Frederick Sleigh Roberts
Itxura
Frederick Sleigh Roberts (Kanpur, India, 1832ko irailaren 30a - Saint-Omer, Pas-de-Calais, Frantzia, 1914ko azaroaren 14a) ingeles marexala izan zen.
Sandhurst-eko Eskolan egin zituen ikasketa militarrak, eta arrakasta izan zuen 1857ko zipaioen matxinadaren aurka. Abisiniako Kanpainan parte hartu zuen 1868an, eta Indiara itzuli zen gero Afganistan eta Indiako estatuen arteko muga zaintzera. Kabulen ingeles misiolariak hil zituztenez Afganistanen barneratu zen, eta, Kabulez gainera, Kandahar hiriaz ere jabetu zen (1880). Indiako armadako komandante egin zuten 1886an, eta marexal 1895ean. 1899an ingeles osteen buru izan zen boerren aurkako gerran. Londresa itzuli, eta Ingalaterrako armadako jeneral egin zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kategoriak:
- 1832ko jaiotzak
- 1914ko heriotzak
- Erresuma Batuko jeneralak
- Erresuma Batuko hargin beltzak
- Pneumoniak hildakoak
- Eton Collegen ikasitakoak
- Ingalaterrako Logia Handi Batuko masoiak
- Erresuma Batuko Kontseilu Pribatuko kideak
- Indiako Izarraren Ordenako Gurutze Handiko Zaldunak
- Bigarren Boerren Gerrako militarrak
- Lehen Mundu Gerrako britainiarrak
- Bigarren Boerren Gerrako Britainiar Armadako pertsonala
- Erresuma Batuko landa mariskalak
- Bainuaren Ordenako Gurutze Handiko zaldunak
- San Joanen Ordenaren zaldunak