Edukira joan

Osloko Ituna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oslo I Akordioa» orritik birbideratua)
Osloko Ituna
Motaakordio
Honen parte daIsraeli–Palestinian peace process (en) Itzuli
Osatuta
Israelgo Lehen ministro Yitzhak Rabin, AEBetako presidente Bill Clinton eta Jassir Arafat Osloko Itunaren sinaduran, 1993ko iraialaren 13an.

Osloko Ituna edo Osloko I. Ituna (ofizialki Behin-behineko Gobernu Autonomo batekin zerikusia duten xedapenei buruzko Printzipioen Adierazpena; ingelesez, Declaration of Principles on Interim Self-Government Arrangements)[1][2] 1993an Norvegiako Oslo hirian Israelgo gobernuak eta Palestinaren Askapenerako Erakundeak (PAE) sinatutako nazioarteko hitzarmen bat izan zen. Arabiar-Israeldar gatazka bukatzeko helburua zuen, itun honen izen ofizial laburtua Oinarrien Deklarazioa zen; ingelesez Declaration of Principles (DOP). Israelgo Gobernuaren eta PAEren arteko lehen akordio presentziala izan zen.[3]

Hitzarmen hau 1991ko Madrilgo Kondefederazioaren hedapen bat izan zen. Negoziazio hauek isilpean egin ziren Oslon, Norvegiako FAFO institutuak bultzatuta. Akordioak abuztuaren 20an amaitu ziren. Baina, ofizialki Osloko Itunak Washingtonen sinatu ziren urte bereko irailaren 13an, zeremonia publiko batean.[4] Hitzarmen hau Mahmoud Abbas, PAEkoak, Shimon Peres Israelgo Kanpo Harremanetarako ministroak, Warren Christopher Estatu Batuetako Estatu idazkariak eta Errusiako Andréi Kozyrev kantzilerrak sinatu zuten. Bertan, Jassir Arafat (PAE), Israelgo Lehen ministro Yitzhak Rabin eta AEBetako presidentea, Bill Clinton ere egon ziren.[5]

Akordioaren printzipioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Funtsean, sinatutako akordioek adierazten zuten Israelgo armada Gazako zerrendatik eta Zisjordaniatik erretiratzea eta lurralde horietan Palestinar gobernu bat sortzea, geroago Palestinar Aginte Nazionala izango zena.[6] Aurreratu zen akordio horrek bost urte iraungo zuela eta 1996eko maiatzetik aurrera akordio iraunkor bat negoziatuko zela. Gainerako kontuak, hala nola Jerusalem, errefuxiatu palestinarrak, israeldarren kokalekuak, segurtasuna eta mugak, epe horretan negoziatuko ziren.

Bestetik, PAEk Israelgo estatua onartu zuen eta borroka armatua gaitzestea erabaki zuen. Aldi berean, Israelek onartu zuen PAE zela palestinar herriaren ordezkari ofiziala.

Osloko Itun osoa Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 242. eta 338. ebazpenetan oinarritutako akordio bat izan zen.

Palestinarrak hauteskunde demokratiko eta libre batzuen bidez aukeratuko luketeen beraien Kontseilua. Palestinako Kontseiluak Zisjordania eta Gazako Zerrendan edukiko zuen bakarrik jurisdikzioa.

Osoloko Itunak akordioak sinatu eta hilabete batera egongo ziren indarrean.

Osloko Itunaren edukia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osloko Itunak 4 eranskinez eta 17 artikuluz osatuta dago.[7]

Eranskinak

Osloko Itunak 4 eranskin ditu:

1. eranskina: Palestinar hauteskundeetako baldintzak

Eranskin honek hauteskunde akordioak, hauteskunde sistema, hauteskunde kanpainei buruzko arau eta erregulazioak, masen komunikabideak antolatzeko akordioak barne, eta telebista estazio bat baimentzeko aukera estali zituen.

2. eranskina: Israeldar indarren erretiratzea

Israelgo indar militarrak Gazako zerrendatik eta Zisjordaniatik kentzeko akordioa. Akordio horretan Gazako zerrendan eta Zisjordaniako eremuan Israeldik erretiratu ondoren aplikatu beharreko akordio integralak sartuko dira. Barne-segurtasuna eta ordena publikoa Palestinako polizia-indarreren betebeharra izango da. Polizia hauek palestinarrak edo atzerritarrak izan ahal dira. Atzerritik datorren polizia palestinarrean parte hartuko dutenak polizia gisa trebatu behar dira.

  • Nazioarteko edo atzerriko aldi baterako presentzia, adostutakoaren arabera.
  • Israeldarren eta palestinarren arteko koordinaziorako eta lankidetzarako baterako batzordea eratzea, elkarren arteko segurtasunerako.
  • Gazako zerrendaren eta Zisjordaniaren eremuaren arteko pasabide seguru baterako eta garraiorako konponketak.
  • Bi aldeen arteko koordinazioa Gaza-Egipto eta Zisjordania-Jordania pasarteei dagokienez.

