Fleur Pellerin
Fleur Pellerin, Kim Jong-sook jaiotzez[1], (Seul, Hego Korea, 1973ko abuztuaren 29a) Frantziako negozio-emakumea da, politikari eta goi-mailako funtzionario ohia.
Fleur Pellerin Frantziako Kontuen Auzitegiko kontseilari berreslea izan zen 2003tik 2016ra, eta Club XXIe siècle elkarte frantseseko presidentea 2010etik 2012ra.
Bere ibilbide politikoa Frantziako Alderdi Sozialistarekin egin zuen.[2] 2012ko maiatzaren 16tik 2014ko apirilaren 2ra, Jean-Marc Ayraulten bi gobernuetan, Enpresa Txiki eta Ertainetarako, Berrikuntzarako eta Ekonomia Digitalerako ministro delegatua izan zen. 2014ko apirilaren 9an, Manuel Valls-en lehen gobernuan, Kanpo Merkataritzako, Turismoaren Garapeneko eta Atzerriko Frantsesen Estatuko idazkari izendatu zuten.
2014ko abuztuaren 26tik 2016ko otsailaren 11ra, Kultura eta Komunikazio ministroa izan zen Manuel Vallsen bigarren gobernuan. Gobernua utzi eta hilabete gutxira, goi-administrazio publikoa ere utzi zuen, eta sektore pribatuan sartu zen inbertsio-funts baten zuzendaritza hartuta.
Fleur Pellerin Frantziako gobernu batean ministro izan den Asiako jatorriko lehen pertsona da.[3][oh 1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazteria eta ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Flor Pellerin Seulen (Hego Korea) jaio zen 1973ko abuztuaren 29an.[1] Jaiotzean, bere izena Kim Jong-sook (김종숙) zen. Jaio eta hiruzpalau egunera Seulgo kaleetan abandonatua izan zen.[4][5] Umezurztegi batean hartu zuten[6], eta, 1974ko otsailean, sei hilabete zituela, familia frantses batek adoptatu zuen. Adopzio-familiak Flor Pellerin izena eman zion.[7]
Sena-Saint-Denis-eko Montreuilherrian eman zituen bere lehen urteak[8], eta gero, Yvelines departamentuko Versailles hirian[9].
Yvelineseko Buc herriko Lizeo franko-alemaniarreko ikaslea izan zen, Versailleseko hezkuntza-barrutian. Hamasei urterekin Frantziako zientzia-batxilergoko titulua lortu zuen,[10] eta baita, Abitur izeneko azterketa eginda, Alemaniako titulu baliokidea.[11] Horren ostean, Institut privé de préparation aux études supérieures (Ipesup) ikastetxean sartu zen merkataritzako prestatze-eskolak jasotzeko.[12]
21 urterekin Ekonomia eta Merkataritza Zientzien Goi Eskolan graduatu zen.[13] Parisko Ikasketa Politikoen Institutuan jarraitu zuen ikasten, eta han 'Zerbitzu publikoa' adarrean graduatu zen 1996an.[14] Hogeita lau urte zituela, École nationale d'administration (ENA) goi mailako ikasketa zentroan sartzeko kanpo-azterketa gainditu zuen.[15] Han 1998-2000ko "Averroes" izeneko promozioan ikasi zuen, Alexis Kohler, Audrey Azoulay, Julien Bargeton eta Nicolas Kazadirekin batera, beste batzuen artean.
Flor Pellerinek ingelesa eta alemana menperatzen ditu, eta japonieraz zertxobait daki.[16] Gaur egun, koreera ikasten ari da; “gogotsu”, bere hitzetan.[17]
Fleur Pellerin Montreuilen bizi da eta Laurent Olléonekin ezkonduta dago.[18] Laurent Olléon Estatuko Kontseiluko txostengile publikoa izan da,[19] eta gero, Marylise Lebranchu Administrazio Publikoko, Deszentralizazioko eta Erreformako ministroaren kabineteko zuzendari laguntzaile.[20][21] Fleur Pellerinek aurreko harreman batean seme bat izan zuen, 2004an jaioa.[22]
Konpromiso asoziatiboak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Flor Pellerin, 2007an, Frantziako Club XXIe siècle elkartean sartu zen, eta Entretiens de l'excellence eta Fondation Royaumont elkarteetako administratzaile ere izan zen.[23] Club XXIe siècle-ko lehendakaria izan zen 2010etik 2012ra arte, urte horretan, bere kargua utzi eta François Hollanderen lehendakaritza-kanpainan lanean hasi baitzen.[24] 2010etik aurrera, Unis-Cité eta Solidarité Sida elkarteetako administratzaile nazionala izan da .
