Geografoa
Geografoa (nederlanderaz: De geograaf), XVII. mendean, 1669 inguruan, Jan Vermeer margolari herbeheretarrek egindako olio-pintura da. Data hori margolanean agertzen, orman idatzita (MDCLXVIIII),[1] baina ez da seguru data erreala denik. Gaur egun Frankfurt am Maingo Städel Museoan ikus daiteke. Kuriosidade bezala zera aipatu daitekeː Vermeerren obran bakarrik hiru daude sinatuta eta dataz adierazita, hau eta beste biː Astronomoa eta Estalgilea.[2]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irudiko geografoa, garaian intelektualen artean modan zegoen japoniar estilo tunika batez jantzita, ikerketa zientifikoan murgilduta dago. Bere jarrerak −mapen, gutunak, liburuak eta Lurraren globoaz inguratuta− aktibitatea adierazten du. Eskuineko eskuaz konpas bat heltzen du. Margolariak ikerlaria leihotik begira harrapatu du, pentsatzen egongo balitz bezala. Leihotik sartzen den argia eszena osoa argitzen du baina batez ere geografoaren aurpegia. Inspirazioaren sinboloa izan daiteke.[3]
Teknika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolan honek Vermeerrek optika nola kontrolatzen zuen ondo asko erakusten du. Hori, batez ere, bi elementuetan ikus daitekeː perspektibaren erabileraz eta argi-ilunen erabileraz. Esaterako, oso polita da leihotik sartzen den argiak ormetan marrazten dituen marrak. [4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Aramairu gainean dagoen mundu bola Jodocus Hondius-ek egina da, 1618ko datarekin.
- ↑ Blankert, Albert (1982). Todas las pinturas de Vermeer, 66.or. Noguer. ISBN 84-279-9113-4.
- ↑ Norbert Schneider (2010). Vermeer. La obra completa, 75.or. Taschen. ISBN 978-3-8365-1375-3.
- ↑ http://www.elperiodico.com/es/noticias/cultura-y-espectaculos/20101007/pintura-holandesa-flamenca-del-xvii-ilumina-guggenheim/519844.shtml