrespila | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  15. «BARAXAR PAGOXAR harrespila | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).
  16. «ANDIAMENDI - MOKORRETA | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-10).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Jacques Blot (1989). «Bilan de vingt années de recherches protohistoriques en Pays basque de France. Hommage au Musée Basque» In: Bulletin du Musée Basque. Edición extraordinaria, 21–70. or.
  • Zenbait Egile (1991). «Dolmens, cromlechs, tumuli: naissance du pastoralisme». In : Le Pays de Cize. Baigorri, Ed. Izpegi, 45-62. ISBN: 978-2909262000.
  • Peñalver Iribarren, Xabier (2011). Dolmenes, cromlech y menhires. Txertoa. ISBN: 9788471484918
  • Briard, Jacques (2000), Les cercles de pierres préhistoriques en Europe, Paris, Éditions Errance, 2000, 128 or. (ISBN 2877721930)
  • Le Roux, Charles-Tanguy (2006). Pierres dressées dans l'ouest de la France, dans Roger Joussaume, Luc Laporte, Chris Scarre, , vol. 2, Bougon, Musée des Tumulus de Bougon, 2006, 830 p. (ISBN 2911743229), 547-567 or.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]