Leconte de Lisle
Leconte de Lisle | |||
---|---|---|---|
1886ko otsailaren 11 - 1894ko uztailaren 17a ← Victor Hugo - Henry Houssaye (mul) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Charles Marie René Leconte de Lisle | ||
Jaiotza | Saint-Paul, 1818ko urriaren 22a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Louveciennes, 1894ko uztailaren 17a (75 urte) | ||
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria Cimetière marin de Saint-Paul (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Rennesko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | poeta, itzultzailea, idazlea, liburuzaina eta literatura-kritikaria | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Influentziak | Les Orientales (en) | ||
Kidetza | Frantses Akademia | ||
Mugimendua | Parnasianismoa | ||
Izengoitia(k) | Pierre Gosset | ||
Charles Marie René Leconte de Lisle (Saint-Paul, Réunion, 1818ko urriaren 22a - Louveciennes, 1894ko uztailaren 17a) frantses poeta izan zen. Frantziako parnasiar poeta handiena izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rennesko Unibertsitatean ikasi zuen gaztetan. Parisa jo eta sozialismo utopikoa aldarrikatzen zuen La Democratie pacifique egunkarian lan egin zuen, ondorengo urteetan. Greziako mitologiako sinboloez baliatu zen, bere poemetan iraultza-ideia horiek azaltzeko.
1848ko iraultza saioaren ondoren, ideologia hura utzi eta idazleak politikatik kanpo jardun behar duela argudiatu zuen. Erromantikoen moldeen aurka joz betiere, poesiaren barne-diziplina estua eta poeten joera inpertsonalaren aldeko izan zen. Erudizioz eta gehiegizko apaingailuz jantzi zituen bere obra gehienak, baina unibertso epiko landu bezain aberatsa eskaini zuen bere obra txiki batzuetan (Caïn, 1869).
1852an eman zuen argitara lehen poema-bilduma (Poèmes antiques, Antzinateko poemak) eta beste bilduma batzuk ere agertu zituen, hil arte: Poèmes barbares (1862, Poema barbaroak), Poèmes tragiques (1884, Poema tragikoak), Derniers poèmes (1895, Azken poemak, hil ondoren argitara emanak).
Horrez gainera, idazle greko eta latino klasikoak itzuli zituen, eta saio-lanak ere argitaratu zituen. Lecontek antzinateko erlijioak aztertu zituen. Azken lanetan munduaren azkenaren aurreko apokalipsi moduko ikuspegi bat da nagusi.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leconte de Lisle |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.