Edukira joan

Pongo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orangutan» orritik birbideratua)
Pongo
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaPrimates
FamiliaHominidae
SubfamiliaPonginae
Generoa Pongo
Azpibanaketa
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Elikadura iturri nagusiafruitua

Pongo, orangutanak edo orang-utanak primate genero bat da. Gorila, Pan eta gizakiekin batera Hominidae osatzen dute.

Izena malaysieratik dator,[1] orang 'pertsona' eta hutan 'baso, oihan' hitzetatik, hots, 'basoko pertsona' esan nahi du.[1][2][3]

Hiru orangutan espezie ezagutzen dira.[4]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pongo Aldatu lotura Wikidatan

Orangutanek beso luzeak dituzte eta ile gorria edo arrea. Bertikalki 2 metroraino luze izaten dira, baina gehienetan, 1,75 metrora iristen dira. Besoak zabalik dituztela, 3 metroko zabalera dute. Arrek 120 kiloko pisua izaten dute.[5][6]

Malaisia eta Indonesiako oihan tropikaletako Dipterocarpaceae familiako zuhaitzetan eta baso sekundarioetan bizi dira.[7][8][9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Sastrawan, Wayan Jarrah. (2020-11-06). «The Word ‘Orangutan’: Old Malay Origin or European Concoction?» Bijdragen tot de taal-, land- en volkenkunde / Journal of the Humanities and Social Sciences of Southeast Asia 176 (4): 532–541.  doi:10.1163/22134379-bja10016. ISSN 0006-2294. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  2. (Ingelesez) «Home : Oxford English Dictionary» www.oed.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  3. (Ingelesez) «orangutan | Etymology, origin and meaning of orangutan by etymonline» www.etymonline.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  4. Mammal species of the world : a taxonomic and geographic reference. (3rd ed. argitaraldia) Johns Hopkins University Press 2005 ISBN 0-8018-8221-4. PMC 57557352. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  5. Payne, Junaidi. (2008). Orangutans : behavior, ecology, and conservation. MIT Press ISBN 978-0-262-16253-1. PMC 166290656. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  6. Groves, Colin P.. (1971-01-19). «Pongo pygmaeus» Mammalian Species (4): 1.  doi:10.2307/3503852. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  7. Rijksen, H. D.. (1999). Our vanishing relative : the status of wild orang-utans at the close of the twentieth century. ISBN 94-010-9020-3. PMC 1058973869. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  8. The Encyclopedia of mammals. Facts on File 1984 ISBN 0-87196-871-1. PMC 10403800. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  9. (Ingelesez) Galdikas, Biruté M. F.. (1988-02). «Orangutan diet, range, and activity at Tanjung Puting, Central Borneo» International Journal of Primatology 9 (1): 1–35.  doi:10.1007/BF02740195. ISSN 0164-0291. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).