Edukira joan

Lactarius quieticolor var. hemicyaneus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lactarius hemicyaneus» orritik birbideratua)
Lactarius quieticolor var. hemicyaneus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
EspezieaLactarius quieticolor
Barietatea Lactarius quieticolor var. hemicyaneus
Basso, 1999
BasionimoaLactarius hemicyaneus

Lactarius quieticolor var. hemicyaneus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.

Sinonimoak: Lactarius hemicyaneus (Basionimoa), Lactarius quieticolor var. hemicyaneus, Lactarius deliciosus var. hemicyaneus.

Kapela: 4 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, ertza beherantz biribildua, ganbila, erdian pixka bat hondoratua, gorrixka zurbil kolorekoa, gero arre iluna, ertzean eremu zirkularrekin markatua, pruinadun zuria.

Orriak: Estu, erregularrak, itsatsiak, azenario-grisaxka kolorekoak.

Hanka: Labur samarra, zilindrikoa, kapelaren kolorekoa, laranja koloreko orbanekin, pruinaduna, laster berdez zikindua, edo ardo kolorekoa zulatzen duzun tokian.

Haragia: Trinkoa, min samarra, azidoaren usain pixka batekin, urdinxka-berde kolorekoa kapelan, laranja kolorekoa oinean, gero berdexka kolorea hartzen du. Deskribatutako koloreak latexak ere baditu, ebakitzean ikusten da.[1]

Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis" esnetik dator, esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Hemicyaneus epitetoa grekotik dator, erdi bana, esan nahi duen “semi” hitzetik, eta turkesa kolorea, esan nahi duen “cyaneus” hitzetik. Latexak dituen bi koloreengatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria.[2]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Latex laranja edo gorria duten Lactarius-en barnean dago, espezie ezagunak eta gastronomikoki estimatuak, espezie hau besteak baino jangarri kaskarragoa da.

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinuen azpian.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norvegia‎, Suedia‎, Finlandia‎, Pirinioak (‎Espainia‎, Frantzia), Belgika‎, Herbehereak‎.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 367 or. ISBN 84-282-0887-5 (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  2. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  3. Lactarius quieticolor var. hemicyaneus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]