Edukira joan

Langileen mugimendua Euskal Herrian

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Langile-mugimendua Euskal Herrian» orritik birbideratua)

Vicente Cutandak Sestaoko Labe Garaietan oinarrituta egin zuen margolana, 1894an. Maiatzaren Lehenerako prestaketak izena du, eta langile mugimenduaren hasiera ikus daiteke bertan.

Langileen mugimendua Euskal Herrian XIX. mendearen amaieran abiatu zen Euskal Herriaren industrializazioarekin batera[1]. Industrializazioak klase sozial berri bat sortu zuen, proletalgoa. Proletalgoa produkzio mediorik ez duen klase soziala da, beraz, beraien lan indarra burgesei saltzera behartuta daude bizirauteko. Proletalgo horren antolaketari deitzen zaio langileen mugimendu.

Euskal Herrian langileen mugimenduaren bultzatzailerik garrantzitsuena sozialismoa izan zen, eta denborarekin beste bi mugimenduk garrantzi berezia izan zuten: alde batetik komunismoa, bestetik sindikalgintza kristaua, euskal abertzaletasunari lotuta. Anarkismoak ez zuen arrakastarik izan Euskal Herrian, nahiz eta XIX. mendearen amaieran anarkista batek Antonio Cánovas del Castillo hil zuen Arrasaten. Espainiako langileen mugimenduaren sorreran puntu garrantzitsua izan zen Bizkaia[2], bilera garrantzitsuak bertan egin zirelarik. Industrializazioa garrantzitsuagoa izan zen Bizkaian, eta langileen mugimendua ere.

Gaur egun Hego zein Ipar Euskal Herrian sindikalgintza indartsua dago. Sindikatu abertzaleak dira nagusi[3], bereziki ELA[4] eta LAB, baina CCOO edo UGT Hego Euskal Herrian eta CGT Ipar Euskal Herrian sindikatu garrantzitsuak dira.

Hego Euskal Herria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugimenduaren sorrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Facundo Perezagua eta grebalariak, 1910ean.

Langile-mugimenduaren sorrera eta industrializazioa elkarrekin garatu diren bi prozesu historiko dira[5]. Lehen ikusi dugun bezala, Euskal Herriko lurraldeetan industrializazioaren hasiera, bilakaera edo ezaugarriak desberdinak izan ziren eta, beraz, euskal langileria eta langile- mugimendua ere une eta modu desberdinetan sortu eta bilakatu zen[6]. Bizkaian emandako industrializazio sakon eta azkarraren ondorioz mugimendu sozialak ere azkar garatu ziren[7]. Eremu geografiko zehatz batean -Bilbo eta Nerbioi ibaiaren ezkerraldean- burdinazko meatze-enpresa eta lantegi handiak kokatu ziren, milaka eta milaka behargin erakarriz. Bertan sortu zen lehen euskal langile-mugimendua XIX. mendearen azken hamarkadan, sozialistek gidatua[6]. 1872an lehen langile-elkarteak sortu ziren, Anselmo Lorenzok bultzatuta, aisialdiari begira. Facundo Perezaguak lehen elkarte sozialistak sortu zituen; 1886ko udan lehen irakurketa marxistak egiten zituen elkartea sortu zen, baita elkarteak ere 1887an Ortuellan eta 1888an Zugaztietan.[8].

