Edukira joan

Disco musika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Disco» orritik birbideratua)
Kristaldun bola, disco musikaren ikur nagusia.
Disco musika dantzariak.

Disco musika edota soilik Disco musika genero bat da. 1970eko hamarkadan AEBetako eta Kanadako diskoteketan jaio zen, eta Rhythm and blues, funk, soul eta musika psikodeliko generoen nahasketatik sortu zen, eta bere urrezko garaia hamarkada horretako amaieraldean izan zuen (1975-1979). 1980ko hamarkadaren hasieran gainbehera hasi zuen, musika elektronikoaren bilakaerak dance, techno eta acid house dantza generoak sortu baizituen.

Disco musikaren sorlekua eta berezko giroa diskotekak dira, eta batez ere dantzan oinarritua dago, hortik bere izena. Genero honetako kur nagusia garaiko diskoteketako kristaldun bolak dira, eta genero horretako ikur bilakatu zen diskoteka nagusia, New York hiriko Studio 54 diskoteka.

Estekikoki eta jazkera dagokionez oso ongi nabarmendutako hiri tribua osatu zuen: elefante hankadun galtzak, emakumezko takoi altuko zapatak, jaka zuriak, kolore nabariko atorrak eta abar. The Simpsons marrazki bizidun telesailan hiri tribu horretako ordezkari gisa Disco Stu izeneko pertsonaia agertzen da.

Genero honetako musikari eta musika talde nabarmenenak honakoak dira: MFSB, Donna Summer, The Jackson 5, Gloria Gaynor, Barry White, The Bee Gees, KC and The Sunshine Band, Village People, Boney M o ABBA. Altres artistes enregistraren ocasionalment música disco com Leo Sayer (You Make me feel like dancing), Rod Stewart (Do you think I'm sexy?), Electric Light Orchestra (Last Train To London) eta Blondie (Heart Of Glass).

Zineman bi film hauek generoaren ikur bilakatu dira: Saturday Night Fever (1979) eta Staying Alive (1983).

Halere, gaur egun oraindik ere zaletu ugari dauzkan musika generoa da, bai 1970eko hamarkadaren bigarren erdian nerabe edo gazteak izan ziren jende nostalgikoaren artean, bahiz hamarkada horretako musikazaleak diren gaur egungo gazteen artean ere.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]