Edukira joan

Eguzki Amandre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eguzki Amandre
Euskal Herriko mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
DomeinuaEguzkia
Familia
AmaAmalur
Anai-arrebakIlaski

Eguzki Euskal mitologian barne gurgarritzat duten Ilargiaren ahizpa eta Amalurren alaba, berez Lurraren izarraren izena.

Ikerleak ez datoz haren izenaren esanahiarekin bat, baina bai haren garrantziaz.

Antzina gurtuta eta agurtuta, amandretzat joa zen. Kristautasunak eraginda, ala ez, Eguzkia, Jaungoikoarekiko menpekotasunean, haren begia dela esaten da.

Urteko ospakizun pare baten partaide nagusia zen, baita eguneko gizaki eta izakien babeslea eta gaueko izakien zigorra ere.

Egunsentian, Eguzki azaltzen denean, iluntasuneko izaki maltzur guztiak ezkutatu egiten dira. Esan ohi da Eguzki azaltzean, hainbat jeinuk eta laminak beren indarra galtzen durela.

Eguzki santu bere amagana joaten
Eguzki santu bedeinkatue zoaz zure amagana, etorri zuitez bijer denpora ona bada

XIX. mendearen bukaera eta XX. mendearen hasierako ikerle batzuen ustetan, Euskal Herriko aitzindariek eguzkiarekiko gurtza zuten, antza. Eguzki "euzki" esaten bazen, "euskaldun" esateko aitzineko hitza (euzkoa) eguzkiarekiko parekotasunean oinarria zela zioten.[1]

Euskalkietan jasotako beste izen batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Barandiarea emakume batez sukaldean lagunduta
On Joxemiel Barandiaranen ustetan, Eguzki hitzak "eguneko argia" esan nahi zuen.

Izenik hedatuena Eguzki bada ere, beste izen batzuk ere ditu: Iguzki, Euzki, Iuzki, Eguzko, Yuzki, Ekhi, Eki, Iki eta Ekheri.[2]

Eguzki hitzaren esanahia, ikertzaile batzuen arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikertzaileak ez datoz bat haren izenaren esanahiarekin. Adibidez, Julien Vinsonek Eguzki hitzaren jatorria Eguna zela proposatu zuen, baita argiarekin zerikusia zeukala ere.[3] Odon Apraizkoak, Vinsonen teoria abiapuntutzat harturik, Ilazki eta Ilargiaren arteko bimorfia aztertu ondoren, il-azki / hil-argi ilunpetako argia bazen, egu(a)zki agian eguneko argia zela adierazi zuen.[4]

Trikuharria ekialderuntz begira
Euskal Herriko eraikin askok sarrera eguzkirantz kokatua dute.

Ikertzaileek beste esanahi batzuk ere proposatu zituzten:

Gaur egun, Euskaltzaindiak argitaraturiko Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoak[6], besteak beste, zera dio: "(Eguzki hitzaren) osaeraz egu(n)-z-ki izan behar dela dirudi: -z- instrumentala litzateke jatorrian, eta -gi/-ki gaia edo materia adierazten duen atzizkia".

Agurtzen eta gurtzen, menpekotasuna dela medio

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzki agurtzen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguna amaieran eguzkia desagertzeko zorian dala honela zioten herrialde batzuetan, adibidez:

Eguzkirekiko menpekotasunaren aztarnak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkueren hiztegiaren esanetan, egutera eta eskualde, baserrietako eguzkirantz zuzendutako paretaren izenek, egunsentiaren argi izpiek jasotzeko ekialdera zuzenduta daude, Euskal Herriko bordetan, erdi-aroko hilobietan eta trikuharrietan bezalaxe.[8]

Eguzkia zelatari

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ra jainkoaren.begi dan disko eguzkiarra
Kristautasunaz aparte, eguzkiaren begian sinesten duten beste erlijio sistemak daude. Aintzinako egiptoarrek, adibidez, Eguzkia Ra jainkoaren begi gisan gurtzen zuten.

