Edukira joan

Kramatorsk

Koordenatuak: 48°44′21″N 37°35′02″E / 48.7392°N 37.5839°E / 48.7392; 37.5839
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kramatorsk
Краматорськ
Краматорськ
Ukrainako hiria
Administrazioa
Herrialdea Ukraina
OblastaDonetsk
AlkateaOleksandr Honcharenko (en) Itzuli
Izen ofizialaКраматорськ
Jatorrizko izenaКраматорськ
Posta kodea84300–84390
Geografia
Koordenatuak48°44′21″N 37°35′02″E / 48.7392°N 37.5839°E / 48.7392; 37.5839
Map
Azalera117,1 km²
Altuera177 m
Demografia
Biztanleria147.145 (2022ko urtarrilaren 1a)
−4.955 (2019)
Dentsitatea1.902 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1868
Telefono aurrizkia626(4)
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuakElektrostal eta Stamford
Hizkuntza ofizialaukrainera
http://www.krm.gov.ua/

Kramatorsk (ukraineraz: Краматорськ; errusieraz: Краматорск) Ukrainaren ekialdeko hiri bat da, Donetskeko oblastekoa. Urak Donets ibaira isurtzen dituen Kazenni Torets ibaiaren ertzean dago. Industria eta ingeniaritza mekanikoa ditu ekonomia jarduera nagusiak.

2014an piztutako Donbasseko gerraren ondorioz, Donetskeko oblasteko hiriburua (Donetsk) errusiazaleen esku dago. Horiek horrela, Kramatorsk da ukrainazaleen Donetskeko oblasteko behin-behineko hiriburua, 2014ko urriaz geroztik.[1]

Kramatorskeko kultura etxea.

Ukrainako 2001eko zentsuan jasota dagoenez, Kramatorskek berak 164.700dik gora biztanle ditu; eta haren metropoli eremuak, 197.000 biztanle. Biztanleen % 67,9ren lehen hizkuntza errusiera da; % 31,1rena, ukrainera; % 0,2rena, armeniera; % 0,1rena, bielorrusiera; eta % 0,1rena, erromaniera.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]