Diego Maria Gardoki
Diego Maria Gardoki | |||
---|---|---|---|
1785eko maiatzaren 21a - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bilbo, 1735eko azaroaren 12a | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Turin, 1798ko azaroaren 12a (63 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Brígida Josefa Ramona Orueta Uriarte | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania euskara ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | diplomazialaria | ||
Jasotako sariak | |||
Diego Maria Gardoki Arrikibar (Bilbo, 1735eko azaroaren 12a - Turin, 1798ko azaroaren 12a) bizkaitar politikaria, finantza-gizona eta diplomatikoa izan zen. Ingalaterran egin zituen ikasketak. Bilboko kontsuletxeko arduradun nagusi izendatu zuten 1767. urtean. Bitarteko lanak egin zituen Ingalaterratik bereizi nahi zuten Ipar Amerikako burgesiaren eta Espainiako erresumaren arteko harremanetan.
Espainiako Gobernuaren ordezkari bihurtu zen harrezkero Gardoki, eta Estatu Batuekiko harremanez arduratu zen aurrerantzean: 1784-1789 artean Espainiaren enbaxadore (AEBetan negoziotarako ministro ahalguztidun). Manhattan hegoaldeko etxalde batean kokatu zen, bertan euskal sukaldaritza landuz.
1785ean New Yorkeko San Pedro elizaren eraikuntza sustatu zuen, Espainiako Karlos III. erregearen zilarrezko 1.000 txanponen doantza batek lagundutta. AEBetako lehen eliza katolikoa; 1786an egin zen lehen meza. George Washington bedeinkapen ekitaldian izan zen.
Hasieratik Amerikarren askapen prozesua babestu zuen diruz; Gardokiren enpresak Palentzia (Espainia) eta Bejarreko (Salamanka, Espainia) 8.000 tapaki bideratu zizkien iraultzaileei. Herbehereetan ontziak eta hornigaiak erosi eta New Orleansen barrena helarazi zizkien. Gerra garaian brontzezko 215 kainoi, 30.000 mosketoi, 30.000 baioneta, 51.314 mosketoi bola, 300.000 libera lehergai hauts, 12.868 granada, 30.000 uniforme eta 4.000 kanpadenda.
1787ko udaberrian Filadelfian Batzar Konstituziogilea burutu ondoren, 1789ko apirilak 30ean George Washington presidente izendatu zuten; ekitaldian izan zen Gardoki, New Yorkeko Federal Hall aretoan.
Indietako merkataritzarako zuzendari eta estatuko finantzetako idazkari izendatu zuten 1790. urtean. Sardinian enbaxadore egon ondoren (1796), Turina joan eta bertan hil zen. 1793. urtean, Bizkaiko diputatu nagusi aukeratu zuten, ganboatarren aldetik, baina ez zen kargu horretan aritu.
Francisco Antonio Javier Gardoki Bizkaiko politikaria eta kardinala, bere anaia izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1735eko jaiotzak
- 1798ko heriotzak
- Bilbotarrak
- Bizkaiko politikariak
- Bizkaiko ahaldun nagusiak
- Bizkaiko enpresaburuak
- Espainiako enbaxadoreak Ameriketako Estatu Batuetan
- Euskal Herriko diplomazialariak
- XVIII. mendeko nazioarteko harremanak
- Espainiako politikariak XVIII. mendean
- Ameriketako Estatu Batuetako kanpo harremanen historia