Edukira joan

Mycena flavoalba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mycena flavoalba
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaMycena
Espeziea Mycena flavoalba
Quél., 1872
BasionimoaAgaricus flavoalbus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
kono-formako txapela
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Mycena flavoalba Mycenaceae familiako onddo espezie bat da,[1]

Sinonimoak: Atheniella flavoalba, Agaricus flavoalbus, Agaricus luteoalbus, Hemimycena flavoalva, Marasmiellus flavoalbus, Mycena luteoalba

Kapela: 1 eta 1,2 cm bitarteko edo gehiagoko diametrokoa, hasieran koniko-kanpai itxurakoa, ondoren kapela txinatarren formarekin, titi txiki batekin, lehorra, higrofanoa ez; limoi kolorekoa edo lasto kolorekoa, zurbil samarra ertzean, eta oso leuna. Ertz zorrotza, zuzena, pixka bat gorantz biribildua, oso ildaskatua gardentasunagatik.

Orriak: Estu samar, ez dira berdinak, pixka bat sabeldunak, ez zabalak eta ezta estuak ere, libreak izan edo ez oso itsatsiak, zuriak eta ertz osoarekin, kolore berekoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 4 eta 4,5 cm bitarteko garaierakoa eta 0,1 eta 0,12 cm bitarteko lodierakoa, oso hauskorra, zuzena, zilindrikoa, oinarrian zabaldu gabe, pixka bat hodi formakoa, hialinoa, zeharrargitsua, lehorra, glabroa eta erabat leuna.

Haragia: Sendotasunik gabea, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa, esan nahi du. Flavoalba epitetoa ere latinetik dator, horia esan nahi duen "flavus" hitzetik eta zuria, esan nahi duen "albus" hirzetik. Bere hori-zuri koloreagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mycena olida eta Mycena xantholeuca delakoekin nahas daiteke.

Sasoia eta lakua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiz udatik udazkenera. Koniferoen eta hostozabalen basoetan, pinu-orratzetan eta hostoerorkorretan, baina baita basotik kanpo ere.[4]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Brasil, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Txina, Antartika, Australia, Zeelanda Berria.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 182 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 243 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. Mycena flavoalba: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]