Administrazio publikoko ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontu Auzitegiko magistratua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ENAn lorturiko espediente akademikoari esker, Fleur Pellerin, 2000.ean, hogeita sei urte zituela, Kontuen Auzitegiko magistratu bihurtu zen, eta bigarren mailako auditore gisa hasi zen lanean.[25] 2001ean, lehen mailako auditore[26] eta Aurrekontu eta Finantza Diziplinako Auzitegiko txostengile izendatu zuten[27]. Kontu auzitegiko kontseilari berreslea izan zen[28] 2003tik 2016ra, urte horretan dimisioa aurkeztu baitzuen.[29]
Auzitegian hirugarren ganberara destinatu zuten, hezkuntza, kultura eta ikerketaz eta ikus-entzunezko sektoreaz arduratzen dena.[30] Ganbera horretan, 2001 eta 2005 bitartean, txostengilea izan zen Egile Eskubideak eta Lotutako Eskubideak Kobratzeko Sozietateak Kontrolatzeko Batzordean (Societé de gestion des droits d'auteur - SPRD).
Aldi berean, 2001etik 2006ra, NBEko kanpo-auditore gisa lan egin zuen Iraken, New Yorken eta Genevan. Halaber, 2007an Funtzio Publikoaren Etika Batzordeko kontalari izendatu zuten.[31]
Bestelako eginkizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fleur Pellerin hizlaria izan zen ENAn (École nationale d'administration). 2006an, Paul Dupont-ek argitaratutako Bulletin annoté des Lois et Décrets hilabetekariaren argitaratzailekide izan zen. Sektore pribatuan ere egon zen: 2008tik 2009ra, Tilder enpresako zuzendari elkartua izan zen, komunikazioetan, komunikabideekiko harremanetan eta krisi-komunikazioetan aholkularitza-enpresa bat.[32] Club XXIe siècle-ko presidente gisa, France Télévisions taldeko Aniztasunaren Batzorde Iraunkorreko kide bihurtu zen.[33]
2011n, Public Senat Frantziako Senatuaren telebista kateko administratzaile[34] eta Autorité de régulation des jeux en ligne-ko (ARJEL)[35] zigor batzordeko kide izendatu zuten.
Ibilbide politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hastapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fleur Pellerin 2002an Lionel Jospinen kanpaina-taldean parte hartu zuen, Pierre Moscovici-ren zuzendaritzapean, erredaktore- eta aditu-talde batean.[36] 2007an, Ségolène Royal-ek prentsa espezializatuarekiko harremanez arduratzen zen taldearen buru izendatu zuen.[36] 2012ko presidentetzarako hauteskundeetan, François Hollande-ren aldeko kanpainan, Gizarte eta Ekonomia Digitalen Zentruaren arduraduna izan zen.[37]
French-American Foundation erakundeko «Young Leaders-en» 2012ko promozioko kidea izan zen.[38]
Eginkizunak François Hollande presidentearen agintaldian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]ETEetako, Berrikuntzako eta Ekonomia Digitaleko ministro delegatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012ko maiatzaren 16an, Jean-Marc Ayrault-ek Fleur Pellerin bere gobernuko Enpresa txiki eta ertainetako (ETE), Berrikuntzako eta Ekonomia Digitaleko ministro delegatu izendatu zuen, Produkzioa Berregituratzeko Ministerioaren barruan. Urte bereko ekainean, Ayrault-ek berriro aukeratu zuen bere bigarren gobernuko ministro. 2012ko uztailean, publikoki iragarri zuen zaintza masiboko teknologien salmentaren aurka zegoela, eta zalaparta handia sortu zuen Frantziako zirkulu politikoetan, Frantzia teknologia horren saltzaile handienetako bat baita.