Edukira joan

Galina Zybina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galina Zibina» orritik birbideratua)
Galina Zybina

Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo1931ko urtarrilaren 22a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  (1931 -  1991)
 Errusia  (1991 -  2024)
HeriotzaSan Petersburgo2024ko abuztuaren 10a (93 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Yury Fedorov (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak Pisu jaurtiketa
xabalina jaurtiketa
Disko jaurtiketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Q143267 Itzuli1952ko uztailaren 26a15,28
Q143267 Itzuli1952ko irailaren 20a15,37
Q143267 Itzuli1952ko urriaren 1a15,42
Q143267 Itzuli1953ko urriaren 9a16,2
Q143267 Itzuli1954ko irailaren 14a16,28
Q143267 Itzuli1955eko azaroaren 15a16,67
Q143267 Itzuli1956ko urriaren 13a16,76
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua80 kilogramo
Altuera168 zentimetro
Jasotako sariak

IAAF: 14430542 Edit the value on Wikidata

Galina Ivanovna Zybina (errusieraz: Гали́на Ива́новна Зы́бина; Leningrad, 1931ko urtarrilaren 22a2024ko abuztuaren 10a) sobietar eta errusiar atleta izan zen.

Ama eta neba galdu zituen Leningradeko setioan Bigarren Mundu Gerran, eta bera oso ahulduta geratu zen hotzak eta goseak jota. Aita frontean hil zen.

1950ean jada atletismoan nabarmentzen zen, eta xabalina jaurtiketan Europako txapeldun izan zen. Sobietar Batasuneko taldearekin lehiatu zen lau joko olinpikotan eta hiru domina irabazi zituen pisu jaurtiketako proban. 1952an txapeldun olinpikoa izan zen, 1956an txapeldunordea eta 1964an brontzezko domina lortu zuen. Gainera, laugarren izan zen 1952an xabalina jaurtitzeko proban. 1952 eta 1956 artean munduko zazpi errekor ezarri zituen eta pisua 16 metrotik gorako luzera jaurti zuen lehen emakumea izan zen.