Eguzkia argi jainkotuaren begitzat zuten euskaldunek beren esanetan.[8]

Barandiaranek zioenez, Ataunen egun argiari euzki eta eguzkiari euzki-begi deitzen zieten. Berastegin, ordea, Jainkoaren-begi deitzen zioten.[9] Egunarekin iluntasuna atzerantz badoa ere, Eguzkian datza haren indarra, bere argi izpiek itzalak finkatzeko edo ezabatzeko boterea dute eta gaueko izakiek harrituta uzteko ahalmena, bere begirada grekoen Medusa grogonarena izango balitz bezala.

Eguzki-lore etxe babeslea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeetan jartzen den eguzki-lorea, Euskal Herrian oso hedatuta dagoen ohitura, eguzkiaren ikusgarri den antzekotasunaz aparte, sinesmen haien arabera, sorginei bere arantzak kontatzera bultzatzen ditu. Horrela, sorgina kontu kontari dabilela denbora-pasan, etxeko zaindari den eguzkiari bere amaren etxetik itzultzeko denbora nahikoa ematen dio agertu eta sorginak usatzeko.

Antxon Agirre-k jasota dauka bera entzundako beste argibide bat:

«

Sorginek gauez eguzki-loreak ikusten zituztenean eguzkiarekin nahastu eta gauaren bukaera zela eta beraien babeslekuetara zijoazten izkutatzera.

»

[10]

San Joan Donibaneko suetatik Eguberriko gabonzuziren sutara

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eguzkilorea atariko atean
Eguzkilorea etxeko zaindaritzat dugu, baina gutxik dakite haren funtsa Eguzki etortzeko denbora lortzea dela.

Europa osoan hedatuak dauden udako eta neguko sollstiizioekiko ospakizunek kristautu eta aitzinagoko sinesmenen ordez ezarri ziran. Euskal herrian topa dezakegunak Europakoekin konparatuz antzekoak izan harren desberdintasunak dauzkatela esan genezake.

Euskal herriko San Joan eta Eguberrin arteko parekotasunik bilatzekotan bietan bezperan su egin eta haren gainetik igaro beharra litzake aurkituko genuena. San Joaneko suaren gainetik gizakiek salto egiten duten bitartean gabonzuziren gainetik abereak igarotzen dira.[11] Ospakizun hauek beste kulturetan eguzkiarekin lotuta badaude ere Euskal Herrian egunarekin dute erlazio zuzena, egunaren iraupena eta urtaroen aldaketak iragartzen dituztelako.

Udako solstizioaren eguzkiarekiko elezahar bitxiena San Joan eguneko egunsentian (bezperako su ospakizunen ondoren) eguzkia dantzan irteten dela esaten duena da. [11]

Kristautzekotan ondo kristautu

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Santa Kalara Asiskoaren estatua
Eguzkiarekin parekotasuna duen Santa Kalra Asiskoa.

Eguzkiarekiko jainkoaren-begi zelatariaren sinesmenek euskal kristauen artean Asisko Santa Klaran aurkitu zuten beharreko erantzuna.

Ondarroako emakumeek zera abesten zioten eguzkiari:[12]

« Zen zera Santa Klara

euskeraz argia

»

Eta berriz ere lehen irakurritako agurretan bezela:

« Santa Klara badue bere amagana, biar etorriko da denpora ona ba-da »

[13]

Telebista eta telekomunikazioen patroi Santa Klarak (1194-1253) dituen mirarien artean urruneko gertakizunak, bere konbentuko gelatik irten gabe, ikusteko ahalmena da aipagarriena. Nola iritsi zen emakume hori Eguzkiren papera ordezkatzera ez dakigun arren, Frantziskanoen eskutik haren ezagutza zabaldu bide zen, hots, Asisko Frantzikoren jarraitzaileen eskutik. Santa Klararen Kondairaren idatzian agertzen diren atal batzuen izenburuak adierazgarriak dira gurtza parekatu hori ulertzeko:

Ogi ugalketaren miraria, Bere otoitzen miragarritasuna eta mirariari ezker uxatutako mairuak, Bere otoitzaren balioa ahizpa (kristautasunera) bihurtzeko, Beste mirari bat; deabruak uxatzea...

