Edukira joan

Izpi antikrepuskular

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izpi antikrepuskularrak Floridan (AEB). Ilundu baino ordubete lehenago ateratako argazki honetan eguzkia argazkilariaren atzean dago.
Izpi antikrepuskularrak Zizurkilgo Ezkeltzu menditik. Izpiek Aiako Harriaren eskuinean bat egiten dutela dirudi.

Izpi antikrepuskularrak izpi krepuskularren antzeko fenomeno optiko atmosferiko bat dira, baina eguzkiaren aurkako aldean agertzen dira zeruan. Izpi krepuskularrek zerua zeharkatu eta eguzkiaren aurkako aldeko puntu batean itxuraz bat egitean sortzen dira. Ez dira izpi krepuskularrak bezain maiz ikusten. Gehienetan egunsenti edo ilunabarrean izaten dira ikusgai.

Izpiek eguzkia dagoen aldean eta aurkakoan itxuraz bat egitea perspektiba efektu bat da. Izpi antikrepuskularrak ia paraleloak dira, baina perspektiba linealaren ondorioz eguzkiaren kokapenaren aurkako aldeko puntu batean bat egiten dutela ematen du.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. A., Day, John. (2003). The book of clouds. Silver Lining Books ISBN 9781402728136. PMC 52862910..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Ingelesez) Atmospheric Optics: Anticrepuscular rays