Edukira joan

Hussein Ali Montazeri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hussein Ali Montazeri

Deputy Supreme Leader of Iran (en) Itzuli

1985eko maiatzaren 5a - 1987ko azaroaren 16a
Aiatola Handia

Bizitza
JaiotzaNajafabad1922ko irailaren 22a
Herrialdea Iran
HeriotzaQom2009ko abenduaren 20a (87 urte)
Hobiratze lekuaFatima Masumeh Shrine (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: gaixotasun kardiobaskularra
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakpersiera
arabiera
Irakaslea(k)Hossein Borujerdi (en) Itzuli
Mohammad Mohaghegh Damad (en) Itzuli
Sadr al-Din al-Sadr (en) Itzuli
Seyed Reza Bahaodini (en) Itzuli
Ruhola Khomeini
Muhammad Husayn Tabatabaei (en) Itzuli
Majd al-Din al-Najafi al-Isfahani (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakteologoa, filosofoa, idazlea, akhoond (en) Itzuli, politikaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaXiismoa
hamabitarra
Alderdi politikoahautagai independente

amontazeri.com
Instagram: ayatollahmontazeri Edit the value on Wikidata

Hussein Ali Montazeri (persieraz: حسینعلی منتظری&‎; Najafabad, Isfahan probintzian, 1922ko irailaren 22a - Qom, 2009ko abenduaren 19a) irandar irakaslea eta xiiten buruzagia da izan zen.

Isfahaneko Teologia Eskolan ikasi zuen, eta Zientzia eta Filosofiako irakaslea izan zen Qomeko Teologia Eskolan. 1960ko hamarraldian, Khomeini imanaren ikasle izan zen. 1963an, xahren nekazari-erreformaren istiluetan, atxilotu egin zuten. Hurrengo urtean, Khomeini buruzagia bisitatu zuen Iraken. Handik itzuli zenean, atxilotu egin zuten berriz ere, eta Irango nekazari-inguruetara bidali zuten 1963-1964an. 1980an, Qomera itzuli zen, eta irakasle gisa lan egiten zuen han. 1985ean, Khomeini imanaren jarraitzaile ofizial izendatu zuten. Baina zenbait apaizek atzera bota zuten, erlijioaren hierarkian beheregi zegoelako. Hala, saiatu zen erlijio-liburuak irakurtzen eta Korana erakusten, buruzagien piramidean gorantz egiteko asmoz. Alderdien konstituzioaren aldeko agertu zen, islamismoaren barruan betiere, eta baita hauteskunde libreen eta iritzi-askatasunaren alde ere. Bere herrialdeko gobernuaren aurrean jarrera kritikoa izan baitzuen, Jakintsuen Biltzarra uztera behartu zuten. 1997an, etxean atxilotuta egotera behartu zuten Khamenei aiatolah kritikatzeagatik, eta 2003ra arte egon zen egoera horretan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]