Gipuzkoan ingurune zabalagoan barreiaturik eta astiroago hedatu zen industria. Hazkunde demografikoa eta etorkinen kopurua Bizkaian baino askoz txikiagoak izan ziren. Lantegi txikiak eta erdiko tamainakoak ziren industriaren oinarri nagusia. Ondorioz, Gipuzkoako langile-klasearen eraketa edo kontzientzia hartze-prozesua ere astiroago garatu zen eta XX. mendearen hasierara arte ez ziren lehenengo langile-elkarteak finkatu[6]. Lehen elkarte sozialista finkoak Tolosa eta Donostian sortu ziren[9] 1891ean eta Eibarren 1897an[8]. 1911n Enrique de Francisco lider sozialistak langile elkarte bat sortu zuen Tolosan. Eibarren, bestalde, sozialismoa errotu egin zen eta hiribildua bihurtu zen horren gotorleku. Sindikalismo sozialistak aurrerapenak egiten zituen bitartean, sindikalismo katolikoak ere bere urratsak egin zituen: lehenengoak Tolosan 1913an, (1912ko greba sozialistek irabazi ondoren); bost sekzio izan zituen[9]. Gizarte aldetik, urte gatazkatsuenetan eta, bereziki 1919tik, sindikalismo katolikoa azkarrago garatu zen, batez ere, Donostian, non Nazaret emakumeen sindikatu katolikoak laurehun bazkide izan zituen[9]. Bestalde, azpimarratu behar da 1911tik azaltzen hasi zirela (erakunde sozialisten indarra arintzeko) Euskal Langileen Elkartasuneko sekzioak, elizaren doktrina soziala onartu eta ezaugarri euskalduna zuen sindikatuaren barnean. Gipuzkoako lehen elkarte komunistak Donostian eta Pasaian sortu ziren, bereziki Luis Zapirainek, Sebastián anaiek eta Juan Astigarribiak bultzatuta[10]. Anarkismoa 1917tik presente zegoen Donostian, Tolosan eta Eibarren, besteak beste. Anarkismoak eragin dezentea izan zuen Tolosako papergintzako langileen, eta hiriburuko eraikuntzako eta Pasaiako portuko hainbat langileren artean[9].

Sakontzeko, irakurri: «1890eko Bizkaiko greba orokorra»

Lehen greba garrantzitsua 1890eko Bizkaiko greba orokorra, meatzarien bizi-baldintzetan zentratu zena, baina 10 orduko lanaldia, enpresako ekonomatotik kanpo erosketak egiteko eskubidea eta lan-baldintzen hobekuntza ere aldarrikatu zituena[11][12]. Lehen mailako beharren prezioen igoerak 1888 eta 1890. urteen bitartean, meategietako langileek nagusien merkatuetan erosi behar izateak (nagusiek prezioak asko inflatzen zituzten) eta bere bizi eta lan baldintzak hain txarrak izateak greba eragin zuen. Vicente Blasco Ibáñezek bere El Intruso eleberrian argitaratu eta salatu zituen langileek bizitzen zituzten bidegabekeriak eta nolakoak ziren euren baldintzak lantegietan. Hona hemen bere eleberriaren pasarte txiki bat:

« Peoien etxea” zen, meatze-mendietako aterpetxe ziztrina, eta jornalariak han bizi ziren, pilatuta.

Arestik zulo hartan igarotako gauetan pentsatu zuen, tristuraz beteta. Peoiak abailduta iristen ziren, egun osoa ematen baitzuten barrenatzeko makinek ateratako blokeak apurtzen, bagonetak harritzarrez betetzen, meabiltegira eramaten eta mea-biltegitik ekartzen. Babarrunak, patatak eta bakailao edo urdail pixka bat pixka bat afalduta, gelaxka hartan egiten zuten lo, izerdiz edo euriz bustitako jantziak soinean zituztela; botak bakarrik eranzten zituzten; jaka ere bai, batzuetan. Eskuez uki zitekeen sabai haren azpian, airea ez zen mugitzen, eta ordu gutxi batzuk igaro ostean, ezin arnastuzkoa bilakatzen zen, hainbeste gorputzen lurrunak loditua eta zikinkeria-usainez josia. (...)"

»


Pasarte honekin argi ikusi zen nolakoak ziren euren baldintzak eta pertsonen artean zabaltzen hasi ziren. Hauek guztiak, lehenago aipatu bezala, izan ziren grebaren eragileak. 1890ko maiatzaren 12an hasi zen greba eta Leona paktuaren[13] bitartez amaitu zen. Bertan langileen baldintza berriak jaso ziren, horien artean 10 orduko lanaldia, honela banaturikoa: 11 ordu maiatza, ekaina, uztaila eta abuztuan eta 9 ordu azaroa eta abenduan. Beste hilabeteetan, 10 ordu. Gainera, nagusien merkatuetan erosteko beharra kendu zuten, non prezioak altuegiak ziren langileen soldatarekin alderatuz gero. Gainera, bagonetak debekatu egin ziren eta langile bakoitzak bere gela propioa izatea lortu zuten.

