Edukira joan

Alkeno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olefina» orritik birbideratua)
Alkenorik sinpleena: etenoa.

Alkeno[1] (lehen, olefina) lotura bikoitz bat edo gehiago dituen hidrokarburo alifatikoen izen generikoa. CnH2n dute formula orokorra. Asegabeak direla esaten da[2]. Kate zuzena nahiz adarkatua izan dezakete. Lotura bikoitz bakarra dutenei monoolefina edo alkeno deitzen zaie; bi lotura bikoitz dituztenei, diolefina, alkadieno edo, besterik gabe, dieno; eta hiru lotura bikoitz edo gehiago dituztenei, triolefina edo trieno. Alkeno ziklikoei zikloalkeno deritze.

Etilenoa da alkenorik sinpleena (CH2=CH2), eta sintesi kimikoan asko usatzen da. Butadienoa da alkenorik garrantzitsuenetako bat da; petrolioaren destilazioan lortzen da eta kautxu sintetikoak ekoizteko baliatzen da.. Alkenoak asko erabiltzen dira industria petrokimikoan, etilenoa, propilenoa eta butadienoa, batez ere. Alkenoak polimerizazio-prozesuetan ohiko monomeroak dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008]
  2. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).


Kimika Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.