[39] Horrez gain, Interneteko enpresaburuen mobilizazioari —Le mouvement des Pigeons— egin behar izan zion aurre; enpresariak kexu ziren beren enpresak saltzeko ordaindu beharreko zergetan izan ziren igoerengatik. Arazoari erantzuteko, ekintzailetzaren sustapena xedea zuten neurriak ezarri zituen, partaidetzazko finantzazioa eta enpresen berrikuntza errazteko, eta ekintzaileen zerga-ordainketa arautzeko.[40] Halaber, saiatu zen sektore digital frantsesa atzerrian sustatzen; horretarako, 2013ko azaroaren 27an “French Tech” etiketa plazaratu zituen, teknologia digitalean inbertitzen zuten hiri frantsesei ikusgarritasuna emateko.[40] Ekimena 215 milioi euroko aurrekontuarekin osatu zuen etiketa berria bultzatzeko eta gazte ekintzaileei laguntzeko.[41]
Fleur Pellerinek sarritan desadostasunak izan zituen bere ministro nagusi Arnaud Montebourg-ekin, adibidez, Yahoo! -k Dailymotion erosi zuenean, Free-k 4G eskaintza kaleratu zuenean eta Vivendik SFR saldu zuenean. 2014ko apirilaren 2an kargutik kendu zuten. Axelle Lemaire haren ondorengoak hartu zuen ministerio delegatuak, ordea, ekonomia, ekoizpenaren susperraldia eta sektore digitala uztartzen zituen[40][42], eta interneteko enpresari asko ez ziren ados egon antolamendu berriarekin[43].
Kanpo Merkataritzaz, Turismoaren Sustapenaz eta Atzerriko Frantsesez arduraturiko Estatu Idazkaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014ko apirilaren 9an, Manuel Valls-en lehen gobernuan, Fleur Pellerin Kanpo Merkataritzaz, Turismoaren Sustapenaz eta Atzerriko Frantsesez arduraturiko Estatuko idazkari izendatu zuten.[44]
Kultura eta Komunikazio ministroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014ko abuztuaren 26an, Manuel Vallsen bigarren gobernuan, Fleur Pellerin Kultura eta Komunikazio ministro izendatu zuten.[45]
2015eko maiatzaren 15ean, Kultura eta Komunikazio Ministerioak sorkuntza-askatasunari, arkitekturari eta ondareari buruzko lege-proiektua aurkeztu zuen. Proiektuak honako hauek jasotzen zituen: interpretatzaile artistikoen eta disko-etxeen arteko eskubideen banaketa egokiagoa, zinema-sektoreko diru-sarreren gardentasuna, txotxongilolarien eta zirkuko artisten estatutuaren onarpena, zaleen jardunbide artistikoei buruzko zenbait xedapen, bekadun ikasleen sarbidea arte-eskoletan eta, azkenik, arkitekturari buruzko atala.[46] Gobernuak lege-proiektua Ekonomia, Gizarte eta Ingurumen Kontseiluari igorri zion, irizpena eman zezan.[47] Pellerinen aurreko Kultura ministroak, Aurélie Filippettik, ondare artistikoak behar bezala zaintzeko, Sorkuntzari buruzko lege honetan jabari publikoaren kontzeptua zehaztu nahi zuen, ordura arte definiturik ez baitzegoen. Fleur Pellerinen proiektuan, ordea, ez zen jabari publikoaren definizio positiborik agertu.[48]
2015eko azaroan, Kultura Ministerioaren mendeko establezimendu publikoen estatutuak harmonizatzeko dekretu bat sinatu zuen. Arau berriak establezimendu horietako zuzendari kargurako hiru urteko agintaldia ezarri zuen, bi aldiz berritu ahal zena. Hala ere, establezimendurik handienetan (Louvre, Orsayko Museoa, Pompidou Zentroa, Versailleseko Jauregia eta Grand Palais) gehienik ere hamaika urteko epea ezarri zen (lehen agintaldia, bost urtekoa; eta ondoren, bi agintaldi, gehienez hiruna urtekoak).[49]