3. eranskina: Kooperazio ekonomikoa

Bi alderdiek Israelgo eta Palestinako Batzorde Iraunkorra eratzea erabaki dute, lankidetza ekonomikorako, eta, besteak beste, gai hauek izango ditu ardatz:

  • Uraren arloko lankidetza
  • Elektrizitatearen arloko lankidetza
  • Energiaren arloko lankidetza
  • Lankidetza finantzen esparruan
  • Lankidetza garraioaren eta komunikazioen esparruan
  • Merkataritzaren eta merkataritzaren arloko lankidetza
  • Industriaren arloko lankidetza
  • Lankidetza eta lan harremanen erregulazioa
  • Gizarte ongizatearen arloko lankidetza
  • Ingurumena babesteko plana
  • Lankidetza komunikazioaren eta komunikabideen arloan

4. eranskina: Eskualdeen garapena

Bi aldeak lankidetzan arituko dira bakea lortzeko ahaleginetan, eskualdearentzako Garapen Programa bat sustatzeko, Zisjordania eta Gazako Zerrenda barne, G7ko herrialdeek abiaraziko dutena.

Artikuluak

Hurrengoko artikuluak oinarrizko 17 artikuluen laburpenak dira:

1. artikulua: Negoziazioen helburua

Palestinarren eta israeldarren arteko negoziazioen helburua da Zisjordaniako eta Gazako herritarrek gobernu palestinar eta Kontseilu bat aukeratzea da.

2. artikulua: Palestinar hauteskundeak

Palestinar gobernu bat eratzeko bide bakarra demokraziaren bidez izango lirateke, hauteskunde libre, zuzen eta unibertsalak eginez. Hauteskunde hauek polizia palestinarrak eta nazioarteko herrialdeek ikuskaritzatuko luketeen.

3. artikulua: Kontseilu palestinarraren jurisdikzioa

Kontseilu palestinarraren jurisdikzioak Zisjordania eta Gazako zerrenda hartuko lituzke. Bi taldeek Zisjordania eta Gaza lurralde batu bat bezala hartzen zituzten.

4. artikulua: Trantsizio eta estatus iraunkorra

Behin Israeldarrak Gazatik eta Zisjordaniatik erretiratzen hasten direnean, bost urteko trantsizio fase bat hasiko da. Trantsizio honetan hainbat negoziazio egingo lirateke Israelgo gobernua eta Palestinarraren artean. Beraz, Jerusalem, errefuxiatu palestinarrak, israeldarren kokalekuak, segurtasuna eta mugak, 5 urteko epe horretan negoziatuko ziren.

5. artikulua: Botereen transferentzia

Israeldarrak okupatutako eremuetatik erretiratzen direnean, hauek Palestinar Aginte Nazionalari utziko diote lurralde horien administrazioa (hezkuntza, kultura, osasuna, zergak, aduanak, turismoa...).

6. artikulua: Bitarteko akordioa

Israelgo eta Palestinako ordezkaritzek bitarteko gobernu-aldian negoziatuko dute akordioa, eta honako hauek zehaztuko dituzte: kontseiluaren egitura, Israelgo armadaren boterea eta erantzukizun-lagapenak, Gazako portuari, garapen-bankuari, esportazioen sustapenari, ur-konpainiei...

Israelen, akordioei buruzko eztabaida gogorra egon zen; ezkerrekoak babestu egin zuten, eskuinekoak aldiz ez. 1993ko irailaren 23an, Knesset-eko 61 kidek erabakiaren alde bozkatu zuten, 50ek kontrako botoa eman zuten eta 8 abstenitu egin ziren.

Jassir Arafat, Shimon Peres eta Jassir Arafat Bakeraren Nobel Sariak jasotzen Osloko Itunaren ostean.

Palestinan akordioak ere banaketa eragin zuen. Fatah-k, negoziazioetan palestinarrak ordezkatzen zituen taldeak, akordioak onartu zituen. Baina Hamas eta Palestinako Askapenerako Fronte Popularra akordioen aurka agertu ziren.

Jerusalemgo alkate berriak eta geroago Ehud Olmert Lehen ministroak akordioaren aurka egin zuen.

Palestinar askok uste zuten Israel ez zela Zisjordaniatik erretiratuko, batez ere Jerusalem inguruan. Epe luzeko likidazio-programa bizkortzeko beldur ziren, asentamendu gehiago eraikiz eta daudenak zabalduz.[8]

Bakearen Nobel Saria

1994an, Yitzhak Rabin Israelgo Lehen ministroak, Shimon Peres Israelgo Kanpo Harremanetarako ministroak eta Jassir Arafat PAEko lehendakariak Bakearen Nobel Saria jaso zuten Osloko Akordioak sinatu ondoren, "Ekialde Hurbilean bakea sortzeko egindako ahaleginarengatik". Hala ere, akordioek ez zuten bakerik ekarri.[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «A/48/486 - S - A/48/486» undocs.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  2. (Ingelesez) Text: 1993 Declaration of Principles. 2001-11-29 (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  3. «Israeli-Palestinian Interim Agreement on the West Bank and the Gaza Strip (Oslo II) | UN Peacemaker» peacemaker.un.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  4. (Ingelesez) Mattar, Philip. (2005). Encyclopedia of the Palestinians. Infobase Publishing ISBN 978-0-8160-6986-6. (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  5. (Ingelesez) Hedges, Chris. (1994-05-05). «Mideast Accord: The Overview; Rabin and Arafat Sign Accord Ending Israel's 27-Year Hold on Jericho and the Gaza Strip» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  6. «Declaration of Principles on Interim Self-Government Arrangements» web.archive.org 2002-11-15 (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  7. www.mfa.gov.il (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  8. «Existential Threats to Israel and Palestine» web.archive.org 2011-01-06 (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).
  9. (Ingelesez) «The Nobel Peace Prize 1994» NobelPrize.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-07).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]