Edukira joan

Ordoño I.a Asturietakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ordoño I.a Asturiaskoa» orritik birbideratua)
Ordoño I.a Asturietakoa


Asturiasko Erresumako erregea

850 - 866
Ramiro I.a Asturiaskoa - Alfontso III.a Leongoa
Bizitza
JaiotzaOviedo, 821
HerrialdeaAsturiasko Erresuma
HeriotzaOviedo866ko maiatzaren 27a (44/45 urte)
Hobiratze lekuaAsturiar errege-erreginen panteoia
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaRamiro I.a Asturiaskoa
AmaUrraca
Ezkontidea(k)Nuña (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaAstur-leondar leinua
Jarduerak
Jarduerakagintaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Ordoño I.a Asturietakoa (Oviedo, 821 - ib. 866ko maiatzaren 27a), Asturietako errege izan zen 850eko otsailak 2tik 866ko maiatzak 27 arte.

Bere bizitzako lehen urteak Oviedon pasa zituen, Alfontso II.a Asturietakoaren gortean, eta, ziur aski, gaztetan, tronura elkartua izan zen. Bederatzi urterekin, Galiziara joan zen bere familiarekin, non bere aita gobernari izan zen. Bere heziketa Lugon amaitu zuen, bere bizilekua zena, eta han hasi zuen bere prestaketa militarra.

Galiziako denbora baterako gobernari izendatua izan zen bere aita Ramiro I.a Asturietakoa Barduliara joan zenean Paternarekin ezkontzera, bere bigarren emaztea izango zena. Bidaia horretan, goitik behera aldatu zen Ordoñoren bizitza, bidaia horretan zehar Alfontso II.a hil baitzen. Guztiak, Ramiro, berehala errege izendatua izango zela adierazten zuen, baina Nepozianok, babes handia zuen noble batek, bere burua Asturietako errege izendatu zuen, Ramiroren faltak ahalbidetu zuena.

Ordoñok, orduan, bere aitak Nepozianoren aurka erabili nahi zuen armadaren antolaketa lanetan lagundu zuen, baina ez zuen borrokatu, Galizian geratu baitzen gobernari bezala, oraindik ere denbora baterako. Ramiro tronura iritsi zenean, Ordoño postu horretan berretsia izan zen.

Handik gutxira, 26 urterekin, 847an, Doña Munia edo Nuña izeneko emakume noble batekin ezkondu zen, ziur aski Eneko Arista Iruñeko erregearen arreba. Honekin, sei seme-alaba behintzat izan zituen; horietatik lehena, Alfontso III.a Asturietakoa izan zen. Bere alaba Doña Palla ere ospetsua izan zen, bere gortea, Praviako Peñaullanen ezarri zuena, kastro baten antzinako hondakinen gainean; gaur egun, Doña Pallaren kastroa izenaz da ezaguna.

Bere aita Ramiroren oinordekoa izan zen hau hil zenean, 850eko urtarrilak 1ean. Honela, Asturietako errege, heredentzia bidez bihurtu zen lehena izan zen, ez nobleziaren artean aukeraketa bidez. Handik gutxira, baskoien altxamendu bati aurre egin behar izan zion, ziur aski, Zaragozako Banu Qasien laguntza zutena. Matxinada baretu ondoren, eta Oviedora itzultzen zihoala, musulmanek Bardulia erasotzeko asmoa zutenaren berri izan zuen. Honen aurrean, musulmanengana joan eta Ebro ibaiaren ertzean garaitu zituen.

Bi garaipen horiek, baina, ez zuten lasaiago utzi, honen ondoren, Zaragozako gobernaria zen Musa ibn Musak, Albaida (egungo Albelda de Iregua) gotortzea erabaki baitzuen. Honek, Ordoñoren interesentzako suposatzen zuen arriskuaren ondorioz, hiria setiatu eta suntsitu egin zuen.

Al-Andalusekin zituen harremanei dagokionez, Kordobako emirraren aurka altxatutako mozarabeen alde egin zuen, baina honetan, Guadalaceteko guduan porrota jasan zuen 854an.

Porrot honek, Duero ibaia eta Kantauriar mendilerroaren artean sendotzera behartu zuen, Leon, Astorga, Amaia eta Tuy hiriak harresituta eta erresumako defentsa bihurtuta.

Errekonkistan aurrera egiten saiatu zen Tuterako jaunaren kaltetan, Nafarroa eta baskoien lurraldeetarako sarrerak kontrolatzea lortuz. Kordobako gobernari musulmanak, Miranda de Ebroko haranera eta Arabara espedizio bat bidaliz erreakzionatu zuen, azken hau suntsitua izan zena, non Rodrigo Gaztelakoa gaztelar lehen kondea, Morcuerako guduan erabat garaitua izan zen. Honek, errekonkista urte batzuez eten zuen.

Ezkontza eta seme-alabak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munia edo Nuñarekin ezkondu zen. Bere seme-alabak, honako hauek izan ziren:

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Ramiro I.a Asturietakoa
Asturietako erregea
850-866
Ondorengoa
Alfontso III.a Asturietakoa