2015eko azaroko dekretu batean prentsari zuzendutako laguntza ekonomikoa handitu zuen, dirulaguntzak 50 bat argitalpeni zabalduz.[50] Dekretuak ezarritako baldintza bat zen argitalpena aurreko bost urteetan arrazakeriagatik, antisemitismoagatik edota gorrotora edo indarkeriara bultzatzeagatik kondenatua ez izana. Baldintza horrek bazter uzten zituen zenbait hedabide, hala nola Valeurs actuelles, Minute edo Rivarol. Yves de Kerdrel Valeurs actuelles zuzendariaren aburuz, «V. Errepublikaren historia osoan, gobernu batek inoiz ez dio prentsari halako aurrez aurreko erasorik egin».[51][52] Minute egunkariak argudiatu zuen dekretua prentsa-legea kontuan hartu gabe idatzita zegoela eta zenbait «forma-akats» zituela.[53]
2016ko otsailaren 11ko ministroen berrantolaketan, ez zuten berretsi Fleur Pellerin bere karguan[54], Manuel Vallsen aholkua —zeinekin harreman estua baitzuen— kontuan hartu gabe.[55][56] Audrey Azoulay ministro berriarekin kargua eskualdatzean, lehen ministroarekiko bere “esker ona eta fideltasuna” adierazi zuen.[57]
Kargua utzi eta egun batzuk geroago, Printemps républicain mugimenduaren manifestuaren lehen sinatzaileetako bat izan zen.[58] Manifestuan, Printemps républicainek adierazten zuen "eskuin muturraren eta islamismo politikoaren" aurka borrokatu nahi zuela, eta "alde guztietatik zalantzan dagoen" laikotasuna defendatu, "batzuek helburu politikoekin manipulatu, besteek sinesmen erlijiosoak aitzaki eraso, eta askok axolagabekeriagatik entzungor egiten baitiote".[58]
Ibilbidea sektore pribatuan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016an, Bizitza Publikoaren Gardentasunerako Agintaritza Gorenaren aldeko irizpena jaso ostean, Fleur Pellerinek inbertsio-funts bat sortu zuen: Korelya Capital.[59] Funtsak bi helburu zituen: batetik, Koreak Frantzian teknologia berrien arloan egiten dituen inbertsioak babestea, eta, bestetik, Frantziako enpresa berriak finantzatzea, Asiako merkatuetarako sarbidea errazteko. Uztailaren 25ean Kontuen Auzitegian dimisioa eman zuen, eta, horrela, goi-funtzio publikoa utzi zuen.[60][61] «Kezka etikoengatik» dimititzen zuela eta komunitateari ez ziola «bere lasaitasunaren prezioa» ordainarazi nahi argudiatu zuen.[62][63][64]
2018an, Bizitza Publikoaren Gardentasunerako Goi Agintaritzak Pellerinek prise illégale d'intérèts[oh 2] (interesak legez kontra jabetzea) delitua egin ote zuen susmoa izan zituen.[65] Hori zela eta, 2018ko abenduaren 19an txosten berezi bat argitaratu zen,[66] baina 2021eko uztailaren 1ean, Finantza Fiskaltza Nazionalak (PNF) prozesua artxibatzea erabaki zuen[67][68]
2016ko irailean, "Naver" taldean, Hego Koreako enpresa informatiko batean, 100 milioi euroko funtsak biltzea lortu zuen Korelya Capital enpresaren jarduerak finantzatzeko.[64][69] 2016ko azaroan, France digitale-ko zuzendaritza-batzordeko kide bihurtu zen. Hilabete horretan bertan, Korelya Capital funtsak inbertsio bat egin zuen Devialet-en, eta horrela, Fleur Pellerin enpresa horretako administrazio-kontseiluan ere sartu zen.[70] Korelya funtsaren helburua "adimen artifiziala, big data, ikaskuntza automatikoa, sakoneko ikaskuntza [eta] gauzen Interneta" bezalako sektoreetan inbertitzea da. Fleur Pellerin KissKissBankBank-eko Administrazio Kontseiluko kide ere bihurtu zen.[71]
2017ko martxoan, CANNESERIES - Canneseko Nazioarteko Serien Jaialdiko lehendakari izendatu zuten.[72]
2018ko uztailaz geroztik, Belfort-eko Eurockéennes musika jaialdiko Administrazio Kontseiluko kidea da .[73]
2019ko urrian, Reworld Media taldeak administrazio-kontseiluan onartu zuen Fleur Pellerin. Reworld Mediak Auto plus edo Télé Star bezalako zenbait hedabide idatziren jabe da. Beste enpresa batzuetako administrazio-kontseiluetako kide ere bada; besteak beste, Schneider Electric eta KLMko kontseiluetakoa.[74].
