Estibaliz Lizaso
Itxura
Estibaliz Lizaso | |
---|---|
Etxepare saria jasotzen 2024an | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1984 (39/40 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea |
Estibaliz Lizaso Lopetegi (Tolosa, 1984) euskal itzultzaile, interprete, Estibaliz zuzentzaile eta idazlea da. Itzulpengintzan eta interpretazioan lizentziatua da, eta teknologia alorrean dihardu bere arlo nagusia.[1]
Euskara, gaztelania, ingelesa eta katalana hizkuntzen arteko itzulpen- eta zuzenketa-lanak egiten ditu, bai teknologiaren arloan, bai literatura-lanen eremuan ere.
Bere ibilbidearen ezaugarrietako bat da literatura-itzulpengintzaren eremuan ere aritzen dela, ahal duen neurrian. 2014an, adibidez, Idazlea itzultzaileen lantegian ekimenean parte hartu zuen, katalanera itzuliz.[2]
31 eskutik blogean parte hartu zuen.
Itzulpen lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ibilbidean zehar hainbat obra garrantzitsu itzuli ditu euskarara:
- Emakumeak, kultura eta politika (2018). Angela Davisek 1989an ingelesez idatzi zuen Women, Culture and Politics liburuaren itzulpena. Beste itzultzaile hauen laguntzarekin kin egin zuen: Fermin Zabalza, Itziar Diez de Ultzurrun, Xabier Olarra, Joxe Mari Berasategi, eta Hedoi Etxarte.
- Kristalezko giltza (2014) Dashiell Hammett-ek 1931n idatzi zuen The Glass Key liburuaren itzulpena. Xabier Olarrarekin batera itzuli zuen.
- Piztiak hil behar du (2013). Nicholas Blake-k 1938an idatzi zuen The Beast Must Die liburuaren itzulpena.
- Eserleku hutsa (2012) . J. K. Rowling 2012an bertan idatzi zuen The Casual Vacancy liburuaren itzulpena.[3] J.K. Rowlingen kasuan, Harry Potter bilduma Iñaki Mendigurenek itzuli zuen.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2024: Etxepare – Laboral Kutxa Itzulpengintza saria irabazi zuen Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik. Emakume bertsolarien testigantzak liburuaren katalanezko itzulpenagatik, Revers. Testimonis de dones bertsolaris izenburupean. Lanaren kalitatea goraipatu zuen sariketako epaimahaiak. Epaileek adierazu zuen itzulpen-lana zentzu guztietan aparta izan dela, hizkuntza «guztiz benetakoa» darabilela itzultzaileak, eta horri esker egiten duela bat «modu eraginkorrean» egileak jatorrizkoarekin zuen helburuarekin. Bestalde, epaimahaiak zehaztu duenez, aintzat hartu zuten Lizasok zubi-hizkuntzarik erabili ez izana itzulpenerako; alegia, zuzenean jardun izana euskaratik katalanera.».[4][1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Rey Gorraiz, Uxue. (2024-10-02). «Estibaliz Lizasok irabazi du Etxepare itzulpen saria, 'Kontrako eztarritik' katalanera itzultzeagatik» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-11-08).
- ↑ Estibaliz Lizaso Lopetegi – Alberdania. (Noiz kontsultatua: 2024-11-08).
- ↑ Pagford herri txikiko (h)istori(o)a(k) Iraitz Urkulo / Berton, 2013-02-24
- ↑ «Estibaliz Lizaso eta Pol·len edicions-ek eskuratu dute Etxepare -LABORAL Kutxa Itzulpen Saria 'Kontrako eztarritik' katalanera itzultzeagatik» www.euskadi.eus 2024-10-02 (Noiz kontsultatua: 2024-11-08).