Edukira joan

Eneko Goia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eneko Goya Laso» orritik birbideratua)
Eneko Goia

(2016)

Donostiako alkate

2015eko ekainaren 13a -
Juan Karlos Izagirre

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2005eko maiatzaren 16a - 2007ko uztailaren 11
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VIII. legealdia
Bizitza
JaiotzaDonostia1971ko urriaren 30a (53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaDonostia
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea diplomatura : Europar Batasuneko Zuzenbidea
Euskal Herriko Unibertsitatea
(1989 - 1993) lizentzia : zuzenbide
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, legelaria eta irakaslea
Lantokia(k)Donostia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

enekogoia.eus
Facebook: GoiaEneko Twitter: EnekoGoia Instagram: eneko_goia Youtube: UCv_0RI0cc-JcdLbNBYKdyRg TikTok: enekogoia Flickr: enekogoia2015 Edit the value on Wikidata

Eneko Goia Laso (Donostia, Gipuzkoa, 1971ko urriaren 30a) politikaria da, jelkidea, Zuzenbidean lizentziaduna. 2015. urteaz geroztik, Donostiako alkatea. VIII. legegintzaldian, EAJko eusko legebiltzarkidea izan zen. EAJ alderdiaren baitan, Gipuzkoako burukidea da.

Eneko Goia Donostiako Amara auzoan jaio zen 1971ko urriaren 30ean. Ikasketak Ikasbide Ikastolan eta Barandiaran Lizeoan egin zituen. Zuzenbide lizentziatura Euskal Herriko Unibertsitatean burutu zuen eta ondoren Europar Batasuneko Zuzenbidean diplomatu zen Deustuko Unibertsitatean.

Ibilbide politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eneko Goia 1989an hasi zen politikan, 18 urte zituela, EAJren Euzko Gaztedi gazte erakundeko kide egin zenean. 2005eko apirileko hauteskundeetan Eusko Legebiltzarreko Gipuzkoako parlamentari hautatu zuten. Bitartean, EAJko Gipuzko Buru Batzarrako burukide ere izendatu zuten. 2007-2011 bitartean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Diputatu eta Donostiako Udaleko zinegotzi 2011tik 2015era. Lau urte horretan, Donostiako orduko alkate Juan Karlos Izagirreren (Bildu) aurka oposizio gogorra egin zuen, PSEren laguntzarekin. 2015eko Hego Euskal Herriko udal eta foru hauteskundeetan, 29.029 boto eta 9 zinegotzirekin, berak zuzendutako EAJko zerrendak eskuratu zuen boto gehien Donostian, eta, 2015eko ekainaren 13an, Donostiako alkate aukeratu eta izendatu zuten.[1]

  • Bestelako Donostia: hiri hobetzeko ideiak eta proiektuak. 2015

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]