Gizartea bitan banaturik zegoen. Alde batetik, burgesia industrial indartsu bat, gero eta indar handiagoa hartuz zihoana Estatuarekin zeuzkan harreman estuengatik. Gainera, bere eragin politikoa gero eta handiagoa zen. Horretaz gain, oligarkia aliatu zen, protekzionismoaren alde egiten (Estatuaren babesa jaso). Estatuak eta enpresarioek protekzionismoaren alde egiteak anarkismoak eta nazionalismoak gero eta indar gehiago hartzea eragin zuen ekonomia espainiarrean.

Beste alde batetik, proletargoa zegoen, hau da, langileak. Oso kopuru handiko gizarte talde zen eta industrial zonaldeetan pilatzen zen jende guztia. Beraien bizitza oso gogorra eta zaila izan zen. Hauetaz gain, behe eta erdi mailako burgesia zegoen. Hauek ez zuten eraginik Estatuaren agintean, goi mailako burgesiak ez bezala, eta siderurgiaren alde egin zuten.

Greba hasi zen, aurreko egoerei aurre egiteko helburuarekin, 1890. urtean krisia iristen denean. Mineralen eta burdinaren prezioek izugarri egin zuten behera apiriletik aurrera. Osagai siderurgikoen eskaerak izugarri egin zuen behera eta ondorioz stocka pilatzen hasi zen. Greba izugarrizko ondorioak eragiten hasi zen eta giroa ez zen batere ona, beraz Gobernuak armada bidali zuen Bilbora. Armadak, indarkeria erabiliz, langileei eta enpresarioei baldintza jakin batzuk onarrarazi zien.

Bizkaian egindako grebak behin eta berriro errepikatu ziren hurrengo 4 urteetan, eta guztira 23 greba egin ziren 4 urtetan, prezioek behera egitea eta stocka gero eta handiagoa izatea eraginez.

Eszisioak sozialismoan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920tik aurrera hainbat eszisio izan ziren PSOEren baitan: Tomás Meabek sortutako Espainiako Gazte Sozialistetatik Espainiako Alderdi Komunista sortu zen. Facundo Perezaguak Espainiako Langileen Alderdi Komunista sortu zuen. 1921ean Perezaguak, Dolores Ibarrurik, Leandro Carrok eta Oscar Pérez Solísek alderdi komunista sortu zuten Bizkaian[10].

Indalecio Prieto euskal sozialismoaren aitzindaria izan zen, asturiarra zen arren, Euskal Herrian pasa zuen bizitza gehiena. Sozialismoaren eta langileen alde egiten hasi zen Bilbon, baina bera ez zen gizon borrokalaria, politikaria baizik eta hortaz, Madrilera joan zen. Lan ministroa izan zen Espainiako Bigarren Errepublikan zehar.

Euskal Herriko langileen mugimenduan parte hartu zuen beste pertsonaia garrantzitsu bat Dolores Ibarruri "La Pasionaria" izan zen. Bizkaiko mendebaldeko familia langile batetik zetorren; bere aitak meategian egiten zuen lan, baina lan-istripu baten ondorioz hil egin zen. Gainera, meategian lan egiten zuen gizon batekin ezkondu zen eta hau ere hil egin zen. Bere senarra hiltzean alba bat zuen eta alargun geratu zen, eta langileek sufritzen zituzten bidegabekeriak ikusita, hauen alde egitea erabaki zuen. Pasionariak sozialismoaren aldeko hitzaldiak ematen hasi zen, mobilizazioetarako oso ona zen, izan ere, entzule guztien arreta lortzen zuen. Bertatik dator bere ezizena, pasio eta gogo handia erabiltzen zuelako hitzaldiak ematean. Denbora pasa ahala, Doloresek komunismoaren alde egin zuen. II. Errepublika iristean komunismoak garrantzia hartu zuen eta Ibarrurik hitzaldi asko eman zituen. Baina Francisco Francoren diktadura iritsi eta Errusiara joan behar izan zuen. Bertan Iosif Stalinen aholkularia izan zen, eta diktadura amaitzean Espainiara bueltatu zen eta diputatu moduan egin zuen lan.

