Edukira joan

Fine Gael

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fine Gael
Datuak
Izen laburraFG
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaIrlandako Errepublika
Ideologiakristau demokrazia, liberal conservatism (en) Itzuli, europazaletasuna eta Liberalismo ekonomikoa
Kokapen politikoazentro-eskuin
Jarduera
KidetzaEuropako Alderdi Popularra
Kide kopurua21.000 (2016)
Agintea
LehendakariaLeo Varadkar eta Martin Heydon (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1933ko irailaren 8a
Sortzailea
Koloreak    
webgune ofiziala
Twitter: FineGael Flickr: fine_gael Edit the value on Wikidata

Fine Gael[1] (euskaraz: «Irlandarren Familia edota Irlandarren Tribua»), Irlandako Errepublikako alderdi politikoa da, 2011ko hauteskundeen ondotik, alderdi bozkatuena. Alderdiak bere burua honela izendatzen du: Fine Gael-The United Ireland Party (euskaraz: «Fine Gael-Irlanda Batuaren Alderdia»).

Usadioz Irlandan alderdi politiko hau 1922ko Itun anglo-irlandarra eta Irlandako Estatu Askearen alde agertu zirenen ondorengoekin irudikatu ohi da. Aldiz, itun horren eta Irlandaren banaketaren aurka, nahiz Irlandako Errepublikaren alde jarri zienak Fianna Fáil alderdiak ordezkatu ohi ditu. Nahiz eta gaur egun jada, eta hamarkada ugari iragan ostean, usadiozko banaketa hori hain garbia ez izan.

1933ko irailaren 3an Cumann na nGaedhael, National Centre Party eta Army Comrades Association alderdien elkarketatik sortu zen, Anglo-Irlandar Ituna eta Irlandako Estatu Askearen independentzia tratatua defenditzen zuten, ondorioz Irlandako banaketa onartuz. Michael Collinsen ideiak jarraituta sortu zen. Gaur egun bere burua zentroko alderdi erreformatzailetzat du, baina bere politika guztiz bat dator Europa mailako kristau demokraziak burutzen duenarekin. Europako Batasunaren aldekoak dira erabat, eta guztiz gaitzesten dituzte biolentzia erabiltzen duten mugimendu errepublikano irlandarrak, IRA nagusiki.

Programa politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fine Gael Irlandako status quoaren defendatzailetzat jo izan da beti. Bereziki geroago alderdia sortuko zutenak 1921eko Itun anglo-irlandarraren babesle sutsuak izan ziren eta Irlandako Gerra Zibilean (1922-23) itunaren aurka zeuden 77 errepublikano atxilotu eta hil zituzten.

Sinn Feinen barnean itunaren aldekoek osatu zuten alderdia 1933an. 1922an sortu zen Irlandako estatu askeko erakundeen defendatzailetzat zuten beraien burua, eta Gobernuan egon izan direnean gogor jo izan dute legearen eta Irlandako errepublikaren aurkako erasoen kontra.

Alderdiko kide gehienak kristau demokraziaren jarraitzaileak dira, baina badaude kide sozialdemokratak ere. Bi sektore hauen artean gatazkarik ez sortzeko, alderdiak bere burua zentro aurrerakoitzat jotzen du.

Nazioartean, Europako Batasunaren aldekoak dira erabat, eta kide gehienek Irlanda NATOn sartzea defendatzen dute. Gai sozialei dagokienean, abortuaren aurkakoak dira, eta familia, osasuna eta elikagai segurtasuna bermatzearen alde daude.

2007ko hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko maiatzaren 24ko hauteskundeetara inoiz baino sendoago aurkeztu zen, bereziki 2004an udal hauteskundeetan eta hauteskunde europarretan izandako garaipenen ondorioz. Fianna Failen zuzeneko arerioa da, eta gobernua lortzeko laboristekin itun bat osatu zuen. Itun horretara, baliteke Berdeak ere gehitzea (Semaforo koalizioa deitutakoa osatuz).

Hauteskundeetan Fianna Failek garaipen argia lortu zuen (nahiz eta 4 eserleku galdu). Fine Gaelek aurrerakada handia egin zuen, 51 eserleku lortuta (aurretik 31 zituen). Fine Gaelen aurrerakada handia izan arren, Fianna Failen porrota ez zen Bertie Aherni gobernua kentzeko lain izan.

2011ko hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko otsailaren 25eko hauteskundeetan, ordura arteko lehen ministro Brian Cowenek gidatutako gobernuak (Fianna Fáil eta Alderdi Berdeak osatutakoa) porrot nabarmena izan zuen: FFek 1932tik izandako lehen postua galdu zuen eta hirugarren gelditu zen, Fine Gael eta Alderdi Laboristaren atzetik. Alderdi Berdeak, bere aldetik, Parlamentuko ordezkaritza guztia galdu zuen. Ondorioz, gobernu berriko lehen ministro (Taoiseach) Enda Kenny izendatu zuten, FG-Lab akordioaren baitan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]