Edukira joan

Gorritz

Koordenatuak: 42°48′31″N 1°21′50″W / 42.8085677°N 1.3639512°W / 42.8085677; -1.3639512
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorraitz (Longida)» orritik birbideratua)
Gorritz
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko ikuspegia hegoaldetik, urtegia baino lehen
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioaurrea
UdalerriaLongida
Administrazioa
Motaherri hustu (urpean)
Izen ofizialaGórriz/Gorritz
Posta kodea31481
Herritarragorriztar
Geografia
Koordenatuak42°48′31″N 1°21′50″W / 42.8085677°N 1.3639512°W / 42.8085677; -1.3639512
Garaiera562 metro
Distantzia31,5 km (Iruñetik)

Gorritz[1][a] Longida udalerriko leku zaharra eta gaur egun urpeko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

Bertako biztanleak gorriztarrak ziren.

Gorritz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Gorriz (1109)
  • Gorriç (1200)
  • Gorriça (1268)
  • Gorritz (1276)
  • Gorriz (1366)
  • Gorriz (1531)
  • Gorriz (1648)
  • Gorriz (1802)
  • Gorriz (1945)
  • Gorritz (1957)

Gorritz Longida ibarran dago, Itoitzeko urtegiaren pean.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinioaurrean kokatua, lurra hautsia eta uhindua da, baina, oro har, ez du goragune handirik. Iparraldea menditsuena da, eta hegoaldea nekazaritzakoa. Ibaien pasabidean zehar, alubioien terraza-maila batzuk mailakatuta daude. Mendilerroen oinean ere higadura-glazis zabalak daude. Irati eta Erro ibaiek ibarra sortu zituen.

Longidak klima azpimediterraneoa dauka. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa da (altueraren arabera aldatzen da), eta prezipitazioak 800 eta 1.000mm bitartekoak (ugariagoak udaberrian eta udazkenean. Urteroko egun euritsuak 80 dira batez beste eta 100 baino gehiago herriko gunerik menditsuenetan.

Jatorrizko landaredia asko gutxitu da gizakiaren eragina dela eta, gaur egun 180 hektarea haritz inguru baino ez dira geratzen. Pinuek 441 hektarea hartzen dituzte, gehienak Austriatik ekarritako pinu lariziar birlandatuak dira baina berezko pinuren bat ere gordetzen da. Birlandatutako pinuak, Urrozgoiti, Ulibeiti, Zarikieta eta Rala herrietan izaten dira, batez ere.

Estazio meteorologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
    Datu klimatikoak (Agoitz, 1993-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.5 22.0 25.0 29.0 35.0 40.0 40.0 40.0 36.0 30.0 23.0 17.0 40.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.9 10.5 14.3 16.7 20.9 25.8 28.5 28.6 24.0 19.1 12.3 9.1 18.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.2 6.1 9.2 11.5 15.2 19.5 21.8 21.9 17.9 14.0 8.5 5.4 13.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.5 1.7 4.1 6.3 9.5 13.1 15.2 15.3 11.9 8.9 4.7 1.8 7.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -4.0 -3.1 -1.5 0.8 3.3 7.7 10.2 10.1 6.5 2.5 -1.8 -4.0 -4.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 101.3 87.3 83.7 81.1 70.1 54.3 39.4 32.4 65.7 78.7 103.9 91.1 888.9
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 70.0 44.8 46.8 67.5 50.6 57.8 58.5 90.0 107.0 82.5 45.8 86.5 107.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 14.1 12.6 12.0 13.6 12.7 8.0 6.2 6.5 8.5 11.7 15.2 14.6 135.6
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.4 2.4 1.6 0.3 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.2
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[3]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

1366an 3 su zituen eta 1427an 4, denak laborariak; 2 ziren 1553an eta 3 1646an. 23 biztanle zituen 1786an eta 29 1824an. XIX. mendearen hasierara arte ibarrak izendatutako diputatuak eta herritarrek aukeratzen zuten erregidoreak gobernatu zuten. 1802ko hiztegiak ur mineralaren bi iturri aipatzen ditu, hau da, butxaduren gaixotasunetan ondorio onak eragiten dituen bitrioliko-martziala, eta bestea sulfuroa, odola eztitzeko egokia. Bideak bertakoak ziren, egoera txarrean zeuden, eta Agoitzetik jasotzen zen posta.

XX. mendeko azken hamarkadetan, urtegien mehatxupean zegoen herria. Itoizko urtegia azkenean desagertu egin zen. Baratzeak, belardiak eta zerealetarako zelaiak ez ezik, mahasti batzuk ere bazeuden paisaian azken urteetara arte, eta herri hori zen, Ezkai, Itoitz eta Orbaitz herriekin batera, Irati ibaian bere ekoizpenaren muga gorena.

Itoizko urtegiak Itoitzen eragindako kalteen konparazioa

2020an 0 biztanle zituen Gorritzek.[4]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 3 3 0 0 0 0 0 0 0
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
  1. /górit͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza lehengo silaban

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Gorritz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Agoizko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  4. «Gorritz» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]