2022ko urtarrilean, Crédit Mutuel Alliance Fédérale banku-taldearen xede-batzordeko lehendakari izendatu zuten.[75] Pellerinek, lehendakari gisa, banku taldeak —2020ko amaieran entreprise à mission[oh 3] bilakatua— bere misioan zedarrituriko konpromiso sozialak betetzen zituen gainbegiratzeko ardura izan zuen.
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015. urtean, Fleur Pellerinek ahotsa eman zion Lémurienne Grimaud pertsonaiari Jul komikilariaren Silex and the City animazio-seriean.[76]
Urte berean, Thibaud Croisy zuzendariak 4 rêves non-censurés en présence de Fleur Pellerin antzezlana sortu zuen. Obra oinarrituta zegoen egileak izandako amets erotikoetan, zeinetan Pellerin bera agertzen zen. Obrak Thibaud Croisyk bere "ministro ikuskatzaile anderearekin" izandako "eldarnio lizunak" irudikatzen ditu.[77] Ikuskizuna, Gennevilliers-eko antzokian lehen aldiz antzeztu ondoren, Bordelen, Paris-Villette Antzokian eta Vanves-eko udaletxean aurkeztu zen. Azken antzezpenetan, ordurako Fleur Pellerinek ministro izateari utzi zionez, obra hasi aurretik 'Une Tombe, une Fleur' izeneko hileta-otoitza errezitatzen zen.[78]
Institut Montaigne think tank edo gogoeta laborategi liberaleko zuzendaritza-batzordeko kidea da.[79]
Esker onak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Titulu ofizialak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Chevalier de la Légion d'honneur (2022)[80]
- Chevalière de l'ordre national du Mérite (2017)[81]
- Commandeure de l'ordre des Arts et des Lettres (ex officio kultura-ministroa izan zelako)[82]
- Gran Cruz de la Orden del Mérito Civil (Espainia, 2015eko martxoaren 23a)[83]
Sari satirikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Anticor ustelkeriaren kontrako elkarte frantsesaren Pantoufle saria (Paris, 2019ko urtarrilaren 11).[84] "Pantouflage" terminoak, lagunartean, goi-funtzionario batek bere kargua uztean enpresa pribatu batean lan egingo duela adierazten du.[85]
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Margie Sudre-ek ama vietnamdarra eta aita frantziarra zituen eta gobernuko kidea izan zen 1995 eta 1997 artean, baina Estatu idazkari kargua izan zuen.
- ↑ Frantzian, Zigor Kodearen 432-12 artikuluan definitzen da interesak legez kontra eskuratzearen delitua: «Agintaritza publiko bat duen pertsona batek edo zerbitzu publikoko misio bat agindu zaion pertsona batek edo hautapenezko mandatu publiko bat duen pertsona batek, zuzenean edo zeharka, edozein interes eskuratu, jaso edo kontserbatzea enpresa batean edo eragiketa batean, baldin eta, egintza gauzatzen den unean, haren gainbegiratze, administrazio, likidazio edo ordainketaren erantzukizun osoa edo partziala badu».
- ↑ Frantzian, "entreprise à mission" (misioa duen enpresa) edo "société à mission" (misioa duen elkartea) terminoek etekinak lortzeaz gain beren buruari gizarte- edo ingurumen-helburu bat ematen dioten enpresa-moduak izendatzen dituzte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Fleur Pellerin» artikulutik itzulia izan da, 2023-12-10 data duen 210412581 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-12-10 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ a b (Frantsesez) Falletti, Sébastien. (2012-05-18). «Fleur Pellerin, reine de Corée» Le Point (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) «Fleur Pellerin. Elkarrizketa» On n'est pas couché. YouTubeko kanala 2012-12-01 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Lee Seung Hun. (2013-03-23). «Fleur Pellerin en Corée, une rock star pour la presse coréenne | Corée Information» coree.aujourdhuilemonde.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).
