Edukira joan

Lankide:OskarGonzalezMendia/Proba orria 2

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itsasoz haraindiko urdin pigmentua

Pigmentuak, koloregaiak eta laka-pigmentuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pigmentuak eta koloregaiak (edo tindagaiak) koloreekin erlazionatuta daude, baina zeharo ezberdinak dira, batez ere kimikaren ikuspuntutik. Pigmentuak disolbagaitzak dira, eta aglutinatzailearekin elkartzean egoera solidoan gelditzen dira, margo-geruza opakoak eratuz. Koloregaiak, berriz, disolbagarriak dira, eta aglutinatzailearekin elkartzean ez dira egoe asolidoan geldituko; aitzitik, disolbatu egingo dira. Ondorioz, ezin ditugu pintura egiteko erabili; bai, ordea, ehunak tindatzeko. Koloregaiak pigmentu bezala erabiltzeko, nolabaiteko solidotasuna ematea besterik ez dago. Horretarako, zuria edo gardena den solido inerte eta aglutinatzailean disolbagaitz bat (alunbrea, adibidez) koloregaiarekin elkartzen da. Koloregaia solidoan finkatuko da, eta posible izango da pigmentu moduan erabiltzea, batez ere lausodurak eratzeko (koloredun geruza gardenak). Laka-pigmentu edo, besterik gabe, laka deritze horrela lortutako pigmentuei. Horixe da, adibidez, karmina bezalako koloregaiak margoetan erabiltzeko jarraitzen den prozedura.

Animalia jatorriko pigmentuak eta tindagaiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tiroko purpura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bolinus brandaris

Gorrindola edo purpura antzinaroko tindagai gorri bizia zen, lapagorri itsas barraskiloaren guruin batetik aterea. Tindagai honen latinezko izena purpura zen, grezierazko πορφύρα, pórfura hitzetik eratorria. Honekin oihalak tindatzen ziren, batez ere gorri biziko kapa eta gainjantziak egiteko. Oihal hauek erregetzaren eta aitoren semeen ezaugarritzat hartzen ziren, aberastasuna eta boterea adierazten baitzuten. Hala ere, lehen purpura hitza kolore gorri bizia izendatzeko erabiltzen zena, gaur egun kolore gorri-more bat izendatzeko erabiltzen da. Pupura da sintetikoki ekoiztutako lehenengo koloratzailea: malba[1].

Dactylopius confusus intsektua birrinduta

Karmina da antzinatik tindagai bezala erabili izan den koloratzailearekin egindako laka-pigmentua. Bi karmin mota bereiz daitezke: kotxinilatik (Dactylopius coccus) lortzen dena, eta Kermes zomorroetatik erauzten dena. Osagai nagusia azido karminikoa edo azido kermesikoa da, hurrenez hurren. Izan ere, kermes intsektuekin prestatutako koloratzaile zaharrenetarikoen artean aurki dezakegu, eta testamentu zaharrean eta berrian topa daitezke aipuak. Egipton, Grezian eta Erroman oso erabilia izan zen, baina erabilera asko murriztu zen XVI. mendetik aurrera, Mexikotik ekarritako kotxinila-lakaren hedapenarekin batera. Karminaren erabilera asko jaitsi zen argiarekiko egonkortasun handiagoa duten koloratzaile sintetikoen agerpenarekin. Hala ere, gaur egun salgai topa daiteke pintura batzuetan, baita kosmetikoetan eta elikagaietan ere (marrubizko jogurtei eta beste hainbat jakiri kolorea emateko erabiltzen den E-120[2] gehigarria da).

Tindagai edo pigmentu gisa Antzinarotik XIX. mendera arte erabili izan da kotxinila laka, eta Antzinarotik XVI. mendera arte Kermes lakaren kasuan. Kotxinila naturala gaur egun ere erabiltzen da, baina batez ere kosmetikan eta elikagaien industrian. Azido karminikoa () da kotxinilaren konposatu koloredun nagusia, eta azido kermesikoa () kermes lakarena.

Landare jatorriko pigmentuak eta tindagaiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indigo izenez ezagutzen da XIX. mendearen bukaerara arte landareetatik eratorritako tindagai edota pigmentu urdina. 1897an merkaturatu zen indigo sintetikoa, tindagai naturalaren erabilera baztertuz. Vitrubiok aipatu zuen indigoa lehen aldiz, Kristo aurreko lehenengo mendean. Grekoek eta erromatarrek tindagai moduan erabili beharrean pigmentu gisa erabili omen zuten Indiako indigoa. Indigoaren erabilera lihozko eta artilezko oihalen tindaketarako Erdi Aroaren hasieran kokatu behar dugu, nahiz eta hainbat ikerketak Egipton kokatu tindagai honen erabilera. Marco Polo (1254-1324) izan zen indigoaren prestaketa deskribatu zuen lehenengoa; XII. mendetik aurrera indigoaren inportazioa areagotu egin zen, Europa mailan berebiziko garrantzia hartuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


  1. «Une purpura bat kimikaren historian - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-26).
  2. idatzia, Zientzia Kaiera-k; 7Abe2017; Comentarios1. (2017-12-07). «Zure janarian dagoen intsektuaren sekretu gorria» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2019-03-27).