Nazio Askatasunerako Frontea (Aljeria)
- Artikulu hau Arjeliako alderdi politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nazio Askapenerako Frontea».
Nazio Askatasunerako Frontea (Aljeria) | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | alderdi politikoa | |
Herrialdea | Aljeria eta Frantzia | |
Ideologia | Algerian nationalism (en) , arabiar nazionalismoa, antiinperialismoa eta Populismoa | |
Kokapen politikoa | ororen alderdi | |
Agintea | ||
Egoitza nagusi | ||
Historia | ||
Sorrera | 1954ko urriaren 23a | |
Koloreak | ||
webgune ofiziala |
Nazio Askatasunerako Frontea (arabieraz: جبهة التحرير الوطني, Jabhat at-Tahrīr al-Waţanī; frantsesez: Front de Libération Nationale; FLN) Aljeriako alderdi nazionalista da. Aljeriako Parti du Peuple Algérien (PPA) erakundeko gidarien arteko borroken ondorioz sortu zen. Borroka armatua hasiz bukatuko zirela PPAko gidarien arteko ezin konponduak, eta erakunde horretako Organisation Spéciale (OS) taldeko hogeita hiru buruzagik ekintza armatuak egiten hastea erabaki zuten, eta hala sortu zen FLNa.
Zazpi urteko gerraren ondoren eta Eviango Hitzarmenean hartutako erabakien arabera 1962ko uztailean egin zen hautaketan Aljeriako herriak burujabetasunaren alde ebaki zuen auzia; irailaren 20an FLNko Biltzar Nagusiak Nazio Legebiltzarrerako kideak aukeratu zituen, eta horiek Ben Bella izendatu zuten gobernuburu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Arabieraz) Webgune ofiziala
Artikulu hau Aljeriako politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |