Edukira joan

Klorofluorokarburo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Klorofluorokarbono» orritik birbideratua)
Klorofluorokarburo molekulak

Klorofluorokarburoak (CFC), baita ere klorofluorokarbono izenaz ezagunak, hidrokarburoen deribatu aseak dira, konposatu kimiko sintetikoak eta metano eta etanoaren deribatuak. Hidrogeno, kloro edota fluorraren atomoez ordezkatzen denean osatzen dira, beraz, CFCak kloro, fluor eta karbonoz soilik osatuta daude[1].

Mota honetako substantziak, ikuspuntu kimikotik oso egonkorrak dira. Oso erreaktibitate txiki honi eta beste ezaugarri termodinamiko eta ezaugarri termiko lagungarri batzuei esker, oso erabiliak izan dira, esaterako, jariakin errefrigeratzaile, propelente, bits isolatzaileen agente emultsionatzaile, agente garbitzaile moduan.

Oso erreaktibitate txikia izateagatik da hain zuzen ere, gaur egun, konposatu hauek ozono-geruzaren suntsitzaile nagusitzat hartzea. Batez ere, ez erreakzionatzeak edo oso gutxi egiteak atmosferan bizitza luzea esan nahi duelako, 60-240 urte bitartean CFC motaren arabera.

CFCen bizi zikloa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraren gainazaletik emititutako CFCak atmosferaren goialdeko geruzetara igotzen dira. Birtualki gardenak dira espaziotik sartzen diren uhin-luzera txikiko argiarentzat, aldiz, uhin-luzera handiko lurtar erradiazioen oso xurgatzaile onak dira. Honek esan nahi du, espaziora aterako litzatekeen energia kantitate bat harrapatuta geratzen dela atmosfera barruan, estratosferan.

Lurrazaletik emititu eta igoeran, gas hauen egonkortasuna dela eta estratosferara heltzean ez dituzte aldaketak jasan, beren ezaugarri guztiak gordetzen dituzte. Estratosferan, argi ultramorearen akzio bortizpean fotodisoziazioa deitzen den erreakzioa gertatzen da.

CFC + hn Cl• CF

Honen ondorioz, kloro atomikoaren forma erradikal oso erreaktiboak sortzen dira. CFCen ondorio zuzen bezala kloroak ozonoarekin erreakzionatzen du era honetan:

Cl• + O3 ----> ClO• + O2
ClO• + O ----> Cl• + O2

Honek, ozono totalaren desagerpena sortu eta kloroaren atomoaren birsorketa agertzen da. Ondorioz, kloro atomo bakar batek gutxi gorabehera 100.000 ozono atomo birrin ditzake.

Kloro atomiko aktiboa edo kloroa eta oxigenoa lotuta atmosferan bi erreakzioren bidez suntsitzen da beste konposatu batzuk sortuz:

ClO + NO2 = ClONO2
CH4 + Cl = HCl + CH3

CFC eta ozono-geruza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Ozono geruza»

Produktu kimiko sintetiko multzo hau da ozonoaren galeraren arrazoi nagusia. 1920ko hamarkadan lehen aldiz sintetizatu ziren, fluor, karbono eta kloro atomoen bidez, inerteak dira, ez dira pozoitsuak, ekonomikoak eta fabrikatzeko errazak, tenperatura txikietan gasifikatzeko kapazitatearekin. Produktu hauek hozte sistemetan erabiliak dira, izozkailu, aire girotua...

Urte asko pasatu ziren konturatzeko airean askatutako CFC-ak ez zirela degradatzen atmosferan argi izpiekin. 40 urte pasatu ostean, zientifikoek ozono geruzaren ahuldurari buruz hitz egiten hasi zuten. 1974an California unibertsitatean, Sherwood Rowlandekek eta Mario Molinak alarma jo zuten, CFCak inpaktu suntsitzaile buruz berba egin zutenean.

Klorofluorokarbonoek ozonoaren kontra erreakzionatzen dute, hasieran erradiazio ultramorea CFC-ko molekulatik klorozko atomo bat askatuko du. Klorozko atomoak ozonozko molekula batekin erreakzionatuko du, kloro atomo bakar batek ehun mila ozono molekula suntsitu eta erreakziona dezake.

Substantzia hauen erabilerari buruzko datuek ere eboluzio bat gertatu dela adierazten dute. 1970 arte CFC-en erabilera nagusia aerosolen industrian kokatu behar da.

  • Gaur egun erabileraren herena kokatu behar da alor honetan. CFC 11, CFC 12 eta CFC 22 aerosol propultsatzaile gisa produktu kosmetikoetan, farmazeutikoetan, intsektizidetan, laketan, desodoranteetan eta abarretan aurki ditzakegu.
  • Bigarren erabilera nagusia apar sintetikoetan, hots, poliuretanoetan, poliestirenoetan eta polietilenoetan dugu. Hauetan CFC 11, CFC 12 eta CFC 114 dira substantziarik erabilienak. Aipatu aparrak estalduretan, isolaketetan eta automobilgintzan erabiltzen dira.
  • Hirugarren, eta azken, aplikazio-multzoa hozketan eta klimatizazioan kokatzen da. CFC 11, CFC 12, CFC 22, CFC 113 eta CFC 114, hozteko instalazio handitan eta txikietan erabiltzen dira; bai hozkailuak isolatzeko isolatzaile gisa eta bai substantzia hoztaile gisa, hots, freoiak, etab.

Gorago esan bezala CFCen atmosferan sortutako eragin zuzena ozono geruzaren suntsipena da.

Ozono geruzaren murrizketa eta desagerpenaren ondorio zirela ikustean CFCak kontrolatzea erabaki zen. hartutako erabakiak batetik, CFCak zeramaten produktuen produkzioa hasiera batean murriztea izan zen gero hau guztiz moztea. Bestetik, erabilgarritasun bera izango lituzketen konposatu eta produktuak garatzea proposatu eta aurrera eraman zen atmosferan sortutako kaltea gutxitzeko.

Lege berriak atera ziren ingurumena babesteko Montrealeko 1987koa izan zelarik lehena. Honetan murrizketak proposatzen ziren CFCen maila gutxizeko atmosferan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Klorofluorokarburo. Zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar Fundazioa.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]