- ↑ (Ingelesez) «Korean Adoptee Becomes French Deputy Minister» english.chosun.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Kyuha, Yu. (2012-05-23). «FRANCE. Fleur Pellerin, une “femme parfaite” pour la Corée du Sud» Courrier international (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) AFP. (2013-03-23). «Fleur Pellerin en Corée du Sud» Le Figaro (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Daumas, Cécile. «Hussarde de la diversité» Libération (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Duffé, Julien. (2012-09-08). «« J'aimerais faire du 93 un laboratoire du numérique »» leparisien.fr (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) «Biographie de Fleur Pellerin» TF1 INFO - Actualités du jour en direct : Actualité en France et à l'International 2024-01-29 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Intervenant : Fleur Pellerin. Les Entretiens de l'excellence.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Morin, Gaëtane. (2011-12-15). «Présidentielle 2012 : Fleur Pellerin, l'atout charme de Hollande» France Soir (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ [1], https://www.dailymotion.com/video/xwy58q_l-oeil-du-photographe-seance-avec-patrick-noel_news.
- ↑ (Frantsesez) Manenti, Boris. (2012-05-16). «Fleur Pellerin, la figure montante de l'équipe Hollande» O (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Scot, Marie. (2022). Sciences po, le roman vrai. Sciences po, les presses ISBN 978-2-7246-3915-5. (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
- ↑ (Frantsesez) «Liste des candidats admis au concours externe d'entrée à l'Ecole nationale d'administration organisé en 1997» JORF (Légifrance) 16 1998-01-20 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Bruckmüller, Mathieu. (2014-04-09). «Remaniement: Fleur Pellerin, une ministre polyglotte, au Commerce Extérieur» www.20minutes.fr (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Vandel, Philippe. (2017-03-02). «Tout et son contraire. Fleur Pellerin : "Je bats souvent Yann Moix au Scrabble"» Franceinfo (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Dupont, Thierry. (2012-05-17). «Fleur Pellerin, la "zen attitude" aux PME et à l'économie numérique» L'Express (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Riché, Pascal. (2011-11-25). «La conseillère numérique de Hollande, trop technocrate pour le Web ?» L'Obs (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) «Arrêté du 24 mai 2012 portant nomination au cabinet de la ministre» JORF 122. zk. 27. testua 2012-05-26 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) «Arrêté du 25 juin 2012 portant nomination au cabinet de la ministre» JORF 149. zk. 108. testua 2012-06-28 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) «L'interview working mum de Fleur Pellerin - Elle Active» elle.fr 2014-08-27 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) «Fleur Pellerin : podcasts et actualités» Radio France (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) «Un nouveau Président pour le Club XXIe Siècle» FocusRH.com 2012-01-13 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) «Décret du 6 juin 2000 portant nomination (Cour des comptes)» JORF (Légifrance) 132. zk.: 8671. 2000-06-08 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) «Décrets du 31 août 2001 portant nomination (Cour des comptes)» JORF (Légifrance) 207. zk.: 14338. 2001-09-07 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) «Décret du 26 juillet 2001 portant nomination de rapporteurs près la Cour de discipline budgétaire et financière» JORF (Légifrance) 175: 12335. or.. 2001-07-31 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) «Décret du 24 juin 2003 portant nomination (Cour des comptes)» JORF (Légifrance) 145. zk. 36. testua: 10675. or.. 2003-06-25 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) «Décret du 25 juillet 2016 portant acceptation de démission et radiation des cadres (Cour des comptes) - Mme PELLERIN (Fleur)» JORF (Légifrance) 173. zk. 35. testua 2016-07-27 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Mourgue, Marion. (2012-04-29). «La relève féminine du Parti socialiste | Les Inrocks» https://www.lesinrocks.com/ (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) «Arrêté du 1er juin 2007 portant nomination à la commission de déontologie» JORF (Légifrance) 131. zk. 24. testua 2007-06-08 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Bourbois, Jean Claude. (2016-08-21). «Fleur Pellerin préfère l’entreprise à la fonction publique» La Croix ISSN 0242-6056. (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) «Composition du Comité diversité de France Télévisions» France Télévisions Diversité (ftv-diversite.fr) (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) «Conseil d'administration publicsenat.fr» Public Sénat 2011-05-08 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Organisation. ARJEL - Autorité de régulation des jeux en ligne (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ a b (Frantsesez) Stainville, Raphaël. (2012-04-19). «La campagne de 2012 les a révélés» Le Figaro (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Champeau, Guillaume. (2011-11-16). «Fleur Pellerin, conseillère de François Hollande au numérique» Numerama (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Ingelesez) «Past Classes - 2012» French American Foundation 2012.
