Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea EIZIE | ||
---|---|---|
| ||
Datuak | ||
Sortze-data | 1987 | |
Mota | Itzultzaileen elkarte profesionala | |
Lehendakaria | Fernando Rey Escalera | |
Hiria | Donostia | |
Probintzia/Estatua | Gipuzkoa | |
Helbidea | Zemoria 25 E | |
Webgunea | https://eizie.eus/eu |
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE) euskarara edo euskaratik itzulpengintzan eta interpretazioan ari diren profesionalak biltzen dituen elkartea da. Elkartea 1987ko udazkenean sortu zen. EIZIE beste bi elkartetako kide da: nazioarte mailan FIT Fédération Internationale des Traducteurs elkartekoa, eta Europa mailan CEATL Conseil Européen des Traducteurs Littéraires elkartekoa.
Elkartearen helburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elkarteak itzultzaile, interprete eta zuzentzaileen arteko harreman profesionala eta informazio trukatzea sustatzen ditu, haiei lege aholkularitza eta trebakuntza ematearekin batera. Elkarteak hainbat tresna eskaintzen dizkie kideei eta erabiltzaile publikoei, besteak beste:
- Nor da Nor: Euskal Itzulpengintzaren datu-basea (euskaratik eta euskarara egindako itzulpen literarioen katalogoa eta itzultzaileak).[1]
- ItzuL posta-zerrenda. Eguneroko lanean sortu ohi diren arazoak beste itzultzaileekin batera konpondu eta eztabaidatzeko foroa.[2]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere historian zehar EIZIEk hainbat bide zabaldu ditu itzultzaile, interprete eta zuzentzaileen lanari buruzko argibideak eskaintzeko, paperean zein euskarri elektronikoan. Hona hemen adibide batzuk:
- Senez aldizkariak itzulpengintzaren teoria eta pragmatika lantzen ditu. Martuteneko Itzultzaile Eskolak sortu zuen, 1984. urtean, eta EIZIE sortu zenean elkarte honi pasa zion ardura.[3] Gaur egun urtean behin argitaratzen da, eta, aldian behin, ale monografikoak ere kaleratzen dira.
- Itzulpen Antologia I, II eta III, ohorezko bazkide izendatuak izan direnen lanak biltzen dituzten hiru antologiak.
- Literatura Unibertsala itzulpen-bilduma kudeatzen du elkarteak, Eusko Jaurlaritzak eta EIZIEk urtero sinatzen duen lankidetza-hitzarmena dela medio. Bildumako liburuak Alberdania eta Elkarlanean argitaletxeek kaleratzen dituzte.
- Basqueliterature webgune berezia elikatu zen 2012. urtea arte. EIZIEren ekimenez, babesaz eta kudeaketaz sortu zen, euskal literaturaren erakusgarri bat beste hizkuntzetan emateko.
- 31 eskutik bloga egunero euskararen erabilerari buruzko testu bat argitaratzeko asmoz sortu zuen elkarteak, 2012an, asmo didaktikoarekin.
Elkartearen lehendakariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fernando Rey Escalera (2024-)
- Manu Lopez Gaseni (2022-2024)
- Itziar Diez de Ultzurrun (2019-2022)
- Idoia Gillenea (2017-2019)
- Mikel Garmendia (2015-2017)
- Iñaki Iñurrieta (2013-2014)
- Bakartxo Arrizabalaga (2009-2012)
- Oskar Arana (2008)
- Beatriz Zabalondo (2007)
- Joseba Ossa (2005-2006)
- Karlos del Olmo (2003-2004)
- Koldo Biguri (2001-2002)
- Lurdes Auzmendi (1998-2000)
- Joseba Erkizia (1996-1997)
- Anjel Lobera (1994-1995)
- Juan Garzia (1992-1993)
- Iñaki Zubizarreta (1990-1991)
- Juan Mari Lekuona( 1988-1989)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- EIZIEren webgunea.
- (Frantsesez) FIT Fédération Internationale des Traducteurs elkartea.
- (Frantsesez) CEATL Conseil Européen des Traducteurs Littéraires elkartea.
Erreferentzia zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Nor da Nor:Euskal Itzulpengintzaren datu-basea.
- ↑ ItzuL posta-zerrenda
- ↑ itzulpengintza Euskal Herrian Auñamendi entziklopedia