Gendun Gyatso
Gendun Gyatso | |||
---|---|---|---|
← Gendun Drup - Sonam Gyatso → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Pema Dorje | ||
Jaiotza | Ngamring County (en) , 1476 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Chinese Empire | ||
Heriotza | Drepung Monastery (en) , 1542 (egutegi gregorianoa) (65/66 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Sek Tön | ||
Ama | Machik Kunga Pemo | ||
Irakaslea(k) | Jé Lung Rik Gyatso (en) Peljor Lhundrub (en) Khedrub Norzang Gyatso (en) Künga Delek Rinchen (en) | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, commentator (en) eta idazlea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Tibetar budismoa Geluga | ||
Erlijio-ordena | Gelug |
Gendun Gyatso Palzangpo (tibeteraz: དགེ་འདུན་རྒྱ་མཚོ་, wyliez Dge-'dun Rgya-mtsho eta pinyin tibetarrez Gêdün Gyaco) Gendun Gyatso soilik ere bai ("Izpiritual gaien Ozeano Sublimeki Loriatsua": Yonten Phuntsok) (1475-1541), bigarren Dalai Lama izan zen, eta bere burua hala aldarrikatu zuen bakarra. Gendun Drupen berraragitze bezala, 17 urterekin aldarrikatua izan zen, dirudienez, monjeak aurreko dalai lamaren berraragitzearen bila zebiltzanean, berak, euren zain zegoela esan zien.
Elezaharrak dioenez, hitz egiten ikasi eta gutxira, Gendunek, bere gurasoei, bere izena Pema Dorje zela esan zien, lehen Dalai Lamaren izena. Lau urte zituela, bere gurasoei, Tashilhumpo monasterioan bizi nahi zuela esan zien, monjeekin egon ahal izateko. Eskolastiko eta olerkari mistiko izendatua izan zen, asko bidaiatu zuen Gelug eragina zabaltzeko, eta Gelugpa monasterio nagusia zen Drepungeko abade egin zen, ordutik, Dalai Lamekin lotua egon dena.
Lhamo Latso, Ikuskarien lakua aurkitu eta bereganatzeko profezia bete zuen, sinesmenaren arabera, hurrengo Dalai Lamen berraragitzeak aurkitzeko balio izan duena.
Aurrekoa Gendun Drup |
Dalai Lama |
Ondorengoa Sonam Gyatso |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gendun Gyatso |