Kemerovo
Kemerovo Кемерово | |||
---|---|---|---|
hiria | |||
Udaletxea Irudi gehiago | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Errusia | ||
Oblasta | Kemerovo | ||
Alkatea | Ilya Seredyuk (en) | ||
Izen ofiziala | Кемерово | ||
Jatorrizko izena | Кемерово | ||
Posta kodea | 650000–650099 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 55°20′00″N 86°04′00″E / 55.3333°N 86.0667°E | ||
Azalera | 282,3 km² | ||
Altuera | 140 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 557.119 (2021) 737 (2020) | ||
Dentsitatea | 1.976 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1918 | ||
Telefono aurrizkia | 3842 | ||
Ordu eremua | UTC+07:00 eta Krasnoiarskeko ordua | ||
Hiri senidetuak | Salgótarján eta Billings | ||
http://www.kemerovo.ru/ |
Kemerovo (errusieraz: Кемерово) hego-erdialdeko Errusiako industria-hiria da, Kemerovo oblasteko hiriburua. Siberiako Novosibirsk hiri eta oblastetik ipar-ekialdera dago, Tom ibaiaren ertzean eta Kuznetsk Alatau mendigunetik hurbil[1]. 2010ean 532.981 biztanle zituen[2].
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Moskutik 3.482 km-ra dago. Sobietar Batasunaren sasoian garatu zen bertako industria, batez ere kimika-, ongarri- eta manufaktura-sektoreetan. Trenbide Transiberiarra hiritik igarotzen da, Vladivostokeko porturanzko bidean, Siberia zeharkatuz.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errusiarren hainbat kokaguneren batura da Kemerovo. 1657. urtean, Verkhotomski izena ipini zioten Tomsk-etik Kuznetsk gotorlekurako bidean zegoen tokiari. 1701. urtean, sortu zen Scheglovoko kokalekua, Tom ibaiaren ezkerreko ertzean, eta handik gutxira herri bihurtu zen. 1859. urtearen inguruan, orain Kemerovo den eremuan zazpi herri zeuden: Stxeglovo (edo Ust-Iskitimskoie), Kemerovo (izen horrekin 1734tik), Jevseievo, Krasni Jar, Kur-Iskitim (Plexki), Davidovo (Ixanovo), eta Borovaia.
1721. urtean, inguruan harrikatza aurkitu zuten; 1907. urtean lehenengo ikatz-meatzeak ireki zituzten, eta 1917. urterako 4.000 biztanle inguru ziren bertan. Jurga eta Koltxuginoren arteko trenbidea (gaur egun, Leninsk-Kuznetski da lehenagoko Koltxugino hiria) erabakigarria izan zen inguruaren garapenerako, Topki eta Stxeglovo lotu baitzituen. 1918. urtean Stxeglovori hiri-izaera eman zioten, eta data hori hartzen da Kemerovoren sorreraren datatzat. 1934. urtean Kemerovo oblast-eko hiriburu izendatu zuten hiria.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klima kontinentala da; -48,4 °C (abenduan) eta 38 °C (abuztuan) arteko datuak jaso izan dira.
Datu klimatikoak (Kemerovo) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 6.0 | 6.8 | 14.6 | 28.3 | 34.4 | 35.1 | 38.0 | 36.3 | 33.1 | 24.5 | 13.1 | 5.8 | 38.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -12.2 | -9.0 | -1.2 | 7.9 | 18.7 | 23.2 | 25.5 | 22.9 | 15.7 | 7.4 | -3.5 | -10.0 | 7.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -21.5 | -19.6 | -12.6 | -3.0 | 4.7 | 10.4 | 13.2 | 10.6 | 4.6 | -1.4 | -11.0 | -19.0 | -3.7 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -47.9 | -47.1 | -39.9 | -32.4 | -12.6 | -5.7 | 0.5 | -1.2 | -9.4 | -27.9 | -39.5 | -48.4 | -48.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 28 | 19 | 19 | 26 | 40 | 68 | 72 | 62 | 41 | 45 | 44 | 41 | 505 |
Iturria: Pogoda.ru.net[3] |
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1926 | 1931 | 1939 | 1956 | 1959 | 1962 | 1967 | 1970 | 1973 | 1976 | 1979 | 1982 | 1986 | 1989 | 1992 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
21,7 | 50,5 | 137 | 240 | 277,7 | 305 | 364 | 385,0 | 415 | 446 | 470,6 | 495 | 514 | 520,3 | 520,6 |
1996 | 1998 | 2000 | 2001 | 2003 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2010 | |||||
540,8 | 497,8 | 492,7 | 489,5 | 484,8 | 522,6 | 520,1 | 519,8 | 520,0 | 532,9 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Kemerovo[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com
- ↑ «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
- ↑ .