eta eguzki-begiaren zentzua baliagarri dun miraria, "Jainkoak gaixotasunean eman zion benetan gurgarria den kontsolatzioa", lehen esandako begirada urrunaren lehen gertakizuna, bere bizian zehar gehiago izan bahit zituen.[14]

Santa Klara eguraldiaren patroitzat du herri jakintzak: eliza katolikoetan ezkongai zirenek klarisen komentura dozena bat arrautza eramaten zituzten (zenbaitek ohitura hori oraindik mantentzen dute), ezkontzaren eguna eguzkitsua izan dadin. Horren zioa ezezaguna da, baina Espainia osoan hedatua zegoen. [15]

Haren agerraldien ondorioz, elezaharretan laminak eta sorginak kaltetuak ateratzen dira. Elezahar batek dioenez, Mondarrainen artzain batek lamina bati urrezko orrazia lapurtu eta ihesean abiatu zen: laminak artzainari heldu behar zion unean. Eguzki altxatu eta laminak bere leizerantz abiatu behar izan zuen biraoka.

Ohizkoa izaten da oilarraren kantua eguzkiaren agerraldiaren zelatari gisa azaltzea. Licq-eko zubia egiten ari zela, azken harria jarri behar zutenean, kandela batez oilarra nahastu eta, egunsentia zelakoan, kukurrukua bota zuen eta lana bertan behera utzarazi.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Dueso, José. (1990). Nosotro los Vascos Tomo I, Mitos, leyendas y costumbres. Lur, 168 or. ISBN 84-7099-265-1..
  2. (Gaztelaniaz) Dueso, José. (1990). Nosotros los Vascos Tomo I, Mitos, leyendas y costunbres. Lur, 166 or. ISBN 84-7099-265-1..
  3. (Gaztelaniaz) Dueso, José. (1990). Nosotros los Vascos Tomo I, Mitos, leyendas y costumbres. Lur, 167 or. ISBN 84-7099-265-1..
  4. Caro Baroja, Julio. (1995). Lamiak, sorginak eta jainkosak. Gaiak, 44 or. ISBN 84-87203-77-9..
  5. Caro Baroja, Julio. (1995). Lamiak, sorginak eta jainkosak. Gaiak, 43 or. ISBN 84-87203-77-9..
  6. ·, Joseba Lakarra-Julen Manterola- Iñaki Segurola. (2019). «Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200)» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  7. (Gaztelaniaz) Sorazu, Emeterio. (1980). Antropologia y religión en el País Vasco. Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa, 200 or. ISBN 84-500-3606-X..
  8. a b (Gaztelaniaz) Sorazu, Emeterio. (1980). Antropología y religión en el País Vasco. Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa, 199 or. ISBN 84-500-3606-X..
  9. (Gaztelaniaz) Barandiarán, José Miguel de. (1985). Mitologia Vasca. Txertoa, 126 or. ISBN 84-7148-085-3..
  10. (Gaztelaniaz) Aguirre, Antxon. (1996). Supersticiones populares vascas. Orain, 8 or. ISBN 84-89077-64-9..
  11. a b (Gaztelaniaz) Barandiarán, José Miguel de. (1985). Mitologia Vasca. Txertoa, 127-128 or. ISBN 84-7148-085-3..
  12. Badiola Alkorta, Rosario. https://ahotsak.eus/ondarroa/pasarteak/ond-039-056/. .
  13. (Gaztelaniaz) Dueso, José. (1990). Nosotros los Vascos Tomo I, Mitos, leyendas y costumbres. Lur, 169 or. ISBN 84-7099-261-9..
  14. (Gaztelaniaz) Leyenda de Santa Clara. .
  15. (Gaztelaniaz) https://www.tiempo.com/ram/495/meteorologia-popular-la-tradicion-de-ofrendar-huevos-a-santa-clara/#:~:text=As%C3%AD%20que%20la%20novia%2C%20por,el%20d%C3%ADa%20de%20su%20matrimonio.. Meterored.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]