- ↑ (Ingelesez) Sandle, Adam. «Fleur Pellerin: "I am opposed to France selling massive surveillance technologies"» ground report (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
- ↑ a b c (Frantsesez) Rauline, Nicolas. (2014-04-02). «Le sort de Fleur Pellerin interpelle le secteur du numérique» Les Echos (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Ferran, Benjamin. (2013-11-28). «Économie» «La France consacre 215 millions d'euros à soutenir ses start-up» Le Figaro: 20. (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Ferran, Benjamin. (2014-04-02). «Arnaud Montebourg évince Fleur Pellerin du Numérique» Le Figaro (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Raymond, Grégory. (2014-04-02). «Les entrepreneurs très déçus par l'absence de Fleur Pellerin» Le HuffPost (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) «Décret du 9 avril 2014 relatif à la composition du gouvernement» Légifrance - Publications officielles - Journal officiel - JORF n° 0085 2014-04-10 (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
- ↑ (Frantsesez) Ferenczi, Alexis. (2014-08-26). «Fleur Pellerin nommée ministre de la Culture pour répondre aux défis numériques» Le Huffington Post (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
- ↑ (Frantsesez) Grépinet, Mariana. (2015-10-01). «Session de rattrapage pour Fleur Pellerin - Loi "Liberté de création"» parismatch.com semaine du 1er au 7 octobre 2015: 40. (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
- ↑ (Frantsesez) «Avant-projet de loi relatif à la liberté de la création, à l'architecture et au patrimoine» Le Conseil économique social et environnemental 2015-05-18 (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
- ↑ (Frantsesez) Rees, Marc. «Loi Création : Fleur Pellerin ne veut pas de définition positive du domaine public» Nextinpact.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Confavreux, Joseph; Gorius, Aurore. (juin 2016). Le pouvoir de nommer comme seule politique. Enquête sur la déréliction de l’État culturel. , 86-101 or. (Noiz kontsultatua: 2024-01-29)..
- ↑ (Frantsesez) AFP. (2015-11-09). «Des aides à la presse étendues à 50 titres, Valeurs Actuelles exclu» L'Express (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Hausalter, Louis. (2015-11-10). «Un décret de Pellerin prive Valeurs actuelles et Minute d'aides à la presse» Marianne - Actualités et débats (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Morin, Cyril. (2015-11-04). «L'astuce de Fleur Pellerin pour empêcher Valeurs Actuelles ou Minute de toucher des aides à la presse» Le Lab d'Europe (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) «Minute - Le droit de la presse pour la nulle» MINUTE 2015-11-10 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) «Audrey Azoulay remplace Fleur Pellerin à la Culture» Europe 1 2016-02-11 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Ubertalli, Olivier. (2016-02-12). «Départ de Fleur Pellerin : "Manuel Valls t'a défendue, tu as été débranchée"» Le Point (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Pecnard, Jules. (2016-02-16). «Après son limogeage, Fleur Pellerin fait la fête avec Manuel Valls» Le Figaro (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) «Fleur Pellerin : l’humiliée du remaniement» Magazine Marianne 2016-02-11 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29)..
