Edukira joan

Nati López de Munain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nati López de Munain Alzola» orritik birbideratua)
Nati López de Munain


Burguko alkate

2003 - 2019
Bizitza
JaiotzaBurgu1960ko irailaren 1a (64 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta psikologoa
Lantokia(k)Burgu eta Gasteiz
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Natividad "Nati" López de Munain Alzola (Ixona, Burgu, Araba,1960ko irailaren 1a) Burgu udalerriko emakumezko lehen alkatea izan da 16 urtez.[1]

López de Muniain 1960an jaio zen Ixona herrian (Burgu, Araba). Psikologian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ezkonduta dago, eta bi seme-alaba ditu.[2]

Karrera profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psikologo gisa lan egiten du Gasteizko Udaleko Haurren Zerbitzuan, babes berezia duten haurren arloan.[3][4]

Ibilbide politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetatik kultura eta elkartasuneko talde eta elkarteetan aritu izan da. Politikarekiko duen kezka eta herriaren alde lan egiteak bizitza politikoan parte hartzera bultzatu zuen. 1999tik 2003ra Burgun EAJko zinegotzia izan zen. 2003an alkate hautatu zuten gehiengo absolutuz, kargu hori bete zuen lehen emakumea izanik.[2][5] 5. legealditan irabazi ditu huateskundeetan: 2003-2007; 2007-2011: 2011-2015;[6] 2015-2019;[7] 2019-2023.[8]

Burguko Udala aitzindaria izan da Araban berdintasun plana martxan jartzen. Gasteiz ondoren, Burgukoa izan zen berdintasun plan bat egin zuen lehen udal txikia, eta teknikari baten laguntza teknikoa kontratatu zuen lehen udala.[1]

EUDELen, Euskal Udalerrien Elkartearen (2016-2019) Batzorde Betearazleko kidea da eta Virginia Woolf Basqueskolan parte hartzen du alkate eta euskal zinegotzientzat.

2019ko hauteskunde foralen ondoren, Burguko alkate kargua utzi zuen, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendari izateko.[9][1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «"Emakumeon lana ez da gizonek daramaten ildoa errepikatzea" - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).
  2. a b Lopez de Muniain, Natividad. (2016). «www.eaj-pnv.eus» www.eaj-pnv.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).
  3. «Recorrido y Vida de las Mujeres de Elburgo» www.elburgo-burgelu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).
  4. (Gaztelaniaz) «Los resultados del programa de violencia filioparental son alentadores» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).
  5. Nati López de Munain Alzola. Basqueskola - EUDEL (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).
  6. «Por orden de la señora alcaldesa. El Correo» www.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).
  7. (Gaztelaniaz) socialNetworks.likeInNews);, 11 junio 201516:39. (20150611143923). «El alcalde y concejales de ElBurgo» Araba/�lava - El Correo.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).
  8. (Gaztelaniaz) «Resultados electorales y escrutinio en Elburgo / Burgelu. Elecciones Generales 2019 28A votos en Elburgo / Burgelu - Araba / Álava» El Correo 2019-04-20 (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).
  9. (Gaztelaniaz) «La alcaldesa más veterana de Álava dejará el cargo para ser directora foral de Medio Ambiente» El Correo 2019-07-20 (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).