1880. urtetik aurrera, euskal proletalgoaren protestak gero eta gehiago ziren, gero eta greba eta manifestaldi gehiago zeuden (1890ko greba) eta giroa oso nahasia zegoen. Hala ere, XX. mendea iristean, euskal langileek moderazio bidea hartu zuten. Sozialista moderatu hauen artean Tomás Meabe zegoen, honek sozialismoaren garapena zabaldu zien euskaldunei. Euskal Herriko lider sozialista Facundo Perezagua izan zen. Hauek borrokatik urruntzen zen mugimendu bat eskaini zieten langileei. Lanorduetatik kanpoko ekintzak eskaintzen zizkieten, hezkuntza jasotzeko tailerrak, formatzeko aukera eta batez ere langileei egokitutako hezkuntza bat. Euskal Herrian garrantzia handiena izan zuten sindikatuak sozialistak, abertzaleak eta kristauak izan ziren. Izan ere, euskaldunen kristautasuna oso handia zen eta industrializazioak abertzaletasuna eragin zuen.

ELAren sorrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1911ko uztailaren 23an, Euzko Alderdi Jeltzaleko jarraitzaile batzuek langile sindikatu bat eratzea erabaki zuten, Solidaridad de Obreros Vascos edo SOV izenarekin.[14] Lehen batzarrak Bilboko Posta kaleko 17an izan ziren, Luis Jauregibeitiaren gidaritzapean[15]. Horrela, Sabin Aranaren nahi bat bete zen, argi ikusten baitzuen honek euskal langileak antolatzea zela, bai burgesen "zapalketa despotikoari" eta baita langile etorkinen eta erakunde sozialisten "zapalketa maketoari" aurre egiteko[16]. Hasiera batean langileak ildo baskista bultzatu zuen, sakonki kristaua[17].

ELAren lehen jarraitzaileak eraikuntza sektoreko langileak eta Bilboko industria siderurgiko eta metalurgikoko langileak izan ziren nagusiki. Aldiz, ez zuen arrakasta handirik izan mehagintzan, langile etorkinak baitziren nagusi. Apurka-apurka, Bizkaia eta Gipuzkoako industria guneetan eta inguruko herrietan hazten joan zen.

Primo de Riveraren diktadura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Primo de Riveraren diktadura hasierarako, ELAk UGTk adina jarraitzaile lortu zituen[18], bai egindako lanari, baita azken honek 1921-1923 bitartean bizi izandako krisiaren ondorioz. Hala ere, garai horretan ELAk ez zituen langile etorkinak onartzen, afiliatzeko lehen lau abizenetatik bat gutxienez euskal jatorrikoa izatea eskatzen baitzuen oraindik.

1923-1930 bitarteko diktadura garaian (Primo de Riveraren diktadura) klandestinitate egoera bizi arren, gizartean zabaltzen joan zen. 1926an Gobernuak onartutako lan harreman korporatiboen errege dekretuaren alde mintzatu zen, klase arteko borroka ezabatu eta lan harreman harmoniatsuak ezarriko zituelakoan. Hala ere, dekretu horren aplikazioa salatu zuen, sindikatu sozialisten aldera erabili izan baitzuten.

Espainiako Bigarren Errepublika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren industrializazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araban eta Nafarroan, berriz, industrializazioa prozesu berantiarra izan zen. 1950 edo 1960eko hamarraldietara arte ez zen benetan garatu. Hiru industrializazio eredu izateak hiru langileria mota ekarri zituen. Horren ondorioz Euskal Herriko langileek bide desberdinetatik jo zuten beren elkarteak eta borrokak antolatzerakoan[6].

