Edukira joan

Denborale

Wikipedia, Entziklopedia askea
Denboralea Mouro uhartean

Denboralea (Heg.), soberna (Ipar.)[1] edo ekaitza[2] haize-abiaduraren Beaufort eskalako 10 indarra da, 48 eta 55 korapilo arteko abiadura duen haizeari dagokiona.[3] Harearekin (simuna), elurrarekin (bisutsa) edo euriarekin batera izan daiteke.

Denboralea haizeak 60 km/h-tik gora jotzen duenean hasten da. Bere indarrak, orduan, zuhaitzetako adarrak txikitzen ditu, eta gizakiarentzat zailagoa bihurtzen da haize horren kontra joatea. Itsasoan, olatuen altuera 4 metrotik gorakoa da, eta haizeak aparrak ateratzen ditu gailurretara. Honen indarra are gehiago handitzen bada, denboraletik ekaitz gogorrera pasatzen da. Itsaso zabaleko denboralea arriskutsua izan daiteke behar adina neurri eta baliabide hartzen ez badira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Elhuyar Hiztegia
  2. Euskalterm: [Itsas Zuzenbidea Hiztegia] [2004] eta [Arraunketa Hiztegia] [2018]
  3. Euskalterm: [Nautika Hiztegia ] [2021]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Meteorologia Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.