Jean-Louis Barrault
Jean-Louis Barrault | |||
---|---|---|---|
1943ko urtarrilaren 1a - 1946ko abuztuaren 31 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Jean-Louis Bernard Barrault | ||
Jaiotza | Le Vésinet, 1910eko irailaren 8a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Parisko 16. barrutia eta Paris, 1994ko urtarrilaren 22a (83 urte) | ||
Hobiratze lekua | Passy hilerria | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Madeleine Renaud (1940 - 1994) | ||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Lycée Chaptal (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aktorea, antzerki zuzendaria, Mimoa, film-zuzendaria, antzerki aktorea, zinema aktorea, gidoilaria, idazlea eta errealizadorea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Kidetza | Bavariako Arte Ederren Akademka Comité des intellectuels pour l'Europe des libertés (en) | ||
|
Jean-Louis Barrault (Le Vésinet, 1910eko irailaren 8a - Paris, 1994ko urtarrilaren 22a) antzezle eta antzerki-zuzendari frantsesa izan zen, batez ere, mimo-antzezpenengatik ezaguna. Parisko École du Louvren eta Théâtre de l´Atelier antzerki-eskolan ikasi zuen. 1940tik 1946ra arte, Comédie Françaisen aritu zen, eta 1946an Renaud-Barrault antzerki-taldea sortu zuen, bere emazte Madeleine Renaudekin batera. Théâtre des Nations antzokiaren zuzendaria izan zen. 1968an antzoki hori hartu zuten ikasleei eman zien laguntzak pizturiko gatazkaren ondoren, kargua utzi zuen eta Renaud-Barrault konpainia berrantolatu zuen, emaztearekin batera. Antonin Artauden jarraitzaile zen, eta erabateko antzerkia egiten saiatu zen beti. Barraultentzat, antzezlea bera eta gorputzaren bidezko antzezpena dira antzerkiaren funtsa, baina berebiziko garrantzia ematen zion testuari ere. Genero eta antzerki-molde ugari landu zituen, zuzendari zein antzezle gisa: tragedia grekoa, Shakespeare, klasiko frantsesak, bere garaiko komedia, absurduaren antzerkia, abangoardiako antzezpen esperimentalak... Antzerkigile askoren lanak zuzendu zituen, hala nola Ionesco, Molière, Shakespeare eta, batez ere, Paul Claudelenak. Gainera, hainbat idazleren obrak egokitu zituen antzerkirako, besteak beste, Faulkner, Rabelais, Jarry, Apuleio eta La Fontainerenak. Carné zuzendariaren Les enfants du paradis filmean parte hartu zuen 1944an. Antzerkiari buruzko liburuak idatzi zituen; Antzerkiari buruzko gogoetak, 1959) eta Jean-Louis Barraulten antzerkia, 1961 dira aipagarrienak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Louis Barrault |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.