Espainiako trantsizioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Euskal Herria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Euskal Herrian, lehen eta hirugarren sektorea nagusi izanda, langile-mugimendua apala izan zen. Enpresak sortu ziren guneetan, bereziki Hazparne eta Bokale inguruan, izan ziren langileen antolaketa batzuk[6]. Baionan 1890 inguruan Jules Guesde aritu zen sindikatuak sortzen saiatzen, baina erantzuna txikia izan zen[19]. Bokaleko "Forges de l'Adour" izan zen langile antolakuntzako gune nagusia, eta ia bakarra Landetan. 1896an Union métallurgiste osrtu zuten Jean Cazadek eta Maxime eta Joanny Perrinek. 1900ean Herriko etxea eta kontsumo-kooperatiba bat sortu zituzten. Cazade Bokaleko zinegotzi izan zen 1912an[19].

Euskal sindikalismo garaikidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. García de Cortázar, Fernando, 1942-. Historia 2 : batxilergoa. ISBN 9788466783958. PMC 1022576110. (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).
  2. Flinn, M. W.. (1955). «British Steel and Spanish Ore: 1871-1914» The Economic History Review 8 (1): 84.  doi:10.2307/2591781. (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  3. Berria. «Gehiengo sindikala, erreformen kontra» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  4. «ELA zifratan» Plone site (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  5. (Gaztelaniaz) Llano, Genoveva García Queipo de. «Historia contemporánea» ocw.innova.uned.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  6. a b c d e «Langile-Mugimendua - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  7. Hidalgo García, Sara. (2017-12-28). «Emociones socialistas en la huelga minera de 1890. La formación de la conciencia de clase y el giro emocional / Socialist Emotions during the Miner’ Strike of 1890. The Formation of Class Consciousness and the Emotional Turn» Historiografías (10): 31.  doi:10.26754/ojs_historiografias/hrht.2015102389. ISSN 2174-4289. (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  8. a b (Gaztelaniaz) herrigorri. (2015-10-16). INICIOS DEL MOVIMIENTO OBRERO VASCO (2ª PARTE)- PUBLICADO EN LA REVISTA ESPINETA AMB CARAGOLINS Nº18. (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  9. a b c d Gipuzkoako historiaren sintesia. ISBN 9788479077778. PMC 1100401837. (Noiz kontsultatua: 2019-05-08).
  10. a b «Partido Comunista de Euskadi - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  11. «Meatzarien 1890eko maiatza» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  12. (Gaztelaniaz) Miralles, Ricardo. (2018-03-19). «La gran huelga minera de 1890. En el origen del movimiento obrero en el País Vasco.» Historia Contemporánea 0 (3) ISSN 2340-0277. (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  13. (Gaztelaniaz) May 1, Publicado por Ezagutu Barakaldo |; Sociedad | 0, 2016 |. (2016-05-01). «La huelga de 1890 en el movimiento obrero vasco» Ezagutu Barakaldo (Noiz kontsultatua: 2019-05-16).
  14. Estornes Zubizarreta, Idoia. (2010). «Entre partido y sindicato. Eusko Langileen Alkartasuna-Solidaridad de Trabajadores Vascos (Movimiento Socialista de Euskadi, 1969-1976)» Historia contemporánea: 41. ISSN 1130-2402..
  15. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2001-07-24). «ELA celebra su noventa cumpleaños con una placa en el Casco Viejo de Bilbao» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  16. Ansel, Dario.. (2011). ELA en la Segunda República : evolución sindicalista de una organización obrera. Txalaparta ISBN 9788481364828. PMC 915022024. (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  17. «Eusko Langileen Alkartasuna - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
  18. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2011-06-11). «Un sindicato católico y del PNV reconvertido al soberanismo» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
  19. a b «Le monde ouvrier» www.histoiresocialedeslandes.fr (Noiz kontsultatua: 2019-05-27).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]