Edukira joan

Matthäus-Passion

Wikipedia, Entziklopedia askea
Matthauspassion» orritik birbideratua)
Matthäus-Passion
Jatorria
Estreinaldi-data1727ko apirilaren 11
IzenburuaMatthäus-Passion
Mugimenduamusika barrokoa
Ezaugarriak
Hizkuntzaalemana
Deskribapena
Honen parte daPassions (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaJohann Sebastian Bach

IMSLP: Matthäuspassion,_BWV_244_(Bach,_Johann_Sebastian) Edit the value on Wikidata

Matthäus-Passion (euskaraz San Mateoren pasioa edo Pasioa San Mateoren hitzetan), BWV 244, Johann Sebastian Bachek idatzitako musika lana da, 4 ahots bakar, bi abesbatza, bi organo eta bi orkestrarentzat. Bachek Mateoren ebanjelioko 26 eta 27garren kapituluei musika jartzen die, Picanderen (Christian Friedrich Henrici) libretoarekin.
Koralak, ariak eta errezitatiboak tartekatuz, Bachek musika klasikoaren obra hoberenetarikoa hartua izan den partitura zoragarri hau 1727an edo idatzi zuen. Gaur egun musika zuzendari ezaguna bilakatu nahi duen edonork jo beharreko obra bilakatu da.

Gorago esan bezala, badirudi Bachek 1727an aldera idatzi zuela, urte hartako Ostiral Santuan Leipzigeko Thomaskirchen estreinatzeko. Hala ere, estreinaldi data 1728 edo 1729an kokatzen duten adituak ere badaude. Ezberdintasun hau Bachek pasioa urte bakoitzeko aste santuko ospakizunetarako aldatu beharrean aurkitu zelako da, eta hori dela eta, partituraren bertsio bat baino gehiago egon zen, nahiz eta gaur egun ezagutzen duguna 1736ko Martxoaren 30an estreinatutakoa den, bi organoren laguntza gaineratzen zuena.

Obra ez zen Leipzigtik kanpo estreinatu 1829 arte, Felix Mendelssohnek Berlinen obraren laburpen bat interpretatu zuen arte. Bachen musikaren berpiztuerak txalo ugari jaso zituen eta harrezkero, Bachen lanak entzule eta kritikoen ahoetan jarraitu du gauregunarte, obra luzeenak batez ere.

San Mateoren pasioa badirudi Bachek idatzitako bost pasioetako bat dela, 1724ko San Joanen pasioaren eta 1931ko San Markoren pasioaren artean, falta diren beste biak galduta daudelarik. Garai hartan aste santuko ostiralean pasioa antzezten zen. XVII mendean errepresentazio hauek a capella errezitatiboak izateari uzten diote eta orkestrazioaz gain, gai sakroko koralak eta ariak tartekatzen dira. Bachen garaiko lanetariko bat Leipzigen urtero egiten ziren antzezpen haiei musika jartzea zen. Aipatzekoa da obra honen orkestra biak denbora hartako hainbat instrumentu faltan dituztela, esaterako tronpetan eta danborrak.

San Joanen pasioko madrigaletako letra hainbat iturritatik hartua omen da eta hori dela eta obrak ez du tema osotasunik. Hori dela eta, Bachek San Mateoren pasiorako Picanderri laguntza eskatu zion, kantaten testua idazten zizkion poeta sakroa. Bukatzerakoan, San Mateoren pasioa ebanjelioko 26 eta 27garren atalaz gain, Picanderrek idatzitako madrigal antzeko 28 testu elizkoi eta publikoak abestu zitzakeen eta 14 koral zituen. Koral hauek alemaniar himno protestanteak dira, entzuleek jainkoaren hitzei erantzun hunkigarria abesteko. Guztira, 68 atal dira, bi zatitan banatuta, 3 ordu gutxi gorabehera, nahiz eta Bachen nagusiek esan bere lanak ezin zirela ez luzeegiak ez opera estilokoak izan.

Obra Kommt, ihr Töchter (Zatozte ene alabak) koralarekin hasten da, entzuleen arreta bilatuz. Ebanjelistak (tenoreak) hartzen du gero hitza. Obra osoan zehar, ebanjelistak historia osotasun bat emango dio, Jesusen (baxua) hitz eta beste musika zatiei sarrera emanez. Ebanjelistaren hitzak organo batez daude lagunduta, recitativo secco izenez ezaguna. Jesusen hitzak, beste alde, recitativo accompagnato eran daude idatziak, hau da, orkestra osoa edo gutxienez hariak lagunduta hitz egiten du. Laguntza honek "halo" hantzeko efektua ematen die Jesusen hitzei.

Hasierako koralaren bukaeran, Jesusek bere heriotza hurbil dagoela esaten du. Jarraitzaileak, hitz hauek esaterakoan, Herzliebster Jesu korala abesten dute, Caifas eta herriko kontseiluak Jesusen atxiloketa eztabaidatzen duten bitartean. Lau, bost, sei, zazpi, zortzi eta bederatzigarren ataletan Betaniako emakumearen historia kontatzen zaigu, baina hamargarren atalean kontraltoak edertasun handiko aria abesten du, non Betaniako emakumeak bere damuak azaltzen dituen. Estruktura berdina erabiliz, Bachek musika arlo ezberdinak elkartzen joango da obra osoan zehar, lau ahots bakarlarientzat aria zoragarriak idazten. Aipatzekoak dira 16. ataleko Ich will bei meinem Jesu wachen tenore eta koroarentzat, 47. ataleko Erbarme dich altoaren aria (Bachen lanik ezagunetariko bat) eta 61. ataleko Können Tränen meiner Wangen, altoarentzat berriro ere. Aria guzti hauek, Betaniako emakumearenaren antzera ebanjelioko pertsonaiek edo eta sinesle anonimo batek egiten dituzten meditazio eta pentsaerak dira, bakarlarien hitzetan. Lehenago aipatutako Erbarme dich aria honen adibide da. Aurreko atalean Pedrok Jesus hiruretan ezeztu ostean, aria honetan Pedrok edo edozein sineslek Jainkoari errukia eskatzen dio.

Azpikoak San Mateoren pasioko hainbat grabaketa dira, baina gehiago ere badaude.

  • St Matthew's Passion, zuzendaria : Leonard Bernstein, The Collegiate Chorale & Boys' Choir of The Church of the Transfiguration koroekin eta New York Philharmonic Orkestrarekin. Tenorea (Ebanjelista): David Lloyd; Bajoa (Jesus): William Wildermann; Tenorea: Charles Bressler; Sopranoa: Adele Addison; Mezzo-sopranoa: Betty Allen; Bajo baritonoa: Donald Bell; Bigarren Sopranoa: Barbara Washington; Altoa: Estelle Skouras
  • St Matthew's Passion, zuzendaria : Sir John Eliot Gardiner, Monteverdi Choir & London Oratory Junior Choir koroekin, English Baroque Soloists bakarlariekin, Tenorea (Ebanjelista): Anthony Rolfe-Johnson; Baritonoa: Andreas Schmidt; Sopranoa : Barbara Bonney; Bigarren Sopranoa: Ann Monoyios; Kontraltoa : Anne Sophie von Otter; Kontratenorea: Michael Chance; Tenorea: Howard Crook; Baritonoa : Olaf Bär; Bajoa: Cornelius Hauptmann; Soprano [1st Maid]: Ruth Holton; Bigarren Sopranoa: Gillian Ross

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]