- ↑ a b (Frantsesez) Gendron, Guillaume. «Au lancement du «Printemps républicain» : «N’ayez pas peur du mot « islamophobe »»» Libération (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Michel, Anne. (2018-12-19). «Fleur Pellerin, une ex-ministre soupçonnée de prise illégale d’intérêts» Le Monde.fr (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) «Fleur Pellerin quitte la fonction publique et monte son entreprise» L'Express 2016-08-21 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) «Décret du 25 juillet 2016 portant acceptation de démission et radiation des cadres (Cour des comptes) - Mme PELLERIN (Fleur)» JORF (Légifrance) 35. zk. 2016-07-27 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Legouté, Delphine. (2016-08-21). «L'ex-ministre Fleur Pellerin démissionne de la fonction publique et part dans le privé» Marianne (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ Décret du 25 juillet 2016 portant acceptation de démission et radiation des cadres (Cour des comptes) - Mme PELLERIN (Fleur). (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
- ↑ a b (Frantsesez) «Fleur Pellerin lève 100 millions d'euros pour son fonds d'investissement» Europe 1 2016-09-29 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Michel, Anne. (2018-12-19). «Fleur Pellerin, une ex-ministre soupçonnée de prise illégale d’intérêts» Le Monde.fr (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) «Délibération n° 2018-178 du 21 novembre 2018 portant rapport spécial relatif à la situation de Madame Fleur Pellerin» JORF (Légifrance) 293. zk. 126. testua (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
- ↑ (Frantsesez) «Reconversion dans le privé de l'ex-ministre Fleur Pellerin: l'enquête classée sans suite» Le Figaro 2021-07-01 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) «Reconversion dans le privé de Fleur Pellerin : l’enquête classée sans suite» SudOuest.fr 2021-07-01 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Falletti, Sébastien. (2016-09-29). «Fleur Pellerin lève 100 millions d'euros pour son fonds d'investissement» Europe 1 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ « Fleur Pellerin entre au conseil d'administration de Devialet », Challenges.fr, 28 novembre 2016
- ↑ (Frantsesez) Forge, Véronique. (2017-02-17). «Fleur Pellerin : sa nouvelle vie sous le signe de la Tech !» Business O Féminin (Noiz kontsultatua: 2024-01-23).
- ↑ (Frantsesez) Binacchi, Fabien. (2017-03-08). «Fleur Pellerin à la tête du Festival international des séries de Cannes» www.20minutes.fr (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Courageot, Sophie. (2018-08-07). «Eurockéennes : plus haut, plus fort, 135.000 festivaliers nouveau record de fréquentation» France 3 Bourgogne-Franche-Comté (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) «L'ancienne ministre de la Culture Fleur Pellerin entre au conseil d'administration du très contesté Reworld Media» Challenges 2019-10-14 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Lederer, Édouard. (2022-01-19). «Crédit Mutuel Alliance Fédérale fait appel à Fleur Pellerin pour le suivi de sa RSE» Les Echos (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Raïo, Stéphanie. (2015-11-02). «Silex and the City, toujours paléolitiquement incorrect» TV Magazine (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Beauvallet, Ève. «Rêveries enflammées sur le culte de la ministre» Libération (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Vernay, Marie-Christine. (2016-03-24). «A cup of Artdanthé» délibéré (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) «Pourquoi l'Institut Montaigne est un haut lieu des stratèges» Consultor (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) «Légion d'honneur: la liste des promus du 1er janvier 2022» Le Figaro 2022-01-02 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) «Décret du 2 mai 2017 portant promotion et nomination» JORF (Légifrance) 104. zk. 2. testua (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Décret n° 57-549 du 2 mai 1957 portant institution de l'ordre des Arts et de lettres.. Légifrance 1957-05-02 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Real Decreto 213/2015, de 23 de marzo, por el que se concede la Gran Cruz de la Orden del Mérito Civil a las personas de la República Francesa que se citan.» BOE.es - Documento BOE-A-2015-3144 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) «La Cérémonie 2019 des Prix éthiques et des Casseroles» Anticor 2019-01-11 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
- ↑ (Frantsesez) Pantouflage. 2023-06-04 (Noiz kontsultatua: 2024-01-29).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) «Fleur Pellerin. Femme politique, Présidente de société» Who's Who (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).