Omloop Het Nieuwsblad
Tom Boonen 2009ko edizioko irteeran | |
Ezaugarriak | |
---|---|
Data | Otsailean |
Eskualdea | Flandria |
Euskarazko izena | Het Nieuwsblad zirkuitua |
Ezizena(k) | Omloop-a, Irekierako klasikoa |
Modalitatea | Errepidea |
Txapelketa | UCI World Tour |
Mota | Egun bateko lasterketa |
Antolatzailea | Het Nieuwsblad egunkaria |
Lasterketa zuzendaria | Wim Van Herreweghe |
Historia | |
Lehenengo edizioa | 1945 |
Edizio kopurua | 78 (2023) |
Lehenengo irabazlea | Jean Bogaerts |
Garaipen gehien | Joseph Bruyère Ernest Sterckx Peter Van Petegem (3 aldiz) |
Amaierako edizioa | Dylan van Baarle |
Omloop Het Nieuwsblad (lehen Omloop Het Volk) Flandrian otsaila amaieran jokatzen den egun bateko txirrindularitza lasterketa da. Belgikako eta Europako ipar-mendebaldeko txirrindularitza denboraldia irekitzen duen lasterketa da. 2017an sartu zen lehenengoz UCI World Tourrean.
Lasterketa Ekialdeko Flandriako errepideetan zehar jokatzen da, eta Ganten izan ohi du abiapuntua. Omlooparen biharamunean, Kuurne-Brusela-Kuurne jokatu ohi da.
2006tik aurrera, gizonezko lasterketarekin batera, emakumezkoen Omloop Het Nieuwsblad lasterketa ere jokatzen da, abiapuntu eta hemuga berarekin eta 130 km inguruko luzerarekin.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1945ean hasi zen lasterketa, Het Volk egunkariaren eskutik. 2008an, Het Volk egunkariak argitaratzeari utzi zion eta lasterketa antolatzearen ardura Het Nieuwsblad egunkariak hartu zuen bere gain.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Omloop Het Nieuwsblad Ganten, Ekialdeko Flandria hasi ohi da, eta probintzia hegoaldean dauden Flandiar Ardenetatik igaro ohi da, hainbat igoera labur dituelarik, berriz Gantera itzuli aurretik. 1996 eta 2007 urte artean, lasterketa amaiera Lokerenen zegoen, Gantetik 20 km ekialdera.
200 bat kilometrodun luzera eta 13 igoerarekin, ibilbidea zaila izaten da. Galtzada-harridun zenbait tarte lau ere izan ohi dira bertan. Urteroko aldaketak aldaketa, ohikoak izaten dira Leberg, Berendries, Taaienberg, Muur van Geraardsbergen, Eikenberg eta Molenbergera igoerak. Muinodun ibilbidea medio, Flandriako Tourraren antza du ibilbideak.
Abiapuntu eta helmuga Ganteko plaza handienean izan ohi da. Sint-Pieterspleinen hain zuzen, zazpi urtean behin Aste Santu inguruan plazan egiten den azokarekin batera gertatzen denean izan ezik. Orduan, hiriko beste nonbaiten hasi eta amaitzen da lasterketa.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizonezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emakumezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (fr) Le secret du premier vainqueur de « l'Omloop » ? Le hareng mariné et deux bidons remplis chacun de vingt jaunes d’œufs, rtbf.be, 2020.eko otsailak 27.
- ↑ (nl) De Deen Michael Valgren Andersen verrast Belgen in Omloop Het Nieuwsblad, nieuwsblad.be, 2018.eko otsailak 24.