Nel blu dipinto di blu (Volare)
Nel blu dipinto di blu (Volare) | |
---|---|
Domenico Modugnoren eta Domenico Modugnoren musika-lana | |
Egilea(k) | Domenico Modugno eta Domenico Modugno |
Argitaratze-data | 1958 |
Izenburua | Nel blu dipinto di blu |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | pop musika |
Hizkuntza | italiera |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | baliorik ez |
Hitzak | Domenico Modugno eta Franco Migliacci |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Domenico Modugno |
Historia | |
Jasotako sariak |
Nel blu dipinto di blu (euskaraz "Urdinean, urdinez margotua"), maiz Volare ("Hegan egin") soilik deitua, Domenico Modugno italiar abeslariaren abestirik ospetsuena da.
1958ko Sanremoko kantu jaialdian abestia aurkeztu eta lehiaketa hura irabazi zuen; ondoren, urte bereko Eurovision Abesti Lehiaketan ere aurkeztu eta hirugarren postuan geratu zen. Nazioartean sekulako arrakasta lortu zuen.
Gerora, abeslari eta musika talde ospetsu hauek haren bertsio ugari abestu dituzte: Dean Martinek, Frank Sinatrak, Gipsy Kingsek, Barry Whitek, Paul McCartneyk eta Luciano Pavarottik, besteak beste.
Hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Italieraz Volare... oh, oh!... E volavo, volavo felice, Volare... oh, oh!... Ma tutti i sogni nell'alba svaniscon perché, Volare... oh, oh!... E continuo a volare felice, Volare... oh, oh!... Nel blu degli occhi tuoi blu, |
Euskaraz Hegan egitea... oh, oh!... Eta alai, alai hegan egiten nuen, Hegan egitea... oh, oh!... Baina amets guztiak goizaldean ezabatzen dira, Hegan egitea... oh, oh!... eta alai hegan egiten segitzen dut, Hegan egitea... oh, oh!... Zure begien urdinean, |